Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

203. zk., 2001eko urriaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
5758

LEHIAKETA PUBLIKOA. Turismoari buruzko stand bat egiteko kontratua esleitzeko iragarkia (IMT espedientea: 21/22/01).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Industria, Merkataritza eta Turismo Saila.

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Kontratazio Mahaia.

c) Espedientearen zenbakia: IMT 21/22/01.

2.– Kontratuaren ezaugarriak:

a) Xedea: turismoari buruzko stand bat egitea.

b) Entregatu beharreko ale-kopurua: ikus oinarri teknikoen plegua.

c) Lotekako banaketa eta kopurua: ez.

d) Entregatzeko lekua: ikus oinarri teknikoen plegua.

e) Entregatzeko epea: behin betiko bermea ipintzen denean hasiko da eta 2002ko apirilaren 17a baino lehen bukatuko da.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: presazkoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: kontratuaren gehienezko aurrekontua berrogeita lau milioi (44.000.000) pezetakoa da (264.445,33 euro), BEZa barne. Aurrekontu hori honela banatuko da:

2001 urtea: hogeita zortzi milioi (28.000.000) pezeta (168.283,39 euro).

2002 urtea: hamasei milioi (16.000.000) pezeta (96.161,93 euro).

Kontratuaren prezioa pezetazko kontu-unitatean finkatuko da; beraz, lizitatzaileak pezetatan egin beharko du eskaintza. Eskaintza eurotan eta pezetatan aurkeztuz gero, pezetatan adierazitako kopurua baino ez da aintzat hartuko. Eta eskaintza eurotan bakarrik eginez gero, Administrazioak eskumena edukiko du euroak pezeta bihurtzeko.

5.– Behin-behineko fidantza: zortziehun eta laurogei mila (880.000) pezeta (5.288,90 euro).

6.– Agiriak eta informazioa eskuratzea.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Industria, Merkataritza eta Turismo Saila.

b) Helbidea: Donostia kalea, 1.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz - 01010.

d) Telefonoa: 945 01 99 21.

e) Telefaxa: 945 01 99 31.

f) Agiriak eta informazioa eskuratzeko azken eguna: 2001eko azaroaren 5a.

7.– Kontratistak beren beregi bete beharrekoak.

Sailkapena: III taldea, 3 azpitaldea, C kategoria.

8.– Parte hartzeko eskaintzak edo eskabideak aurkeztea.

a) Eskabideak aurkezteko azken eguna: 2001eko azaroaren 6ko 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: pleguetan eskatzen direnak.

c) Aurkezteko lekua: Kontratazio Mahaiko Idazkaritzan.

1.a Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Industria, Merkataritza eta Turismo Saila.

2.a Helbidea: Donostia kalea, 1.

3.a Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz - 01010.

d) Lizitatzaileak bere eskaintzari (lehiaketa) noiz arte eutsi behar dion: hiru hilabetez, eskaintzak irekitzen direnetik hasita.

e) Aldaerak: ikusi Berariazko Klausula Administratiboen Pleguko 2. puntua.

f) Eskaintzak aurkeztea (prozedura mugatua) gutxi gora-behera zenbat enpresei eskatuko zaien (edo gehienezko eta gutxieneko kopurua): ez da beharrezkoa.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Industria, Merkataritza eta Turismo Saila.

b) Helbidea: Donostia kalea, 1- 4. solairua (Lakua-1).

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz - 01010.

d) Eguna: 2001eko azaroaren 6a.

e) Ordua: 12:00ak.

10.– Bestelako informazioa: ikusi pleguak.

11.– Iragarkien gastuak: aldizkari ofizialetako gastuak esleipendunak ordaindu beharko ditu.

12.– Iragarkia Europako Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali zen eguna, hala badagokio.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko urriaren 4a.

Zerbitzu Orokorretako zuzendaria,

JOSE IGNACIO ZUDAIRE ARANA.


Azterketa dokumentala