Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

225. zk., 2001eko azaroaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Herrizaingo Saila
6471

EBAZPENA, 2001eko azaroaren 5ekoa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, Ertzaintzaren 1. Hizkuntza Eskakizuna egiaztatzeko probetarako deia egiten duena.

Otsailaren 24ko 30/1998 Dekretuak (martxoaren 6ko EHAA, 45.zk.) 15.1.b. artikuluan ezartzen duenez, Euskal Herriko Polizia Ikastegiak, aldizka, Ertzainek Hizkuntza Eskakizunak egiaztatu ahal izateko probak egiteko deia zabaldu behar du, eta horren ondorioz, honako hau,

EBATZI DUT:

Lehen artikulua.– Ertzaintzaren 1. Hizkuntza Eskakizuna egiaztatzearren Euskara probak egiteko deialdia onartzea, ebazpen honen 1. Eranskinean agertzen diren oinarrien arabera.

Bigarren artikulua.– Errekurtsoak.

Ebazpen honen kontra, Administrazio-bidea agortzen baitu, interesatuek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Euskal Herriko Polizia Ikastegiko zuzendariari, argitaratuta agertu eta hurrengo egunetik harako hilabeteko epearen barruan, edo zuzenean aurkatu ahal izango dute administrazioarekiko auzigaietarako orden jurisdikzionalaren aurrean.

Aukerako berraztertzeko errekurtsoa azalduz gero, hau espresuki erabaki arte, edo isiltasuna dela eta presuntziozko ezespena gertatu arte, ezin da jo bide jurisdikzionalera.

Interesatuak bide jurisdikzionala aurkeztuz gero, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri beharko du eskudun Administrazio Auzietarako Epaitegiari zuzenduta, argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita bi hilabeteko epearen barruan, beti ere, uztailaren 13ko 29/1998 legearen 14. artikuluak ezartzen duenaren arabera:

"1.– Epaitegien eta Justizia Auzitegi Nagusien lurralde-eskumena ondoko arauen arabera zehaztuko da:

Lehena.– Balio orokorrez, aurkatutako jatorrizko egintza edo xedapena jarritako organoak bere egoitza duen barrutiko organo jurisdikzionala izango du eskudun.

Bigarrena.– Herri-administrazioek, pertsonalari dagokionez burututako egintzak, jabetza bereziak eta zehapenak, errekurtsoaren gaia direnean, hauetariko bat izango da eskudun; aurkatutako jatorrizko egintza burutu duen organoak egoitza edo helbidea duen Epaitegia edo Auzitegia, demandatzaileak aukeratzen duena.

Hirugarrena.– Hirigintza-ordenaziozko planak, hirigintzako jarduketak, desjabetze-jarduketak eta, oro har, Administrazioak jabetza pribatuan eskuartzea dakartenak aurkatu ezkero, ukitutako ondosunak dauden lekuko barrutiko organo jurisdikzionala izango da eskuduna.

2.– Aurkatutako jatorrizko egintzaren barruan hartzaile bat baino gehiago dagoenean eta Epaitegiak edo eskudun Auzitegiak bat baino gehiago direnean, aipatutako aurreko arauak jarraituz, aurkatutako jatorrizko egintza ezarri duen organoak egoitza barrutian duen organo jurisdikzionala izango du eskudun".

Deialdi honetan, Epaimahai Kalifikatzaileen jardueratik eta Euskal Herriko Ikastegiko organoetatik ondorioztatzen diren egintza administratibo guztiak aurkatu ahal izango dituzte interesatuek, administrazio prozedura erkideari buruzko arautegian ezarritako era eta kasuetan.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Otsailaren 24ko 30/1998 Dekretuko hirugarren xedapen iragankorrean aurreikusitakoa betetzearren, EGA eta baliokideren jabe diren Ertzainei Ertzaintzaren 1. Hizkuntza Eskakizuna egiaztatu egingo zaiela esaten duena, hain zuzen ere, Euskal Herriko Polizia Ikastegiak ofizioz egingo du egiaztapena, orain agiritegietan eta erregistroetan dituen egiaztagirien arabera. Hau guztia, aipatu xedapen iragankorrak ezarritako bideak erabiliz, geroago ere aurkeztu ahal izango diren egiaztagirien kaltetan izan gabe.

