
225. zk., 2001eko azaroaren 21a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Xedapen Orokorrak
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
6467
AGINDUA, 2000ko abenduaren 26koa, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuarena, babes ofizialeko etxebizitzen gehienezko prezioak zehazteari buruzkoa (hutsen zuzenketa).
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 155/1993 Dekretuak 24.1 artikuluan xedatzen duenez, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzari dagokio aldizkarian argitaratutako testuetan egindako tipografia edo inprimaketa hutsak zuzentzea, nahiz bere kabuz nahiz doakion organo edo erakundeak eskatuta, baldin eta hutsek xedapenen esanahia aldatu edo horiei buruzko zalantzak sortzen badituzte.
Babes ofizialeko etxebizitzen gehienezko prezioak zehazteari buruzko 2000ko abenduaren 26ko Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 249 zenbakian argitaratu zen, eta aipatutakoen moduko hutsak gertatu zirenez, dagokien zuzenketa egiten da ondoren:
1.– 3.2 artikuluan, 23670 eta 23671 orrialdeetan, 2001eko apirilaren 6ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 68. zk.an egindako zuzenketan, honakoa dioenean:
"2.– Etxebizitza sozialak
a) Sustapen publikoko etxebizitza: Maizterraren urteko diru-sarreren, 306/2000 Dekretuaren, babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzkoaren, 7. artikuluan ezarritakoari jarraiki zenbatuko direnen, arabera:
– 500.000 pezetatik (3.005,060 euro) 1.000.000 PTA arte (6.010,121 euro): etxebizitzari eta etxordeei salmentan egotz dakiekeen balioaren %2."
– 500.001 (3.005,066 euro) eta 1.500.000 PTA (9.015, 181 euro) artean: etxebizitzari eta etxordeei salmentan egotz dakiekeen balioaren %3.
– 1.500.001 (9.015,187 euro) eta 3.500.000 PTA (21.035, 42 euro) artean: etxebizitzari eta etxordeei salmentan egotz dakiekeen balioaren %4."
Honakoa esan behar du:
"2.– Etxebizitza sozialak
a) Sustapen publikoko etxebizitza: Maizterraren urteko diru-sarreren, 306/2000 Dekretuaren, babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzkoaren, 7. artikuluan ezarritakoari jarraiki zenbatuko direnen arabera:
– 500.000 pezetatik (3.005,060 euro) 1.000.000 pezeta arte (6.010,121 euro): etxebizitzari eta etxordeei salmentan egotz dakiekeen balioaren %2.
– 1.000.001 (6.010,127 euro) eta 1.500.000 PTA (9.015,181 euro) artean: etxebizitzari eta etxordeei salmentan egotz dakiekeen balioaren %3.
– 1.500.001 (9.015,181 euro) eta 3.500.000 PTA (21.035,42 euro) artean: etxebizitzari eta etxordeei salmentan egotz dakiekeen balioaren %4."
2.– Eranskinean, 23672. eta 23673. orrialdeetan, Bizkaiari dagokion zutabean Elorrio, Ermua, Lekeitio eta Ondarroa udalerriak sartu behar dira.
RSS