Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

225. zk., 2001eko azaroaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
6478

IRAGARKIA, helikopteroen operazioetarako eta mantenimendurako laguntza-zerbitzua helburutzat duen zerbitzu kontratua esleitu dela jakitera ematen duena (KBN C02/5/2001 esp.).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Herrizaingo Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

c) Espediente zenbakia: C02/5/2001.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: zerbitzuak.

b) Helburua: helikopteroen operazioetarako eta mantenimendurako laguntza-zerbitzua.

c) Lizitaziorako iragarkia argitaratutako eguna eta aldizkari ofiziala: 2001eko maiatzaren 10eko EHAA, 88 zk.; 2001eko maiatzaren 4ko EAO, 107 zk.; eta 2001eko apirilaren 19an EBAOra bidalita.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.

a) Izapideak: presakoak.

b) Prozedura: mugatua.

c) Esleipen era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: 94.000.000 PTAra (564.951,38 euro) jotzen du kontratu aurrekontuak, honako modu honetan banatuta:

I lotea: 44.000.000 PTA (264.445,33 euro).

II lotea: 50.000.000 PTA (300.506,05 euro).

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2001eko irailaren 18a.

b) Kontratista: Trabajos Aéreos Vascongados, S.A. (Tavasa).

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: eskaintza ekonomikoen arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko urriaren 30a.

Ondare eta Kontratazio zuzendaria,

JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA.


Azterketa dokumentala