Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

225. zk., 2001eko azaroaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
6464

126/2001 DEKRETUA, uztailaren 10ekoa, Garraioan Irisgarritasun-Baldintzei buruzko Arau Teknikoak onesten dituena (hutsen zuzenketa).

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 155/1993 Dekretuak 24.1 artikuluan xedatzen duenez, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzari dagokio aldizkarian argitaratutako testuetan egindako tipografia edo inprimaketa hutsak zuzentzea, nahiz bere kabuz nahiz doakion organo edo erakundeak eskatuta, baldin eta hutsek xedapenen esanahia aldatu edo horiei buruzko zalantzak sortzen badituzte.

Garraioan Irisgarritasun-Baldintzei buruzko Arau Teknikoak onesten dituen 126/2001 uztailaren 10eko Dekretuaren —EHAAren uztailaren 24ko 142 zenbakian argitaratutakoaren— testuan aipatu bezalako hutsak gertatu direnez, dagokien zuzenketa egiten da ondoren.

Eranskinaren 5.2 artikuluan, 23581 orrialdean, honako hau esaten den lekuan:

"5.2.– Aparkatzeko txartelak

Pertsonak ezgaituak eramateko ibilgailuak aparkatzeko txartelak urriaren 17ko 236/1989 Dekretuan ezarritakoari egokituko zaizkio".

Honako hau esan behar da:

"5.2.– Aparkatzeko txartelak

Pertsonak ezgaituak eramateko ibilgailuak aparkatzeko txartelak abenduaren 5eko 256/2000 Dekretuan ezarritakoari egokituko zaizkio".


Azterketa dokumentala