Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

203. zk., 2001eko urriaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila
5756

224/2001 DEKRETUA, urriaren 16koa, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Patronatoko lehendakaritza berritzeko dena.

Urdaibaiko Biosfera-Gebenaldea babestu eta antolatzeari buruzko uztailaren 6ko 5/1989 Legeak, 15/1997 Legeak aldatu zuena, bere 18. artikuluan, patronato bat sortarazi zuen, ingurugiro alorrean aginpideak dituen Eusko Jaurlaritzako organoari atxikirik. Artikulu horretan, halaber, ardura ematen zitzaion Eusko Jaurlaritzari patronatoko kideen artean bertako lehendakaria izendatzeko.

Horren ondorioz, 18. artikulu horri eta uztailaren 6ko 5/1989 Legearen azken xedapenetatik lehenengoan ohartemandakoari atxikiz, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2001eko urriaren 16an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren hauxe

XEDATU DUT:

1. artikulua.– Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro aurreko sailburu zen Francisco José Ormazabal Zamakona jaunak Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Patronatoko lehendakari kargua utz dezala.

2. artikulua.– Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, eta Ingurumen sailburu den Sabin Intxaurraga Mendibil jauna izendatzea Urdaibaiko Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Patronatoko lehendakari izateko.

AZKEN XEDAPENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan hartuko indarra dekretu honek.

Vitoria-Gasteizen, 2001eko urriaren 16an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Lurralde Antolamendu

eta Ingurumen sailburua,

SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL.


Azterketa dokumentala