Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

188. zk., 2001eko irailaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
5305

EBAZPENA, 2001eko irailaren 10ekoa, Lehendakaritzaren idazkariarena, 2001erako Garapen Lankidetzaren arloan profesionalak espezializatzeko beken deialdia egiten duena.

Ekainaren 17ko 138/1997 Dekretuak Garapen Lankidetzaren arloan profesionalak espezializatzeko bekak arautzen ditu, profesionalon prestakuntza bultzatzeko.

Aipatutako dekretu horren 1 artikuluko 2. paragrafoaren arabera, bidezkoa da laguntza horietara 2001eko ekitaldian biltzeko dei egitea iazko ekitaldiko baldintza berberetan; beti ere, irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren IX. tituluan aurrekontuak luzatzeko araututakoa betez. Legegintza dekretu horren bitartez, Euskadiko Aurrekontu Araubideari buruzko indarreko lege xedapenen testu bateratua onartu zen.

Ondorioz, honako hau

EBATZI DUT:

Artikulu bakarra.– Deialdia.

Garapen Lankidetzaren arloan profesionalak espezializatzeko sei bekaren deialdia egitea, onartu diren oinarrien arabera. Oinarriak eranskin bakarrean adierazten dira.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Ebazpen honetan eta ekainaren 17ko 138/1997 Dekretuan aurrikusita ez dagoen guztian, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoa aplikatuko da.

Bigarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko indarrean ebazpen hau.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko irailaren 10a.

Lehendakaritzaren idazkaria,

JESÚS PEÑA MARTÍNEZ.

ERANSKINA
GARAPEN LANKIDETZAREN ARLOAN
PROFESIONALAK ESPEZIALIZATZEKO BEKEN DEIALDIAREN OINARRIAK 2001ERAKO.

Lehenengoa.– Beken xedea eta iraupena.

Oinarri hauen xedea Garapen Lankidetzaren arloan profesionalak espezializatzeko eta prestatzeko beken deialdia egitea da. Bekok garatzeko aldia hamabi hilabetekoa da eta, adjudikatu ondoren, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak zehaztuko du noiz hasiko den aldi hori.

Bigarrena.– Diru-kopurua eta ordainketa.

Beken diru-kopurua eta ordainketa ondorengoa izango da:

2.000.000 (bi milioi) PTA (12.020,24 euro) Euskal Autonomia Erkidegoan garatu behar diren sei beketako bakoitzarentzat. Honelako aurrekontu banaketa izango du kreditoak: 3.000.000 (hiru milioi) PTA (18.030,36 euro) 2001eko ekitaldiaren kontura; eta 9.000.000 (bederatzi milioi) PTA (54.091,09 euro) 2002ko ekitaldiaren kontura. Lehenengo ordainketa beka adjudikatu ondoren eta aldez aurretik bekadunak onartu badu eta berau inkorporatu bada egingo da, eta bekaren zenbatekoaren %25ekoa izango da. Bigarren ordainketa bekaren zenbatekoaren %40 izango da eta beka gozatzen hasten denetik hasi eta lau hilabete igaro ondoren egingo da, aldez aurretik bekadunak bere jardueren garapenari buruzko aldizkako txostena aurkeztu badu. Hirugarren ordainketa bekaren zenbatekoaren %25ekoa izango da eta bigarren ordainketatik sei hilabete igaro ondoren egingo da, aldizkako txostena aurkeztu badu bekadunak. Laugarren eta azken ordainketa bekaren zenbatekoaren %10ekoa izango da eta ekainaren 17ko 138/1997 Dekretuaren 3. artikuluko a) idatz-zatiak aipatzen duen azterlan edo ikerketa lana aurkeztu eta onartu ondoren egingo da.

Hirugarrena.– Aurkezteko lekua.

Eskaerak Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian aurkeztu beharko dira, honako helbide honetan:

Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia

Lehendakaritza

Nafarroa kalea, 2

01007 VITORIA-GASTEIZ

Eskaera egiteko inprimakiak interesatuen eskueran daude Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian. Era berean, Euskal Herriko Unibertsitatearen Ikerketa Errektoreordetzan, Araba eta Gipuzkoako Campusetako Errektoreordetzetan eta Deustuko Unibertsitatearen Ikerketa Errektoreordetzan jaso ahal izango dira inprimakiok.

Laugarrena.– Aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea 2001eko urriaren 30ean bukatuko da.

