Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

225. zk., 2001eko azaroaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
6463

306/2000 DEKRETUA, abenduaren 26koa, babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzkoa (hutsen zuzenketa).

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 155/1993 Dekretuak 24.1 artikuluan xedatzen duenez, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzari dagokio aldizkarian argitaratutako testuetan egindako tipografia edo inprimaketa hutsak zuzentzea, nahiz bere kabuz nahiz doakion organo edo erakundeak eskatuta, baldin eta hutsek xedapenen esanahia aldatu edo horiei buruzko zalantzak sortzen badituzte.

Babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko abenduaren 26ko 306/2000 Dekretua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariko 249 zenbakian argitaratu zen, eta aipatutakoen moduko hutsak gertatu zirenez, dagokien zuzenketa egiten da ondoren:

1.– Dekretuaren 7.3 artikuluan, 23548. orrialdean, honakoa dioenean:

"4. maila arteko odol-loturen eta 2. maila arteko ezkontza-ahaidetasunen bidezko gauzatutako edo etorkizuneko bizikidetzako unitateen kasuan, ahaidetasun horren bidez lotutako pertsona guztiek, adinez nagusi direnak."

Honakoa esan behar du:

"4. maila arteko albo-lerroko odol-loturen eta 2. maila arteko ezkontza-ahaidetasunen bidezko gauzatutako edo etorkizuneko bizikidetzako unitateen kasuan, ahaidetasun horren bidez lotutako pertsona guztiek, adinez nagusi direnak."

– 9.1 artikuluan, 23552. orrialdean, honakoa dioenean:

"1.– Etxebizitza sozialak lortzeko eta erabiltzeko erregimenak honakoak izan daitezke:"

Honakoa esan behar du:

"1.– Babes ofizialeko etxebizitzak lortzeko eta erabiltzeko erregimenak honakoak izan daitezke:"

– 9.4 artikuluan, 23554. orrialdean, honakoa dioenean:

"4.– Etxebizitzak eta etxordeak 8. artikuluan aurreikusitako prozeduraren bidez esleitu direnean eta esleipen hori jabetza-erregimenaren bidezkoa izan denean, etxebizitzak ezingo dira ez alokairuan, ez prekarioan eman, dagokion lurralde-ordezkariak horretarako berariazko baimena ematen duenean izan ezik....".

Honakoa esan behar du:

"4.– 8.1 artikuluan aipatu eta jabetze-erregimenez edo azalera-eskubidez esleitu diren etxebizitzak ezingo dira ez alokairuan, ez prekarioan eman, dagokion lurralde-ordezkariak horretarako berariazko baimena ematen duenean izan ezik....".


Azterketa dokumentala