Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

225. zk., 2001eko azaroaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 Zenbakiko Epaitegia
6476

EDIKTUA, 587/98 zenbakiko judizio exekutiboari buruzkoa.

JAKINARAZPEN AGIRIA

Aipaturiko judizio exekutiboari buruzko prozeduran eman den ebazpena honako hau da hitzez hitz:

309/01 EPAIA

Vitoria-Gasteiz, bi mila eta bateko urriaren hogeita hirua.

Asunción Loranca Ruilopez andreak, Lehen Auzialdiko Vitoria-Gasteizko 3 zenbakiko epaitegiko eta beronen barrutiko magistratu-epailea denak, Epaitegi honetan burutu den 587/98 zk.ko judizio exekutiboko autoak ikusi ditu. Hona hemen judizioko alderdiak: demanda-egilea: Caja de Ahorros y Monte de Piedad de Madrid delakoa, Ana Rosa Frade Fuentes andrea prokuradore eta Jose Ramón Pardinas Sanz jauna abokatu dituela; demandatuak: Francisco Ramos García jauna eta Cristina Nieva Torres andrea, auzi-iheslaritzat joak. Judizioa zenbateko bat erreklamatzekoa izan da.

EPAITZA:

Agindu behar eta agindu egiten dut Francisco Ramos García jaunaren eta Cristina Nieva Torres andrearen aurka hasitako exekuzioak aurrera egin dezala, harik eta bahitutako ondasunen trantzea eta errematea egin arte. Horrekin Caja de Ahorros y Monte de Piedad de Madrid delakoari ordaindu egingo zaio zor zaion guztia —579.899 PTA— gehi legezko zein hitzartutako interesak, bai eta sortutako kostuak eta sortuko direnak ere, horiek ordaintzera espreski kondenatzen baitut demandatua.

Aurka egiteko modua: Arabako Audientzia Probintzialaren aurrean apelazio-errekurtsoa ezartzea (PKLko 455 artikulua).

Errekurtsoa idatziz aurkeztu behar da bost egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera kontatzen hasita. Idazki horretan apelatutako ebazpenaren aipamena egin beharko da, aurka egiteko borondatea dagoela adierazi beharko da, eta inpugnatzen diren pronuntziamenduak adierazi beharko dira (Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 457.2 artikulua).

Epai hau, Epaitegiko jakinarazpen-taulan eta probintzia honetako aldizkari ofizialean jakinaraziko zaio demandatuari —auzi-ihesean baitago—, baldin eta jakinarazpen pertsonala egitea eskatzen ez badu. Horiek horrela, epai hau eman, agindu eta izenpetzen dut.

Argitalpena. Eman zuen epaileak berak irakurri eta argitaratu du aurreko epaia. Egun horretan bertan entzunaldi publikoa egin da, eta horren fede ematen dut Vitoria-Gasteizen.

Francisco Ramos García demandatuari jakinarazteko ematen dut hau, ez baitakigu jaun hori non dagoen.

Vitoria-Gasteiz, bi mila eta bateko urriaren hogeita hamaika.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala