Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

203. zk., 2001eko urriaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
5757

LEHIAKETA. Iragarkia, "EAEko gainazaleko uren kalitatea jagoteko sarea" helburutzat duen kontratua esleitzeko dena (KBN C02/38/2001 esp.).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila.

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia. Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza.

c) Espediente zenbakia: C02/38/2001.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: EAEko gainazaleko uren kalitatea jagoteko sarea.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna (hilabeteak): Kontratua egiten den egunaren biharamunean hasi; eta 2002ko abenduaren 31ra arte iraungo du. Aldez aurretik burututako lanak EAEko Ibaietako Ingurugiro Egoera eta Uren Kalitatea Zaintzeko Sarean eta Itsasertzeko Urak Jagon eta Zaintzeko Sarean integratzea 2001eko abenduaren 31 baino lehenago egin beharko da.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: 144.500.000 (868.462,49 euro).

5.– Fidantzak.

Behin-behineko fidantza: 2.890.000 PTA (17.369,25 euro).

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza. Kontratazio Batzorde Nagusia.

b) Helbidea: Donostia kalea, 1 (beheko solairua, Lakua II eraikina).

c) Herria eta posta kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Telefonoa: 945 01 89 31.

e) Faxa: 945 01 89 50.

f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 2001eko azaroaren 23a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: ez.

b) Bestelako betebeharrak: Lizitatzaileek euren kaudimen ekonomikoa eta finantzarioa eta gaitasun teknikoa edo profesionala frogatu beharko dituzte "B" kartazalean, honako agiri hauek aurkeztuz:

– Finantza instituzioen txostena edo, horren ezean, arrisku profesionalei aurre egiteko kalteordain-asegurua baduenaren frogagiria.

– Enpresarioen eta enpresaren zuzendaritzako pertsonalaren titulu akademikoak eta profesionalak, batik bat kontratua gauzatzeko ardura dutenena.

– Azken hiru urteetan burututako lan berdin garrantzizkoenen zerrenda. Lanon zenbatekoa, egunak eta onuradun publikoak eta pribatuak adierazi beharko dira.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2001eko azaroaren 26ko 10:00ak aurretik.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: "A", "B" eta "C" kartazalak aurkeztu beharko dira, berariazko klausula administratiboen pleguan adierazitako edukiarekin.

c) Aurkezteko lekua:

1. Entitatea: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza. Kontratazio Batzorde Nagusia.

2. Helbidea: Donostia kalea, 1 (beheko solairua, Lakua II eraikina).

3. Herria eta posta kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea (lehiaketa): hiru hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik aurrera.

e) Aldaerak (lehiaketa): ez.

f) Eskaintzak aurkezteko gonbita egin nahi zaien enpresen kopuru gutxi gorabeherakoa edo gutxienezko eta gehienezko kopurua (prozedura mugatua): ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza. Kontratazio Batzorde Nagusia.

b) Helbidea: Donostia kalea, 1 (beheko solairua, Lakua II eraikina).

c) Herria: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Eguna: 2001eko azaroaren 27a.

e) Ordua: 12:00.

10.– Bestelako argibideak.– Kontratuaren kontu unitatea: Kontratuaren prezioa pezetatan finkatuko da 2001. urtean; beraz, lizitatzaileak eskaintza pezetatan aurkeztu beharko du. Eskaintza bai pezetatan bai eurotan aurkezten bada, pezetatan adierazitako zenbatekoa baino ez da hartuko kontuan. Eskaintza eurotan soilik aurkezten bada, berriz, Administrazioak zenbatekoa pezetatara itzultzeko ahalmena izango du.

2002ko urtarrilaren 1etik aurrera eurotan finkatutako da kontratuaren prezioa.

11.– Iragarkiaren gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

12.– Iragarkia Europako Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna (hala badagokio): 2001eko urriaren 4a.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko urriaren 5a.

Ondare eta Kontratazio zuzendaria,

JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA.


Azterketa dokumentala