
203. zk., 2001eko urriaren 19a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Garraio eta Herri Lan Saila
5763
EBAZPENA, 2001eko urriaren 8koa, Garraio eta Herrilan Saileko zerbitzu zuzendariarena, "Sare funtzionaleko errepideen seinalizazio informatikoaren gaineko Plan Zuzentzailerako" laguntza teknikoa eta aholkularitza gauzatzeko lehiaketaren deialdia egitea ebazten duena (Euskal Autonomia Erkidegoko Errepideen 2002rako (1999-2010) Plan Orokorrean jasotzen da aipatu sare funtzionala).
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Garraio eta Herrilan Saila
b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Zerbitzu-Zuzendaritza.
c) Espedientearen zenbakia: 40A/01.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: trafiko puntu hartzaileak eta igorleak sailkatu eta identifikatzea, horiek arteko erlazioak zehaztea, eta katalogo bat prestatzea: bidegurutze eta gurutzegune bakoitzeko informazio-seinalizazio karteletan jarri beharreko izena jasotzen duena.
b) Lotekako banaketa eta kopurua: ez.
c) Non gauzatu behar den: kontsultorearen egoitzan.
d) Gauzatzeko epea: sei hilabete.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Era: lehiaketa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.
.º Zenbatekoa guztira: bederatzi milioi bederatziehun eta laurogeita hiru mila ehun eta hirurogei (9.983.160) pezeta, edo 60.000 euro.
5.– Fidantzak.
Behin betikoa: ez.
6.– Agiriak eta argibideak eskuratzea.
a) Entitatea: Garraio Azpiegituraren Zuzendaritza.
b) Helbidea: Donostia kalea, 1.
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Telefonoa: 945 01 97 70.
e) Telefaxa: 945 01 97 86.
f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: mugarik gabe.
7.– Kontratistaren betebeharrak:
b) Beste betebehar batzuk: berariazko klausula administratiboen pleguko karatularen 21. puntuan ezarritakoarekin bat datozenak.
8.– Eskaintzak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2001eko azaroaren 5a, 12:00ak.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguko 7.3, 7.4, 7.5 eta 7.6 klausuletan ezarritakoarekin bat datozenak.
c) Aurkeztu behar direneko lekua:
1.a Entitatea: Garraio eta Herrilan Saila.
2.a Helbidea: Betiere jasotzeko finkatutako epearen barruan, Donostia kaleko 1ean (Lakua eraikina 1, 8.a) entregatu beharko dira eskutan, edo postaz bidali, posta-bulegoan igorpenaren ezarpen-data justifikatuaz, eta eskaintza igorri dela iragarriaz kontratazio-organoari egun berean, telex, fax edo telegramaz. Betekizun bi horiek konplitu ezean edo proposamenak jasotzeko epetik kanpo hartzen bada igorpenaren jakinarazpena, eskaintza ez da onartuko. Hala ere, aipatu datatik hara hamar egun igaro eta proposamena ez bada jaso, proposamena ez da onartuko inola ere.
3.a Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: proposamen ekonomikoak irekitzen direnetik harako hiru hilabeteetan.
e) Aldaerak onartzea: ez.
9.– Eskaintzak irekitzea:
a) Entitatea: Garraio eta Herrilan Saila.
b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua 2, 4. sala.
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Eguna: 2001eko azaroaren 7a. Postaz eskaintzaren bat jaso ezkero, 2001eko azaroaren 16a.
e) Ordua: 11:00ak.
10.– Beste argibide batzuk: pezetaren unitate-kontuan finkatuko kontratuaren prezioa, beraz, lizitatzaileak pezetatan aurkeztu beharko du bere eskaintza. Eskaintza pezetatan eta eurotan aurkeztu ezkero, pezetatan aurkeztutakoa bakarrik izango da kontuan, eta eskaintza eurotan bakarrik aurkezten bada, Administrazioak badu eskurik pezetatan jartzeko.
11.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kontura.
Vitoria-Gasteiz, 2001eko urriaren 8aa.
Zerbitzu zuzendaria,
IÑAKI GURTUBAI ARTETXE.
RSS