Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

225. zk., 2001eko azaroaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
6468

264/2001 DEKRETUA, urriaren 30ekoa, Zerbitzu Orokorretako zuzendaria izendatzeko dena (hutsen zuzenketa).

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 155/1993 Dekretuak 24.1 artikuluan xedatzen duenez, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzari dagokio aldizkarian argitaratutako testuetan egindako tipografia edo inprimaketa hutsak zuzentzea, nahiz bere kabuz nahiz doakion organo edo erakundeak eskatuta, baldin eta hutsek xedapenen esanahia aldatu edo horiei buruzko zalantzak sortzen badituzte.

Zerbitzu Orokorretako zuzendaria izendatzen duen urriaren 30eko 264/2001 Dekretua 2001eko azaroaren 6ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen (214 zk.), eta aipatutakoen moduko hutsak gertatu zirenez, dagokien zuzenketa egiten da ondoren:

– Dekretuaren gaztelaniazko bertsioan, idazpuruan eta lehenengo artikuluan, 19955. orrialdean, hau esan beharrean:

"…Director de Servicios"

hau esan behar du:

"…Director de Servicios Generales."


Azterketa dokumentala