
225. zk., 2001eko azaroaren 21a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Arabako Foru Aldundia
6470
IRAGARKIA, Arabako Foru Aldundiko idazkari lanpostua izendapen askearen bitartez betetzeko deialdiari buruzkoa.
Araba Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialeko 131. zenbakian, 2001eko azaroaren 16koan, Arabako Foru Aldundiko idazkari lanpostua izendapen askearen bitartez betetzeko deialdia argitaratu zen.
Interesatuek Arabako Foru Aldundiko Erregistro Nagusian aurkeztu behar dituzte eskariak, Lehendakaritzako foru-diputatuari zuzenduak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko uztailaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako moduetatik edozeinetan. Horretarako epea hamabost egun baliodunekoa izango da, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik.
Vitoria-Gasteiz, 2001eko azaroaren 15a.
Langile Zerbitzuko burua,
JOSÉ LUIS RAMOS GARCÍA.
RSS