Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

203. zk., 2001eko urriaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
5748

AGINDUA, 2001eko irailaren 26koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Lazkaoko (Gipuzkoa) udalerrian dauden babes ofizialeko 16 etxebizitza esleitzeko hainbat zehaztasun finkatzen dituena.

GERTAKARIAK

1.– Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren 2001eko otsailaren 14ko Aginduaren bidez babes ofizialeko etxebizitza eskatzaileen erregistroan izena emateko prozedurari hasiera eman zitzaion. Etxebizitza horiek 2000ko abenduaren 26ko Aginduak ezarritako prozedurari jarraituz esleitu behar dira.

2.– Sailburuaren 2001eko otsailaren 14ko Agindu horren I. Eranskinean jaso egiten dira esleitu beharreko sustapenak, eta horien artean dago Lazkaoko (Gipuzkoa) udalerriko babes ofizialeko 16 etxebizitza esleitzekoa. Sustapen horrek 2000ko abenduaren 29an eskuratu zuen behin-behineko kalifikazioa eta EB3-168/00-LE-000 da bere espediente-zenbakia.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuak esleipen prozedurari buruz emandako 2000ko abenduaren 26ko Aginduaren 4. artikuluan xedatutakoari jarraituz, organo honi dagokio zehaztasun hauek finkatzea.

2.– Sailburuaren 2001eko otsailaren 14ko Aginduak honakoa adierazten du:

"4.– Ondoren, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza ea Ingurugiro sailburuaren agindu baten bidez, honako hauek zehaztuko dira:

a) Ondoko taldeentzat gordeko diren etxebizitzak:

– Mugikortasun urri iraunkorra duten elbarriei egokitutako etxebizitzak.

– 35 urtetik beherako bizikidez osaturiko elkarbizitza-unitateentzako etxebizitzak.

– Adin txikiko seme-alabak euren ardurapean dituzten guraso bakarreko unitateentzako etxebizitzak.

b) Sustapen bakoitzeko etxebizitza kopuru zehatza.

c) Sustapen bakoitzetik gorde beharreko etxebizitza kopurua etxebizitza barik geratu direnei ostatua emateko, hala gertatuz gero.

d) Sustapen bakoitzean interesa duten udalak, egonez gero.

e) Lagatzeko araubidea.

Adierazitako legezko manuak eta oro har erabilgarri diren gainerakoak aztertu ondoren, honako hau

XEDATU DUT:

Lehenengoa.– Lazkaoko udalerriko sustapen honetan babes ofizialeko 16 etxebizitza esleituko dira.

Bigarrena.– Esleitu beharreko etxebizitza horietatik honakoak gordeko dira:

– 12 etxebizitza 35 urtetik beherako bizikidez osaturiko elkarbizitza unitateentzat.

– Etxebizitza bat adin txikiko seme-alabak euren ardurapean dituzten emakumeentzat eta guraso bakarreko unitateentzat.

– Etxebizitza bat mugikortasun urri iraunkorra duten elbarriei egokitutakoa.

Hirugarrena.– Honakoak izango dira espediente honetan interesa duten udalak:

– Lazkao

– Ataun

– Beasain

– Olaberria

– Ordizia

Laugarrena.– Sustapen honetako etxebizitzak lagatzeko araubidea azaleraren jabetzakoa izango da.

Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke hilabeteko epean, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari zuzenduta; edo bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa hasieratik zuzenean bi hilabeteko epean, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitarako Epaitegian. Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da errekurtso biak aurkezteko epea.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko irailaren 26a.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.


Azterketa dokumentala