Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

225. zk., 2001eko azaroaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
6473

EBAZPENA, 2001eko urriaren 15ekoa, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, irabazi asmorik gabeko entitate pribatuei zuzendutako diru-laguntzen zenbatekoa aldatzen duena, lanbide-hastapenetarako programak garatzeko.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2001eko maiatzaren 22ko Aginduak, Sail horretako 2000ko maiatzaren 23ko Agindua egokitzen du 2001ean aplikatzeko. Agindu hark irabazi asmorik gabeko entitateei diru-laguntzak emateko deialdia egin zuen, Lanbide Hastapenetarako programak garatzeko, Gizarte Garantiako programak gauzatze aldera.

Aginduaren hirugarren artikuluak 181.156.242 pezetako (1.088.770,94 euro) baliabide ekonomikoak ezartzen ditu, baina hori ez da nahikoa, Lanbide Hastapenetarako programan bigarren ikasturte bat ezarri da-eta.

Aipatutako artikuluak ezarri den zenbateko osoa aldatzeko aukera jasotzen duenez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren diru-laguntzak emateko beste programak gauzatzearen ondorioz agortu gabe geratzen diren aurrekontu-sailen arabera, eta indarrean dagoen legedia betez egin daitezkeen aurrekontu-aldaketekin bat, Ebazpen honen bidez ondokoa

EBATZI DUT:

Artikulu bakarra.– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2001eko maiatzaren 22ko Aginduaren hirugarren artikulua aldatzea, irabazi asmorik gabeko entitate pribatuei 264.471.500 pezetako (1.589.505,72 euro) diru-laguntza emateko, Lanbide Hastapenetarako programak garatzeko, Gizarte Garantiako programak gauzatze aldera.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko urriaren 15a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

KOLDO ARRESE GARCÍA.


Azterketa dokumentala