Bosgarrena.– Adjudikazioa eta argitaratzea.

Ekainaren 17ko 138/1997 Dekretuaren 9. artikuluan arreikusitako Aukeraketa Batzordeak bekak nori esleitu proposatu dio Lehendakaritzaren idazkariari, eta horrek ebazpen bidez esleituko ditu bekok. Ebazpen horrek amaiera emango dio bide administratiboari eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Ebazpen honen babespean aurkeztutako eskabideez ebazpena emateko eta ebazpen hori jakinarazteko epea 2001eko azaroaren 30ean bukatuko da. Epe hori amaitu ondoren interesatuak berariazko jakinarazpenik jasotzen ez badu, eskabidea gaitzetsitzat jo beharko da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Seigarrena.– Bekadunen betebeharrak.

Bekaren eskaera aurkezteak Garapen Lankidetzaren arloan profesionalak espezializatzeko bekak arautzen dituen ekainaren 17ko 138/1997 Dekretuan eta deialdia egiteko den ebazpen honetan xedatuta dagoena onartzeko konpromiso formala dakar berekin. Bekadunak ekainaren 138/1997 Dekretuan eta ezarri daitezkeen lege orokorretan jasotakoa betetzen ez duenean, bertan behera utziko dira jaso gabeko diru kopuru guztiak, eta ordurarte ordaindutakoa eta horren interes legalak itzultzeko eskatuko zaio, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren II. tituluak dirulaguntzak itzultzeko ezartzen duen prozedura orokorraren arabera.

Behar bezala justifikatu daitezkeen arrazoiak direla eta, bekadunak uko egiten badio bekari, bigarren oinarriak gozatu ez den beka zatiaz aipatzen dituen eskubideak galduko ditu eta ordurarte burututako azterlana aurkeztu beharko du.

Zazpigarrena.– Eskabide eredua

ESKABIDE EREDUA

2001
ESKABIDEAREN ERREGISTRO ZENBAKIA...........................

(Eskabide eredu honetako orrien artean ez da inolako dokumenturik sartuko. Dokumentu osagarriak eranskin gisa aurkeztuko dira beste karpeta batean)

GARAPEN LANKIDETZAREN ARLOAN PROFESIONALAK ESPEZIALIZATZEKO BEKAK.

1. INPRIMAKIA

Jaun hori.:

Nik, azpian izenpetu dudan honek,

Abizenak eta izena:

N.A.N. zkia.:

Helbidea:..................Herria ....... P. K. ....... Probintzia .......

Titulazio akademikoa:

Lehendakaritzaren idazkariaren ...............aren

ESKATZEN DUT

Garapen Lankidetzaren arloan profesionalak espezializatzeko beka bat eman diezadazula. Honekin batera doan eskabidean adierazi ditut nire datuak.

........................(e)n, 2001eko ................aren

Izpta.: _________________________________

EUSKO JAURLARITZAKO LEHENDAKARITZAREN IDAZKARIA

2. INPRIMAKIA

CURRICULUM VITAE

Abizenak:

Izena: . N.A.N.: ............................... Jaiotze data: ....................................

Helbidea: Herria:

Probintzia: P.K.: ................................. Telefonoa: (.....................................)

IKASKETAK

Lizentziatua zertan (zehaztu)

Ikastetxea:

Ikasketak noiz bukatu:

Ikasketa agirian lortutako kalifikazioa:

GRADUATU ONDOREN EGINDAKO IKASTAROAK:

Izenburua:

Ikastetxea:

Iraupena:. Lortutako kalifikazioa:.............................................

BURUTUTAKO LAN ETA ARGITALPENAK:

Izenburua:

Non argitaratu: Data:

EGIAZTATUTAKO HIZKUNTZAK (H: Hala-moduz N.O: Nahiko ondo O.: Ondo).

HIZKUNTZA IRAKURRI HITZ EGIN IDATZI

...................... ......................

...................... ......................

...................... ......................

...................... ......................

BESTELAKO IKASKETA EDO IKASTAROAK

Izenburua:

Ikastetxea:

Iraupena: Lortutako kalifikazioa:

JASOTAKO BEKA ETA DIRULAGUNTZAK

Erakundea Bekaren izena Hasiera data Iraupena

...................... ......................

...................... ......................

...................... ......................

INFORMATIKA EZAGUPENAK

ESPERIENTZIA PROFESIONALA

BESTELAKO DATU INTERESGARRIAK


Azterketa dokumentala