
203. zk., 2001eko urriaren 19a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Osasun Saila
5759
LEHIAKETA PUBLIKOA, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuarena, Donostiako Ospitaleko eguneko ospitale medikoa (Arantzazu Eraikina) eraberritzeko proiektuaren idazketa, segurtasun azterketa eta kalitatea kontrolatzeko programa nork egin kontratatzeko.
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua, Araba kalea, 45, E. 01006 Vitoria-Gasteiz (Araba). Telefonoa: 945 00 62 72. Faxa: 945 13 76 30.
b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Araubide Ekonomikoko eta Kontratazioko Zuzendariordetza.
c) Espediente zenbakia: 270/20/0/0742/O331/
092001.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: Donostiako Ospitaleko eguneko ospitale medikoa (Arantzazu Eraikina) eraberritzeko proiektuaren idazketa, segurtasun azterketa eta kalitatea kontrolatzeko programa nork egin kontratatzea.
b) Loteak: ez.
c) Gauzatzeko lekua: ikusi oinarriak.
d) Gauzatzeko epea: hilabete.
3.– Izapideak, prozedura eta esleipen-era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleipen-era: lehiaketa publikoa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 13.608.002 PTA. (81.785,74 euro).
5.– Behin-behineko fidantza: ez dagokio.
6.– Agiriak eta argibideak eskuratzea: ikusi 1. puntua.
7.– Kontratistaren betebeharrak. Ondoko agiriak aurkeztu beharko ditu:
Ekonomia eta finantza arloko kaudimena: azken hiru urteetan egindako negozio guztien zenbatekoa, baita enpresak egindako zerbitzuen zenbatekoa ere.
Kaudimen teknikoa: ondoko agiriak aurkeztu beharko dira:
– Azken hiru urteetan egindako horniketen zerrenda. Zerrenda horretan hornigaiak, zenbatekoak, datak eta onuradunak (publikoak zein pribatuak) jasoko dira. Horiekin batera horiei buruzko ziurtagiriak aurkeztuko dira. Halaber, enpresarien eta enpresako langileen titulazio akademikoak aurkeztu beharko dira, batez ere, kontratuan izenpetutako lana egingo dutenena. Horiez guztiez gain, lan hori egiteko enpresariak erabiliko duen material, instalazio eta talde teknikoaren berri ere eman beharko du.
8.– Eskaintzak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2001eko azaroaren 5a, 12:00ak baino lehen.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguan, karatulan eta betekizun teknikoen pleguan adierazitakoak.
c) Aurkezteko lekua: 1. puntuan adierazitako helbidean.
d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea: hiru hilabete eskaintzak jendaurrean irekitzen direnetik kontatzen hasita.
e) Aldaerak: ez.
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) Entitatea, b) Helbidea, c) Herria: 1. puntuan adierazitakoak.
d) Eguna: 2001eko azaroaren 7a (Estatuaren Kontratuetarako Araudiko 100. artikuluan xedatutakoaren araberako eskaintzarik jasotzen ez bada).
e) Ordua: 12:00ak.
10.– Bestelako argibideak:
11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.
12.– Iragarkia EBAOra bidali zen eguna: ez dagokio.
Vitoria-Gasteiz, 2001eko urriaren 3a.
Kontratazio Mahaiko lehendakaria,
CARLOS AGUIRREBEITIA MOMEÑE
RSS