Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

203. zk., 2001eko urriaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
5744

EBAZPENA, 2001eko urriaren 10ekoa, Lehendakaritzaren idazkariarena, 2001eko martxoaren 29ko Ebazpenaren zazpigarren Oinarrian ezarrita dagoen epea zabaltzeko dena. Aipatutako ebazpen horretan 2001erako "Euskal Gizartearen Egoera" saria emateko deialdia egin zen.

Lehendakaritzaren idazkariaren 2001eko martxoaren 29ko Ebazpenaren bidez "Euskal Gizartearen Egoera" saria emateko deia egin zen, eta ebazpen horren zazpigarren oinarrian ezartzen zen saria eta akzesitaren esleipenaren Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko zela deialdiaren Ebazpena indarrean jarri eta sei hilabeteren barruan.

Aurkeztutako lanen kopurua eta horiek behar duten ikerketa kontuan hartuta, ditugun baliabide guztiak agortu ondoren, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko Legearen 49. artikuluari jarraituz, hauxe,

EBATZI DUT:

Artikulu bakarra.– Epe-zabalkuntza.

Lehendakaritzaren idazkariaren 2001eko martxoaren 29ko Ebazpenaren zazpigarren oinarrian aurreikusita dagoena erabakitzeko epea 2001eko abenduaren 31 arte zabaltzea. Aipatutako ebazpen horretan 2001erako "Euskal Gizartearen Egoera" saria emateko deialdia egiten da.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko urriaren 10a.

Lehendakaritzaren idazkaria,

JESUS PEÑA MARTINEZ.


Azterketa dokumentala