Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

188. zk., 2001eko irailaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
5303

EBAZPENA, 2001eko irailaren 10ekoa, Industria eta Meategiak Administratzeko zuzendariarena, hainbat jardueratarako baimendun instalatzaile txartela lortzeko aukeraketa saioetarako deia egiteko dena.

Esp.: Seg/0094.01.jmz.

Profesional-txartelak ateratzeko bidea bateratu eta instalazioak, mantentze-lanak edo industri segurtasunaren alorreko bestelako jarduerak egiten dituzten enpresa baimenduentzako eskakizunak zehazteko den Industri eta Energi Sailaren maiatzaren 17ko 175/1994 Dekretuan (ekainaren 15eko EHAA) xedatutakoaz baliatuz, Industria eta Meategiak Administratzeko Zuzendaritzak, ondorengo oinarri-arau hauen arabera, ebazpen honen eranskinean zehazten diren instalatzaile txartelak lortzeko aukeraketa saioetarako deia egitea ebatzi du:

DEIALDIRAKO OINARRI-ARAUAK

Lehenengoa.– Interesatuak.

Saioak egitera onartuak izateko, izangaiek maiatzaren 17ko 175/1994 Dekretuan ezarri eta ebazpen honen eranskinean zehazten diren beharkizunak bete behar dituzte:

Bigarrena.– Eskabideak.

Ondorengo agiri hauek aurkeztu beharko dituzte interesatuek Industria eta Meategiak Administratzeko Zuzendaritzako Industria Lurralde-bulegoetan, ebazpen hau argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasi eta 10 asteguneko epearen barruan:

a) Eskabidea, behar bezala beteta.

b) Nortasun Agiri Nazionalaren edo baliokidearen fotokopia.

c) Eskatutako beharkizunak betetzen direla egiaztatzen duten agiriak.

d) Azterketa-eskubideen ordainketaren frogagiriak.

Prestakuntza ikastaroa gainditu izana egiaztatzen duten agiriak, ikastaro hori manuzkoa denetan, aukeraketa saioak egin aurreko egunean aurkeztu ahal izango dira.

Azterketa-eskubideengatik 2.000 pezeta ordainduko dira, Zuzendaritza honen hiru Lurralde-bulegoetako edozeinetan edo bertan adieraziko diren banku-erakundeetan.

Hirugarrena.– Eskabideak onartzea.

Aukeraketa saioak egiteko onartu direnen eta ez direnen zerrendak Lurralde-bulegoetako iragarki-oholetan jarriko dira, eskabideak aurkezteko epea bukatu eta egutegiko hurrengo hamar egunen barruan.

Onartu gabekoen zerrendan ezetzaren zergatiak agertu beharko dira.

Aipatutako behin-behineko zerrenda hori argitara dadin egunaren biharamunetik kontatzen hasi eta 4 egun balioduneko epean, ezetza eragin duen hutsa ongitu edo zuzenbidearen arabera komeni zaiena alegatu ahal izango dute interesatuek.

Erreklamazioak egiteko epea bukatu eta egutegiko 8 egunen buruan plazaratuko da onartu direnen behin betiko zerrenda, lehen adierazitako era berean.

Laugarrena.– Epaimahaia, eta azterketa eguna eta ordua.

Ebazpen honetan aurreikusitakoaren ondorioetarako, ondorengo epaimahai, data eta orduak ezartzen dira:

1.– Iturgintzako Instalatzailea (barneko ur-instalazioak).

Eguna eta ordua: 2001eko azaroaren 20an, arratsaldeko 15:00etan.

1. epaimahaia:

Epaimahaiburua: E.González García.

Idazkaria: Jon Camiruaga Ercoreca.

Mahaikidea: Luis Urrutxua Ikazuriaga.

2.– Industri Galdaren Maneiatzailea.

Eguna eta ordua: 2001eko azaroaren 20an, arratsaldeko 15:00etan.

