Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

225. zk., 2001eko azaroaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
6474

EBAZPENA, 2001eko urriaren 30ekoa, Hezkuntza sailburuordearena, lanbide hastapeneko modalitatean, Gizarte-garantiako programen esparruan hezkuntza- eta prestakuntza-egitasmoak garatzen dituzten irabazte xederik gabeko entitateei 2001-2002 ikasturtean zehar dirulaguntzak emateko dena.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2001eko maiatzaren 22ko Aginduak (2001ko ekainaren 8ko EHAA), sail beraren 2000ko maiatzaren 23ko Agindua egokitzen du. Agindu haren bidez, Lanbide hastapeneko modalitatean, Gizarte-Garantiako programak bezala, hezkuntza- eta prestakuntza-egitasmoak garatzen dituzten irabazte xederik gabeko entitateei dirulaguntzak emateko prozedura arautu eta irizpideak ezarri ziren.

Dei horri dagozkion eskabide espedienteak aztertu ondoren, honako hau,

EBATZI DUT:

Lehenengo artikulua.– Ebazpen honetako I. Eranskinean adierazten diren entitateei, bertan zehazten diren taldeentzat eta adierazitako zenbatekoez, laguntzak ematea.

Bigarren artikulua.– Lehen aipatutako maiatzaren 23ko Aginduko 14.3 artikuluaren arabera, laguntza ematen zaieneko ikasle-taldeen kopuruak baldintzapetuko du dirulaguntza hori. 2001eko urriaren 15a baino lehen egin beharko da, eta agindu horretarako 5. eta 6. artikuluetan ezarritako gutxieneko baldintzak bete beharko dituzte.

Horrela ez bada, itunean jaso dadin dirulaguntzaren azken zenbatekoa, lehen adierazitako nahitaezko baldintzak betetzen dituzten talde eratuei murriztuko zaie dagokien heinean.

Hirugarren artikulua.– Dirulaguntza hiru epetan ordainduko da. Lehenengoa dirulaguntzaren %50 izango da eta hitzarmena sinatutakoan ordainduko da. Bigarrena kopuru guztiaren %40 izango da eta 2002ko ekitaldiaren hasieran ordainduko da, 16.5 eta 16.6 artikuluetan aipatutako agiriak aurkeztuz gero. Gainontzeko %10 ikasturtearen bukaeran ordainduko da, 16.7 eta 17.1 artikuluetan aipatutako agiriak aurkeztuz gero.

Laugarren artikulua.– II. eranskinean adierazitako eskabideak ezestea, bertan aipatzen diren zergatiak direla eta.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko urriaren 30a.

Hezkuntza sailburuordea,

NEKANE AGIRRE ARREGI.
I. ERANSKINA / ANEXO I
EMAN DIREN LAGUNTZAK / AYUDAS CONCEDIDAS
GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOA / TERRITORIO HISTÓRICO DE GIPUZKOA

ENTITATEAK TALDE-KOPURUA DIRULAGUNTZAK DIRULAGUNTZAK

ENTIDADESN.º GRUPOS AYUDAS ECONÓMICAS AYUDAS ECONÓMICAS

PTA EUROS

– FUNDACIÓN IZAN 2 11.000.000 66.111,33

– ASKAGINTZA 1 5.500.000 33.055,67

– LURKEMEN 1 5.500.000 33.055,66

– CENTRO JUVENIL M.ª. AUXILIADORA 6 27.900.000 167.682,37

– FUNDACIÓN SAREA 1 5.500.000 33.055,67

– ASOC. JUVENIL PRESENTACIÓN DE MARÍA 2 9.300.000 55.894,12

– FUNDACIÓN AMETZAGAÑA 1 5.500.000 33.055,67

BIZKAIKO LURRALDE HISTORIKOA / TERRITORIO HISTÓRICO DE BIZKAIA

ENTITATEAK TALDE-KOPURUA DIRULAGUNTZAK DIRULAGUNTZAK

ENTIDADESN.º GRUPOS AYUDAS ECONÓMICAS AYUDAS ECONÓMICAS

PTA EUROS

– FUNDACIÓN GIZAKIA 2 10.568.500 63.517,96

– PROMUS (Asoc. promoción del empleo de Muskiz) 8 37.200.000 223.576,50

– GREMIO ARTESANOS CONFITEROS 4 18.600.000 111.788, 25

Y PASTELEROS DE BIZKAIA

– FUNDACIÓN INDAUTXU 4 18.600.000 111.788,25

– FUNDACIÓN ETORKINTZA 1 5.500.000 33.055,67

– FUNDACIÓN PEÑASCAL 10 46.500.000 279.470,63

– APNABI. 2 9.300.000 55.894,12

– FUNDACIÓN SÍNDROME DOWN 1 5.500.000 33.055,67

– RELIGIOSAS ADORATRICES 1 5.500.000 33.055,67

– FUNDACIÓN ADSIS 4 18.600.000 111.788,25

ARABAKO LURRALDE HISTORIKOA / TERRITORIO HISTÓRICO DE ARABA

ENTITATEAK TALDE-KOPURUA DIRULAGUNTZAK DIRULAGUNTZAK

ENTIDADESN.º GRUPOS AYUDAS ECONÓMICAS AYUDAS ECONÓMICAS

PTA EUROS

– CENTRO DE CULTURA POPULAR 2 9.300.000 55.894, 12

– ASOC. SALLEKO LAGUNAK 2 9.103.000 54.710,13

II. ERANSKINA / ANEXO II
EMAN EZ DIREN LAGUNTZAK / AYUDAS NO CONCEDIDAS

ENTITATEAK LURR. HIST ZERGATIA

ENTIDADES TERR. HIST. CAUSA

FUNDACIÓN OMAT Bigarren artikulua. (2000ko maiatzaren 23ko agindua): Euskal Autonomia

Erkidegoan helbidea ez izatea / Artículo 2. (Orden de 23 de mayo de 2000): No estar domiciliada en el País Vasco

ANDER DEUNA BIZKAIA Bigarren artikulua. (2000ko maiatzaren 23koa agindua): Itundutako zentro

IKASTOLA COOP. pribatua izatea / Artículo 2. (Orden de 23 de mayo de 2000): Ser centro privado concertado

HNOS. MENESIANOS ARABA Epetik kanpo aurkeztea / Presentación fuera de plazo


Azterketa dokumentala