Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

225. zk., 2001eko azaroaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Euskal Herriko Unibertsitatea
6469

EBAZPENA, 2001eko azaroaren 8koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearena, unibertsitateko irakasle titularra eta unibertsitate-eskolako irakasle titularra izendatzeko dena. Plaza horietarako deialdia 2000ko irailaren 5eko Ebazpenaren bidez egin zen (irailaren 21eko "Estatuko Buletin Ofiziala").

Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen 2000ko irailaren 5eko Ebazpenaren bidez deialdia egin zen unibertsitateko irakasleen plazak betetzeko (irailaren 21eko "Estatuko Buletin Ofiziala"). Lehiaketa epaitu behar zuten epaimahaiak Errektoregoaren 2001eko apirilaren 28ko Ebazpenaren bidez izendatu ziren (2001eko maiatzaren 25eko "Estatuko Buletin Ofiziala"). Kontuan hartuta Unibertsitate Erreformarako abuztuaren 25eko 11/1983 Lege Organikoko 42. artikulua eta berau garatzen duten gainerako xedapenak; ikusita interesatuek bete egin dituztela irailaren 26ko 1888/1984 Errege Dekretuaren 5. artikuluaren 2. atalean aipaturiko betebeharrak, 13. artikuluaren 1. puntuan ezarririko epean; eta gorago aipaturiko epaimahaiek egin duten proposamena jasota,

Errektoregoak erabaki du ondoko hauek unibertsitateko irakasle titular eta unibertsitate-eskolako irakasle titular izendatzea:

Unibertsitateko irakasle titularra

.– Xabier Arzoz Santisteban jauna; NAN-zk. 30.617.440; jakintza-arloa: "Administrazio Zuzenbidea"; saila: "Konstituzio eta Administrazio Zuzenbidea".

Unibertsitate-eskolako irakasle titularra

.– Gerardo Tapia Otaegui jauna; NAN-zk. 34.104.320; jakintza-arloa: "Sistemen Ingeniaritza eta Automatika"; saila: "Sistemen Ingeniaritza eta Automatika".

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari eta zuzenean aurkatu ahal izango da Euskal Herriko Justizi Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzietarako aretoan. Horretarako bi hilabeteko epea egongo da, ebazpen hau argitaratzen denetik kontatzen hasita. Aurretiaz Unibertsitateko errektore jaunari jakinarazi beharko zaio.

Leioa, 2001eko azaroaren 8a.

ERREKTOREA.
Eskuordetzeaz (2000/06/14ko Ebazpena, 2000/07/10eko "Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria")
Irakasleen errektoreordea,
VÍCTOR URRUTIA ABAIGAR.

Azterketa dokumentala