2. epaimahaia:

Epaimahaiburua: J.M. Altuna Urizar

Idazkaria: C. Sánchez Iglesias

Mahaikidea: Isabel Blázquez Diaz

3.– Berokuntzako Instalatzailea eta Ur Bero Sanitarioaren Instalatzailea, potentzia izendatua 70 kW-rainokoa denean, eta Girokuntzako Instalatzailea, potentzia izendatua 15 kW-rainokoa denean, eta beti ere etxebizitzetan egiteko badira.

4.– Berokuntza, Girokuntza eta Ur Beroa Sanitarioaren Instalatzailea.

5.– Berokuntzako Instalatzailea eta Ur Bero Sanitarioaren Instalatzailea, potentzia edozein delarik ere.

6.– Berokuntza eta Ur Bero Sanitariorako Instalazioen Mantentzaile-Konpontzailea.

7.– Berokuntza, Girokuntza eta Ur Bero Sanitariorako Instalazioen Mantentzaile-Konpontzailea.

Eguna eta ordua: 2001eko azaroaren 20an, goizeko 9:30etan.

3. epaimahaia:

Mahaiburua: I. Serrano Sainz.

Idazkaria: Iñigo Arriaga Segura.

Mahaikidea: E. González García

8.– Behe-Tentsioko Elektrikari-Instalatzailea.

Eguna eta ordua: 2001eko azaroaren 20an, goizeko 9:30etan.

4. epaimahaia:

Mahaiburua: I. Zubia Díaz

Idazkaria: A. Quintana del Río.

Mahaikidea: J. Marcaida Zarraga

9.– Hozkuntzako Instalatzailea.

10.– Hozkuntzako Mantentzaile-Konpontzailea.

Eguna eta ordua: 2001eko azaroaren 20an, arratsaldeko 15:00etan.

5. epaimahaia:

Mahaiburua: Koldo Arrese Arruarte.

Idazkaria: A. Quintana del Rio.

Mahaikidea: L. Amorrortu Barroeta.

11.– Gas-Instalatzailea, GI-I kategoria.

12.– Gas-Instalatzailea, GI-II kategoria.

13.– Gas-Instalatzailea, GI-III kategoria.

14.– Gas-Instalatzailea, GI-IV kategoria.

Eguna eta ordua: 2001eko azaroaren 22an, goizeko 9:30etan.

6. epaimahaia:

Mahaiburua: J. Bañares Santin.

Idazkaria: J.A. Zudaire Andrés.

Mahaikidea: J.A. Ozamiz López.

15.– Petroliotik eratorritako erregai likidoen Instalatzailea.

Eguna eta ordua: 2001eko azaroaren 22an, arratsaldeko 15:00etan.

7. epaimahaia:

Mahaiburua: G. Hilera Crespo.

Idazkaria: Luis Urrutxua Ikazuriaga.

Mahaikidea: E. González García.

16.– Dorre-Garabien Maneiatzailea.

Eguna eta ordua: 2001eko azaroaren 22an, arratsaldeko 15:00etan.

8. epaimahaia:

Mahaiburua: C. Pescador Castrillo.

Idazkaria: Koldo Arrese Arruarte.

Mahaikidea: C. Sánchez Iglesias.

17.– Takografoen Instalatzailea.

18.– Abiadura-Mugagailuen Instalatzailea.

Eguna eta ordua: 2001eko azaroaren 22ean, goizeko 9.30etan.

9. epaimahaia:

Mahaiburua: E. Martínez Benito

Idazkaria: J. Goldaracena Zarate

Mahaikideak: C. Sánchez Iglesias.

P. Dabouza San Martín

Horretarako arrazoirik dagoenean epaimahai horietako kideak aldatu ahal izango dira Zuzendaritza honen Ebazpenaren bidez.

Bosgarrena.– Azterketak non egingo diren.

Ebazpen honen bidez deitutako azterketak hiru Lurralde Historikoetan egingo dira:

ARABAKO LURRALDE HISTORIKOA

INEM-eko Lanbide Heziketarako Zentroa

Jose Atxotegi kalea, 1. zk.

