Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

188. zk., 2001eko irailaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Bizkaiko Foru Aldundia
5314

LEHIAKETA PUBLIKOA, Gernikako Saneamendu Proiektua idazteko.

Ekainaren 16ko 2/2000 E.L.D.ko 78. artikulua, (Herri Administrazioen Kontratuei buruzko Legeko testu bategina) betetzeko, aipameneko lehiaketa argitaratzen da.

1.– Erakunde adjudikatzailea:

a) Erakundea: Bizkaiko Foru Aldundia.

b) Espedientea tramitatzen duen bulegoa: Kontratazio Zerbitzua (Lehendakaritza Saila); Kale nagusia, 25, 48009-Bilbo; Telefonoa: 94 - 420 77 88, Faxa: 94 - 420 78 19.

c) Espediente zenbakia: 2001/00105.

2.– Kontratuaren xedea:

a) Xedearen azalpena: Gernikako Sanemanedu Proiektua idaztea.

b) Banaketa erloka eta kopuruka: ez.

c) Burutzeko tokia: Bizkaia.

d) Burutzeko epea edo emateko azken data (hilabeteak): 22 hilabete.

3.– Tramitazioa, prozedura eta adjudikazio-era.

a) Tramitazioa: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: lehiaketa.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua.

Zenbatekoa guztira: 348.447,59 euro, kontrabalioa 57.976.801 pezeta duela.

5.– Bermeak.

Behin-behinekoa: 6.968,95 euro, kontrabalioa 1.159.536 pezeta duela.

6.– Dokumentazio eta informazio bideak.

a) 1. atalean ezarritako toki berean.

b) Agiriak eta informazioa eskuratzeko epea: eskaintzak hartzeko azken datari dagokiona.

7.– Kontratariaren betekizun zehatzak: begiratu: Administrazio Klausula Berezien eta Preskripzio Teknikoen Pleguak.

8.– Parte hartzeko eskaintzen edo eskarien aurkezpena.

a) Aurkezteko epea: 2001eko urriaren 22ko hamabiak (12:00) baino lehenago.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: Administrazio Klausula Berezien eta Preskripzio Teknikoen Pleguetan eskatutakoak.

c) Aurkezteko tokia: 1. atalean ezarritako toki berean.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dion epea: 3 hilabete.

e) Aldaeren onespena: ez dira onartzen.

9.– Eskaintzen irekiera:

a) Erakundea: Lehendakaritza Saila (horretarako izendatutako hitzaldi aretoa).

b) Egoitza: Kale nagusia, 25, beheko solairua.

c) Herria: Bilbao.

d) Data: 2001eko urriaren 23a.

e) Ordua: goizeko hamarrak eta erdiak (10:30).

10.– Bestelako informazioak: adjudikazioa egitean erabiltzeko irizpideak Administrazio Klausula Berezien eta Preskripzio Teknikoen Pleguetan aurkitzen dira.

11.– Iragarpen gastuak: EAO, EHAA eta prentsako iragarkien gastuak adjudikatarioaren kontura.

12.– Iragarkia Europako Elkarteen Aldizkari Ofizialera bidaliko den data: 2001eko abuztuaren 30a.

Bilbao, 2001eko abuztuaren 30a.

Lehendakaritza Saileko foru diputatua,

JOSÉ LUIS BILBAO EGUREN.


Azterketa dokumentala