
203. zk., 2001eko urriaren 19a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Ogasun eta Herri Administrazio Saila
5745
EBAZPENA, 2001eko urriaren 4koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolaren (LHIEE) banakako ikerketa-beka baten ordezko bat esleipendun izatea onartzen duena.
2001eko apirilaren 23an Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren Ebazpenaren bidez (2001eko maiatzaren 3ko EHAA, 83 zk.), Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (LHIEE) ikerketa-talde batentzako ikerketa-beka bat eta banakako beste lau ikerketa-beka emateko deialdia indarrez 2001erako aplikatzeko egokitu du.
2001eko abuztuaren 10eko Ebazpenaren bidez, (2001eko irailaren 5eko EHAA, 172 zk.) bekak esleitu eta ordezkoak izendatu ziren. Lehen ordezko bezala Unai Zarraolaindia Salas izendatu zen, "Estudio sintético del paisaje rural y urbano de Bizkaia" ikerlanarekin.
2001eko urriaren 1ean, Francisco Javier Muñoz Fernández bekadunak uko egiten dio bere bekari, "Hiri Antolamendua eta Arkitektura Arrazionalista Bilbon 1931-1936" dagokiona.
Beraz, honako hau
EBATZI DUT:
1. artikulua.– Francisco Javier Muñoz Fernándezek eginiko ukoa onartzea eta Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolaren banakako ikerketa-bekaren esleipenduna Unai Zarraolaindia Salas izatea, "Estudio sintético del paisaje rural y urbano de Bizkaia" ikerlanarekin.
Vitoria-Gasteiz, 2001eko urriaren 4a.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,
JON KOLDOBIKA URRUTIA MINGO.
RSS