Vitoria-Gasteiz

GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOA

Instituto de la Construcción de San Sebastián

Casa Nao, 1.zk.

20017 Donostia (Altza auzoa)

BIZKAIKO LURRALDE HISTORIKOA

Industri Ingeniaritza Teknikorako Unibertsitate Eskola

Etxetxua plaza, 3. zk.

Bilbo

Seigarrena.– Erabilitako arauak.

Ebazpen honetako eranskinaren b) idatz zatian aipatutako xedapenak (arautegia) orientatzeko baino ez dira. Interesatuek maiatzaren 17ko 175/1994 Dekretuaren II. eranskineko xedapenak (1994ko ekainaren 15eko 113. zk.ko EHAA) eta ondoren argitaratu diren guztiak hartu behar dituzte kontutan.

Interesatuek beharrezkotzat hartzen dituzten arautegi tekniko edo agiriak eraman ahal izango dituzte azterketara.

Zazpigarrena.– Emaitzen argitalpena.

Emaitzen behin-behineko zerrendak Lurralde Bulegoetako iragarki-oholean argitaratuko dira, zein berean, azterketa egin eta gehienez 30 egun naturaleko epean; bestetik, 10 egun balioduneko epea emango da kalifikazioak berrikusteko eskabideak aurkezteko.

Erreklamazioak idatziz aurkeztu behar dira, eta interesatuek eskubidea izango dute azterketa berrikusteko erreklamazioa aurkeztu baino lehen, baina beti ere aurreko lerrokadan adierazitako epearen barruan.

Aurreko lerrokadan aurreikusitako epea igaro eta epaimahaiak kalifikazioak berrikusteko aurkezten diren eskabideak aztertu ondoren, aukeraketa saioak gainditu dituztenen behin betiko zerrendak argitaratuko dira iragarki-ohol berean, erreklamazioak aurkezteko ezarri den epea agortu eta hamar egunetara beranduenez.

Deialdi honetan zehar gertatzen diren gorabehera guztiei epaimahaiak emango die erantzuna, eta epaimahaiaren ebazpenen aurka eta behin betiko zerrendetako kalifikazioen aurka errekurtso arrunta aurkeztu ahal izango zaio Industria eta Meategiak Administratzeko zuzendari jaunari, gorabeherari buruzko ebazpena jakinarazi edo, kasuan kasu, aipaturiko zerrenda jendaurrean jarri eta hilabeteko epearen barruan.

Zortzigarrena.– Gora jotzeko errekurtsoa.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Energia, Antolamendu eta Industria Administrazioko Sailburuordetzari, jakinarazpen egunetik hasi eta hilabeteko epearen barruan, Herri-Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107. eta ondorengo artikuluetan xedatutakoari jarraituz.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko irailaren 10a.

Industria eta Meategiak Administratzeko zuzendaria,

RUBÉN MENDIOLA ERKOREKA.

ERANSKINA

BAIMENDUTAKO PROFESIONALEN
ESPEZIALITATEAK, KATEGORIAK, DOAKIEN ARAUTEGIA ETA TXARTELA LORTZEKO
ESKATZEN DEN TITULAZIOA

1.– Iturgintzako Instalatzailea (barneko ur-instalazioak).

a) Arautegia: ur-hornidurako barne-instalazioetarako oinarrizko arauak, Industria eta Energia Ministerioaren 1975eko abenduaren 9ko Aginduaren bidez onartuak.

b) Titulazioa: lehen mailako lanbide heziketa Eraikuntza eta Obrak adarrean, edo maiatzaren 17ko 175/1994 Dekretuaren II. eranskinean espezialitate honetarako adierazten den ikastaroko gaitasun-frogak gainditzea.

2.– Industri Galdaren Maneiatzailea.

a) Arautegia: Presiopeko Aparatuei buruzko Arautegia (apirilaren 4ko 1244/79 ED), 1981eko martxoaren 17ko Jarraibide Tekniko Osagarria (MIE AP1), eta Elektronika eta Informatikako Zuzendaritza Nagusiaren 1981eko uztailaren 18ko Ebazpena.

b) Titulazioa: espezialitate honetarako, maiatzaren 17ko 175/1994 Dekretuaren II. eranskineko II.2 idatz-zatian adierazten diren gaitasun-frogak gainditzea.