Aurreko paragrafoan azaltzen den bidea erabiliz 1. Hizkuntza Eskakizuna aitortuko zaien Ertzainen zerrenda Euskal Herriko Polizia Ikastegiko iragarki-taulan agertuko da.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Arkaute, 2001eko azaroaren 5a.

Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendaria,

GUADALUPE CAMINO GARCIA.

ERANSKINA
OINARRIAK
I. KAPITULUA
DEIALDIAREN EREMU ETA XEDEA

Lehena.– Deialdiaren xedea.

Ertzaintzaren 1. Hizkuntza Eskakizuna egiaztatzeko Euskara probak egiteko deialdia egingo da. Horren edukia otsailaren 24ko 30/1998ko Dekretuaren Eranskinean dago.

Bigarrena.– Aplikazio eremua.

1.– Ertzaintzako karrerako funtzionarioek har dezakete parte horrelako probetan, otsailaren 24ko 30/1998 Dekretuaren aplikazio eremuaren barrukoak badira.

2.– Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariaren Ebazpenen bidez, Hizkuntza gaitasuna hobetzeko ikastaroetarako deialdiak egin ziren, Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzako, hain zuzen, Ertzaintzaren 1. Hizkuntza eskakizuna egiaztatzeko derrigorrezko epea ezarri zaienentzakoak. Ebazpen horien arabera, funtzionariook derrigorrez parte hartu beharko dute orain deitzen diren probetan, proba hauek egin aurretik eta ikastaroetan parte hartu ondoren, mailarik altuena lortzen badute.

II. KAPITULUA
ERTZAINTZAREN 1. HIZKUNTZA ESKAKIZUNA EGIAZTATZEKO PROBAK

Hirugarrena.– Probak.

Probetan zenbait ariketa egin beharko dira, eta horien helburua hauxe izango da azterketariek duten Euskararen ezagupena neurtzea izango da. Probetan kontuan hartuko dira otsailaren 24ko 30/1998 Dekretuko hizkuntza gaitasunak, eta halaber, bat etorriko dira Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ezarritakoarekin.

Laugarrena.– Probek bi zati izango dituzte.

Lehen zatia. Epaimahai Kalifikatzaileak erabakitako proba idatzia izango da. Horren bidez hizkuntzaren ulermena eta erabileraren egokitasuna neurtuko dira. Proba honek gehienez 100 punto izango ditu eta gainditu ahal izateko gutxienez 75 puntu atera beharko dira. Lehen zatia gainditzen ez duenak ezin izango du bigarren zatian parte hartu.

Bigarren zatia.– Epaimahai Kalifikatzaileak erabakitako ahozkoaren ulermena, irakurritakoaren ulermena, mintzamena eta idazmena neurtzeko ariketak izango dira. Proba bakoitza "gai" edo "Ez gai" baloratuko da. Hizkuntza Eskakizuna egiaztatu ahal izateko, azterketariek zati honek dituen atal guztiak egin beharko dituzte, eta atal horietan guztienan "gai" emaitza lortu beharko dute. Azken emaitza orokorra "ez gai" denean, edozein ataletan lortutako "Gai" emaitzek ez dute inolako baliorik izango.

Bosgarrena.– Bigarren zatiko probak egin ahal izateko, aurkeztuko direnek lehen zatiko proba gainditu behardo dute. Hala ere, ez dute egin behar izango lehen zatiko proba, zuzenean bigarren zatiko probak egingo dituzte, honako kasu hauetariko baten daudenak:

a) Bigarren Oinarriko 2. puntuak aipatzen dituen Ertzaintzako karrerako funtzionarioak.

b) Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia-pertsonalaren lan-baldintzak arautzen dituen indarreko Akordio Erregulatzailearen 16. artikuluan ezarritako liberazioak oinarritzat harturik, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiak emandako ikasaroetan euskararen ezagutza mailarik gorena lortu duten Ertzaintzako karrerako funtzionarioek.

c) 2000ko irailaren 27ko eta 2001eko martxoaren 5eko Ebazpenetan ezarritakoaren arabera, Ertzaintzaren 1. Hizkuntza Eskakizuna egiaztatze prozesuetan parte hartu zutenek, deialdian aurreikusitako lehen zatiko proba gainditu zutenek, baina Hizkuntza Eskakizuna egiaztatu ez zuten Ertzaintzako karrerako funtzionarioek.

