Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

203. zk., 2001eko urriaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
5746

EBAZPENA, 2001eko urriaren 10ekoa, Hezkuntza sailburuordearena. Honen bidez Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publiko eta itunpekoetako guraso elkarteen federazio eta konfederazioek 2001/02 ikasturtean egingo dituzten ekintza eta proiektuak finantzatzeko laguntzak ematen dira.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2001eko apirilaren 4ko Aginduak egindako deialdian ezarritakoari jarraituz, eta izapidetu diren espedienteak aztertu ondoren, sail honek honako hau

XEDATU DU:

1. artikulua.– Ebazpen honen I. eranskinean zehazten diren laguntzak ematea ikasleen guraso elkarteen federazio eta konfederazioei 2001/02 ikasturtean zehar egingo dituzten ekintzak finantzatzeko. Ordainketa bi epetan egingo da. Lehenengo ordainketa Ebazpen hau indarrean jarri ondoren egingo da, eta aitortutako zenbatekoaren %85 artekoa izango da. Bestalde, bigarren ordainketa egingo da dirulaguntzaren onuradunek 2001/02 ikasturtean zehar diruz lagundu diren jarduerak burutu, eta haiei dagozkien gastuen frogagiria sailera bidaltzen dutenean. Frogagiria 2002ko ekainaren 30a baino lehen bidali beharko da.

2. artikulua.– Ebazpen honen aurka gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburu jaunaren aurrean. Horretarako epea hilabetekoa izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko urriaren 10a.

Hezkuntza sailburuordea,

NEKANE AGIRRE ARREGI.

I. ERANSKINA / ANEXO I

FEDERAKUNDEAK / FEDERACIONES

UDALERRIA ERAKUNDEAREN IZENA 1. ORDAINKETA 2. ORDAINKETA GUZTIRA

MUNICIPIO DENOMINACIÓN ENTIDAD 1 PAGO 2.º PAGO TOTAL

PEZETA Euro PEZETA Euro PEZETA Euro

GASTEIZ DENON ESKOLA 9.000.000 PTA 54.091,08 euroak 1.600.000 PTA 9.616,19 euroak 10.600.000 PTA 63.707,28 euroak

GASTEIZ FAPACNE 1.760.000 PTA 10.577,81 euroak 440.000 PTA 2.644,45 euroak 2.200.000 PTA 13.222,26 euroak

BILBAO FAPV-BIGE 14.080.000 PTA 84.622,50 euroak 2.620.000 PTA 15.746,51 euroak 16.700.000 PTA 100.369,02 euroak

BILBAO FEDERAC CATÓLICA DE BIZKAIA 2.480.000 PTA 14.905,10 euroak 620.000 PTA 3.726,27 euroak 3.100.000 PTA 18.631,37 euroak

ZORNOTZA BIZKAIKO IK. GUR. ELK. FEDERAZ. 2.000.000 PTA 12.020,24 euroak 500.000 PTA 3.005,06 euroak 2.500.000 PTA 15.025,30 euroak

BILBAO UFEPA: CONFEDERAC. DE EUSKADI 2.000.000 PTA 12.020,24 euroak 500.000 PTA 3.005,06 euroak 2.500.000 PTA 15.025,30 euroak

GETXO ELKARGARRI 240.000 PTA 1.442,42 euroak 60.000 PTA 360,60 euroak 300.000 PTA 1.803,03 euroak

SANTURTZI COORDINADORA GIDARI 200.000 PTA 1.202,02 euroak 50.000 PTA 300,50 euroak 250.000 PTA 1.502,53 euroak

LOIU FAPAE 200.000 PTA 1.202,02 euroak 50.000 PTA 300,50 euroak 250.000 PTA 1.502,53 euroak

DONOSTIA BAIKARA 6.320.000 PTA 37.983,96 euroak 1.580.000 PTA 9.495,99 euroak 7.900.000 PTA 47.479,95 euroak

DONOSTIA FEGUIAPA 2.160.000 PTA 12.981,86 euroak 540.000 PTA 3.245,46 euroak 2.700.000 PTA 16.227,32 euroak

DONOSTIA GIPUZKOAKO IK.GUR.ELK.FEDER 1.920.000 PTA 11.539,43 euroak 480.000 PTA 2.884,85 euroak 2.400.000 PTA 14.424,29 euroak

DONOSTIA IKASGE 240.000 PTA 1.442,42 euroak 60.000 PTA 360,60 euroak 300.000 PTA 1.803,03 euroak

ZIZURKIL FEDERACION ESKOLA TXIKIAK 640.000 PTA 3.846,47 euroak 160.000 PTA 961,61 euroak 800.000 PTA 4.808,09 euroak


Azterketa dokumentala