3.– Berokuntzako Instalatzailea eta Ur Bero Sanitarioaren Instalatzailea, potentzia izendatua 70 kW-rainokoa denean, eta Girokuntzako Instalatzailea, potentzia izendatua 15 kW-rainokoa denean, eta beti ere etxebizitzetan egiteko badira.

a) Arautegia: Eraikinetako Instalazio Teknikoei buruzko Arautegia eta bera garatzeko Jarraibide Tekniko Osagarriak (1751/1998 E.D., 1998-8-5eko EAO) Berokuntza, Girokuntza eta Garbitasunerako Ur Beroko Instalazioei buruzko Arautegiaren (1618/1980 E.D.) 18. artikulua eta bera garatzeko Jarraibide Tekniko Osagarriak (JTO). Ikusi maiatzaren 17ko 175/1994 Dekretuaren II. eranskineko III.3.c)idaz-zatia.

b) Titulazioa: II. mailako lanbide modulua. Hozkuntza eta Berokuntza Ekipoen Instalazio eta Mantenamendua edota Eraikuntza eta Obrak edo Metal adarretako bigarren mailako lanbide heziketa, edo maiatzaren 17ko 175/1994 Dekretuaren II. eranskinean espezialitate honetarako adierazten den ikastaroko gaitasun-frogak gainditzea.

4.– Berokuntza, Girokuntza eta Ur Bero Sanitarioaren Instalatzailea.

a) Arautegia: I.3.a.) idatz-zatian adierazitakoaren kidekoa, maiatzaren 17ko 175/1994 Dekretuaren II. eranskineko II.4.c) idatz-zatian zehazten diren diferentziak barne.

b) Titulazioa: II. mailako lanbide modulua. Hozkuntza eta Berokuntza Ekipoen Instalazio eta Mantenamendua edota Eraikuntza eta Obrak edo Metal adarretako bigarren mailako lanbide heziketa, edo maiatzaren 17ko 175/1994 Dekretuaren II. eranskinean espezialitate honetarako adierazten den ikastaroko gaitasun-frogak gainditzea.

5.– Berokuntzako Instalatzailea eta Ur Bero Sanitarioaren Instalatzailea, potentzia edozein delarik ere.

a) Arautegia: eranskin honen 4.a) idatz-zatian adierazitakoaren kidekoa.

b) Titulazioa: eranskin honen 4.b) idatz-zatian adierazitakoaren kidekoa.

6.– Berokuntza eta Ur Bero Sanitariorako Instalazioen Mantentzaile-Konpontzailea.

a) Arautegia: eranskin honen 4.a) idatz-zatian adierazitakoaren kidekoa.

b) Titulazioa: eranskin honen 4.b) idatz-zatian adierazitakoaren kidekoa.

7.– Berokuntza, Girokuntza eta Ur Bero Sanitariorako Instalazioen Mantentzaile-Konpontzailea.

a) Arautegia: eranskin honen 4.a) idatz-zatian adierazitakoaren kidekoa.

b) Titulazioa: eranskin honen 4.b) idatz-zatian adierazitakoaren kidekoa.

8.– Behe-Tentsioko Elektrikari-Instalatzailea.

a) Arautegia: Behe-tentsiorako Elektronikari buruzko Arautegia (2413/1973 Dekretua) eta bere Jarraibide Tekniko Osagarriak. Ikusi maiatzaren 17ko 175/1994 Dekretuaren II. eranskineko II.8.c) idatz-zatia.

b) Titulazioa: lehen mailako lanbide heziketa Elektrizitate edo Elektronika adarretan edo II. mailako lanbide modulua. Elektrizitateko instalatzaile eta mantentzailea.

Aurreko deialdiren batean azterketa honetara aurkeztu direla egiaztatzen duten pertsona fisikoak bakarrik egongo dira libre atal honen b) idatz-zatian titulazioei buruz ezarritakoa bete beharretik.