III. KAPITULUA
PROZEDURA

Seigarrena.– Eskabideak.

1.– Deialdi honetan parte hartu nahi duten guztiek Ebazpen honetako 2. eranskinean ageri den eskabide-orria bete beharko dute eta Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariari bidali.

2.– Ertzaintzaren 1. Hizkuntza Eskakizuna egiaztatzeko 2001eko martxoaren 5eko Ebazpenaren arabera deitutako prozesua eta gero, Euskal Herriko Polizia Ikastegiak antolatutako ikastaroetan urratsik altuena gainditu zuten. Ertzaintzako karrerako funtzionarioek ez dute eskabide-orria bete beharrik.

3.– Eskabideak aurkezteko epea Ebazpen hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunean hasita, 15 egun naturalekoa izango da.

4.– Eskabideak aurkeztu ahal izango dira zuzen-zuzenean Euskal Herriko Polizia Ikastegian (Gasteiz-Irun errepidea, 5. Km. 01192 Arkaute-Araba), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Eskidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako eraren baten; hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bitartez aldatu zen.

Zazpigarrena.– Probetara onartutako eta bazter utzitakoen behin-behineko zerrenda.

Eskabideak aurkezteko epea bukatu ondoren. Euskal Herriko Polizia Ikastegiko zuzendariak erabakiko du lehen zatiko eta bigarren zatiko probetan onartutako eta bazter utzitakoen behin-behineko zerrenda. Zerrenda hau Euskal Herriko Polizia Ikastegiko iragarkitaulan argitaratuko da.

Zortzigarrena.– Onartu eta bazter utzitakoen behin-behineko zerrendaren aurkako erreklamazioak.

Onartu eta bazter utzitako behin-behineko zerrenda Euskal Herriko Polizia Ikastegiko iragarki-taulan argitaratzen den biharamunetik aurrera, zazpi egun naturaleko epea izango dute interesatuek, egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak aurkezteko. Aipatutako erreklamazioak, Euskal Herriko Polizia Ikastegiko zuzendariari bideratuko zaizkio.

Bederatzigarrena.– Onartu eta bazter utzitakoen behin-betiko zerrenda.

1.– Aurreko oinarriak aipatzen duen epea amaitu ondoren, Euskal Herriko Polizia Ikastegiko zuzendariak, ebazpen baten bidez, argitaratuko du probetan onartu eta bazter utzitako behin-betiko zerrenda. Bertan jasotako erreklamazioei dagozkien ebazpenak ere agertuko dira.

2.– Ebazpena Euskal Herriko Polizia Ikastegiko iragarki-taulan argitaratuko da. Ebazpen horretan, halaber, probak zuzendu eta neurtuko dituen Epaimahaia, lehen zatiko proben eguna, ordua eta tokia adieraziko dira.

Lehen zatiko probak ezin izango dira egin oinarri honetan aipatzen den Ebazpena argitaratzen den egunetik harako hurrengo zazpi egun naturalak baino lehen.

3.– Bigarren faserako deitzeko eta prozeduran onartuak izan direla adieraztek, seigarren oinarriak (2.zk.) aipatzen dituen izangaien zerrenda, izenak dituena, argitaratzea ez da izango beharrezkoa.

Hamargarrena.– Epaimahai Kalifikatzailea.

1.– Probetarako Epaimahai Kalifikatzailea berezitasun printzipioan oinarrituta izendatuko da, eta karrerako funtzionario edo langile finkoek osatuko dute. Horietariko gehienek Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko lanpostuei dagokien 4. Hizkuntza Eskakizuna egiaztatuta izango dute.