9.– Hozkuntzako Instalatzailea.

a) Arautegia: Hozkuntzako Planta eta Instalazioetako Segurtasunari buruzko Arautegia (3099/1977 Errege Dekretua) eta bere Jarraibide Tekniko Osagarriak. (Ikusi maiatzaren 17ko 175/1994 Dekretuaren II.eranskineko II.9.c) idatz-zatia).

b) Titulazioa: Itsasketa-arrantza adarreko lehen mailako lanbide heziketa, edo baliokidea, edo II. mailako lanbide modulua. Hozkuntza eta Berokuntzako Ekipoen Instalazio eta Mantenamendua edo maiatzaren 17ko 175/1994 Dekretuaren II. eranskinean espezialitaterako zehazten den ikastaroko gaitasun-frogak gainditzea.

10.– Hozkuntzako Mantentzaile-Konpontzailea.

a) Arautegia: eranskin honen 9.a) idatz-zatian aipatu denaren kidekoa.

b) Titulazioa: eranskin honen 9.b) idatz-zatian aipatu denaren kidekoa.

11.– Gas-Instalatzailea, GI-I kategoria.

a) Arautegia: Gas Erregarrien Zerbitzu Publikoari buruzko Arautegi Orokorra (2913/1973 D.), 1985eko abenduaren 7ko Agindua eta bidezkoak diren gainontzeko arauak (ikusi maiatzaren 17ko 175/1994 Dekretuaren II. eranskineko II.11.c) idatz-zatia).

b) Titulazioa: lanbide heziketako lehenengo gradua Eraikuntza eta Obrak adarrean edo II. mailako lanbide modulua. Hozkuntza eta Berokuntzako Ekipoen Instalazio eta Mantenamendua edo maiatzaren 17ko 175/1994 Dekretuko II. eranskinean espezialitaterako zehazten den ikastaroko gaitasun-frogak gainditzea.

12.– Gas-Instalatzailea, GI-II kategoria.

a) Arautegia: eranskin honen 11.a) idatz-zatian adierazitakoaren kidekoa.

b) Gutxienezko titulazioa: eranskin honen 11.b) idatz-zatian adierazitakoaren kidekoa.

13.– Gas-Instalatzailea, GI-III kategoria.

a) Arautegia: I.11.a) idatz-zatian adierazitakoaren kidekoa eta maiatzaren 17ko 175/1994 Dekretuaren II. eranskineko II.13.c) idatz-zatian adierazitakoa.

b) Gutxienezko titulazioa: espezialitate teknikoko maila ertaineko edo goi mailako titulazioa, edo 2 urteko gutxienezko antzinatasuna GI-II txartelaren jabe izaten eta maiatzaren 17ko 175/1994 Dekretuko II. eranskinean aurreikusten den ikastaroa gainditzea.

14.– Gas-Instalatzailea, GI-IV kategoria.

a) Arautegia: I.11.a) idatz-zatian adierazitakoaren kidekoa eta maiatzaren 17ko 175/1994 Dekretuaren II. eranskineko II.14.c) idatz-zatian adierazitakoa.

b) Gutxienezko titulazioa: espezialitate teknikoko maila ertaineko edo goi mailako titulazioa, edo 2 urteko gutxienezko antzinatasuna GI-II txartelaren jabe izaten eta maiatzaren 17ko 175/1994 Dekretuko II. eranskinean aurreikusten den ikastaroa gainditzea.

15.– Petroliotik eratorritako erregai likidoen Instalatzailea.

a) Arautegia: petrolio instalazioei buruzko Arautegia (urriaren 20ko 2085/1994 E.D., 1995-1-27ko EAO) eta bere Jarraibide Tekniko Osagarriak: IP-01, IP-02, IP-03 eta IP-04; petroliozko ekoizkinak berokuntzarako eta bestelako industri erabileretarako erabiltzeari buruzko Arautegia (Ministerioaren 1969ko urriaren 3ko Agindua. Urriaren 22ko EAO), eta Industri eta Energi Sailaren urriaren 29ko 597/1991 Dekretua eta xedapen osagarriak (ikusi maiatzaren 17ko 175/1994 Dekretuko II. eranskineko II.15.c puntua).

b) Titulazioa: Metal edo Eraikuntza eta Obrak adarretako lehen mailako lanbide heziketa, edo, horren ordez, maiatzaren 17ko 175/1994 Dekretuko II. eranskineko ikastaroa.

16.– Dorre-Garabien Maneiatzailea.

a) Arautegia: Jaso eta Eusteko Aparatuei buruzko Arautegia (azaroaren 8ko 2291/1985 Errege Dekretua) eta MIE-AEM-2 Jarraibide Tekniko Osagarria onartzen duen 1988ko ekainaren 28ko Agindua (ikusi maiatzaren 17ko 175/1994 Dekretuko II. eranskineko II.16.c) idatz-zatia).

b) Titulazioa: maiatzaren 17ko 175/1994 Dekretuko II. eranskineko II.16. zatian adierazten den ikastaroko gaitasun frogak gainditzea.

17.– Takografoen Instalatzailea.

a) Arautegia: EEEren 3820/1985, 3821/1985 eta 3314/1990 Arautegiak eta Takografoen Muntaia eta Ikuspenari buruzko Industria eta Energia Ministerioaren 1981eko azaroaren 16ko Agindua. (ikusi maiatzaren 17ko 175/1994 Dekretuko II.eranskineko II.17.C puntua)

b) Titulazioa: LH II, automobilaren adarretako edozeinetan eta maiatzaren 17ko 175/1994 Dekretuko II.17. eranskinean adierazten den ikastaroko gaitasun-froga gainditzea. Ikastaro horren baliokidetzat hartuko da takografoen fabrikatzaile, inportatzaile edo banatzaileek emandakoa, baldin eta edukia bat badator aipatutako arauan aurreikusitakoarekin.

Eskatutako txartelari dagokion jardueran, 1994ko ekainaren 15a baino lehen, 2 urteko esperientzia izan dutela egiaztatzen duten profesionalek ez dute zertan bete puntu honetako b) idatz-zatian zehaztutakoa. Egiaztatzeko honako agiri bat edo gehiago aurkeztu beharko dute:

– Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrari ordaindu izanaren frogagiriak.

– Langile Autonomoen Araubide Bereziari ordaindu izanaren frogagiriak.

– Lan-kontratuaren kopia.

– Enpresaren baten lanean aritua izanez gero, horren ziurtagiria.

18.– Abiadura-Mugagailuen Instalatzailea.

a) Arautegia: EEEren 92/6 eta 92/24 Zuzentarauak, motoredun ibilgailuen kategoria jakin batzuetan abiadura-mugagailuak instalatu eta erabiltzeari buruzkoak, eta xedapen osagarriak (ikusi maiatzaren 17ko 175/1994 Dekretuko II. eranskineko II.18.C puntua).

b) Titulazioa: Automobila adarreko LH II eta maiatzaren 17ko 175/1944 Dekretuko II.18. eranskinean adierazten den ikastaroko gaitasun-frogak gainditzea. Ikastaro horren baliokidetzat hartuko da takografoen fabrikatzaile, inportatzaile edo banatzaileek emandakoa, baldin eta edukia bat badator aipatutako arauan aurreikusitakoarekin.

Eskatutako txartelari dagokion jardueran, 1994ko ekainaren 15a baino lehen, 2 urteko esperientzia izan dutela egiaztatzen duten profesionalek ez dute zertan bete puntu honetako b) idatz-zatian zehaztutakoa. Egiaztatzeko honako agiri bat edo gehiago aurkeztu beharko dute:

– Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrari ordaindu izanaren frogagiriak.

– Langile Autonomoen Araubide Bereziari ordaindu izanaren frogagiriak.

– Lan-kontratuaren kopia.

– Enpresaren batean lanean aritua izanez gero, horren ziurtagiria.


Azterketa dokumentala