Epaihamai Kalifikatzaile hau lehendakari batez eta lau bokalez osaturikoa izango da, horietariko batek idazkaritza funtzioak beteko ditu; eta, beti ere, bokaletariko bat Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen ordezkaria izango da.

2.– Organo kolegiatuen funtzionamenduaren arautegiak zuzenduko du Epaimahaiaren jarduera. Dena den, Epaimahaiak egoki ikusten dituen laguntzaileak izendatu ahal izango ditu, behar dituen aholkularitza eta laguntza teknikoa jaso ditzan.

3.– Deialdiaren prozesuan dauden probak garatzea, zehaztea eta ebaluatzea Epaimahai Kalifikatzaileari dagozkio, Epaimahai Kalifikatzaile honek autonomia osoz jokatuko du, prozeduraren objetibotasunez arduratuko da eta deialdiaren oinarriak beteko daitezen arduratuko da.

4.– Epaimahaiaren erabakiak Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko iragarki-taulan argitaratuko dira.

Hamaikagarrena.– Probak garatzea.

Euskal Herriko Polizia Ikastegiko zuzendariak edo Epaimahai Kalifikatzaileak, eskabide kopurua, Euskal Herriko Polizia Ikastegiaren baliabideak eta zerbitzu beharrak kontuan hartuta, probak egun edo leku ezberdinetan egitea erabaki ahal izango du.

Hamabigarrena.– Behin-betiko emaitzen argitarapena.

Hamargarren Oinarriako 4. zkan ezartzen denaren kaltetan gabe, bigarren faseko proben behin betiko emaitzak, 1. hizkuntza-eskakizuna egiaztatutakoen azterketariei dagozkienak, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko iragarki taulan jendaurreratuko dira. Akordio hori Ikastegiko Zuzendaritzari aurkeztuko zaio,eta Zuzendaritzak Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratuko ditu.

Hamahirugarrena.– Oinarri-arau hauetan aurreikusten ez diren guztietan, Ertzaintzan Euskararen Normakuntza arautzen duen otsailaren 24ko 30/1998 Dekretua aplikatuko da.

2.– ERANSKINA / ANEXO 2

Agiri hau izenpetzen duenak, Ertzaintzaren 1. HIZKUNTZA ESKAKIZUNA lortzeko prozesuan pate hartzea eskatzen dizu zuri And. Txit Argi horri. Horretarako deialdia, Euskal Herriko Polizia Ikastegiko zuzendariak 2001eko azaroaren 5eko. Ebazpenean iragarri zen. Ondorio horietarako, honako hau dio:

ERTZAINTZAREN 1. HIZKUNTZA ESKAKIZUNA EGIAZTATZEKO PROBETAN PARTEHARTZEKO ESKABIDEA 01/1

ABIZENAK / APELLIDOS IZENA / NOMBRE

ERTZAIN ZK. / N.ºPROFESIONAL

................2001eko................aren...........a
En ................a.....de..............de 2001.
Iztua./ Fdo.:

Oharra: Prozesu honetaz edozein informazio nahi izanez gero, jo ezazu 12500 zk.ra.

Nota: Cualquier información sobre este proceso se podrán obtener en el número 12500.

El que suscribe ruega a V.I. tenga a bien considerarle aspirante para tomar parte en las pruebas de acreditación del PERFIL LINGÜISTICO 1 de la Ertzaintza, cuya convocatoria fue anunciado por Resolución de 5 de noviembre de 2001 de la Directora de la Academia de Policía del País Vasco, haciéndose constar a dicho efecto lo siguiente:

SOLICITUD PARA LA REALIZACION DE PRUEBA DE ACREDITACION DEL PERFIL LINGÜISTICO 1 DE LA ERTZAINTZA 01/1

EUZKAL HERRIKO POLIZIA IKASTEGIKO ZUZENDARIA

ILMA. SRA. DIRECTORA DE LA ACADEMIA DE POLICIA DEL PAIS VASCO


Azterketa dokumentala