Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

188. zk., 2001eko irailaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
5302

EBAZPENA, 2001eko uztailaren 23koa, Energia zuzendariarena, Erandioko udalerrian 13,2 kV-ko lurrazpiko linea elektrikoa eta 1207 zenbakidun "Unquinesa" deituriko 250 kVA-ko transformazio zentroa instalatzeko baimena ematen duena eta instalazioa burutzeko proiektua onartzen duena.

Erref.: CT-5136 / L-5418 – ASS/AOK

Esp.: ATH-01/57

Iberdrola Distribución, S.A.U. enpresak hala CT-5136 / L-5418 zenbakidun espedienteari eman zaio hasiera lurralde bulego honetan. Izan ere, enpresa horrek honako eskabidea egin du: aipatutako linea elektrikoa instalatzeko administrazioaren baimena eman eta instalazioa burutzeko proiektua onartzeko. Enpresaren helbide soziala honakoa da: Gardoki kalea, 8, Bilbao. Bestalde, enpresak behar bezala bete ditu Instalazio elektrikoen garraio, banaketa, merkataritza, hornidura eta administrazio prozedurako jarduerak arautzen dituen 1995/2000 Errege Dekretuaren (2000-12-27ko EAO) VII. tituluko II. kapituluan ezarritako izapideak, testu bereko azken xedapenetatik lehenengoan finkatutakoarekin bat etorriz, eta Industriari buruzko uztailaren 16ko 21/1992 Legean eta horrekin bat datozen gainerako legezko xedapenetan xedatutakoaren arabera.

Bestalde, Iñaki Gorostiza Artabe elkargokideak aurkeztutako proiektua aztertu da. Proiektua Bizkaiko Ingenieri Industrialen Elkargo Ofizialak ikus-onetsia dago. Ikus-onespenak 2067 zenbakia du, eta 01.05.03ko data.

Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 131/1999 Dekretuak (1999-02-26ko EHAA) ematen dizkion eskumenez baliatuz, Energia zuzendariak honakoa

EBATZI DU:

Baimena ematea Iberdrola Distribución, S.A.U. enpresari Erandioko udalerrian 13,2 kV-ko lurrazpiko linea elektrikoa eta 1207 zenbakidun "Unquinesa" deituriko 250 kVA-ko transformazio zentroa instalatzeko eta onartzea burutzeko proiektua. Hona hemen proiektuaren ezaugarriak:

Lurrazpiko linea elektrikoa:

– Zerbitzu-tentsioa: 13,2 kV.

– Eroaleak: 3 (1x150) mm2, aluminiozkoak.

– Luzera: 160 m.

– Hasiera: "Lamiako TBA-Erandio, 14. zirkuitua" lineako 24. euskarrian.

– Amaiera: 1207 zenbakidun "Unquinesa" T.Z.-an.

"Unquinesa" deituriko 1207 zk.ko T.Z.:

– Edukia: 2 kaiola modular ditu SF6 isolamendu integralekoak, eraikin barruan, In=400 A-koak, eta iraupen laburreko Icc=16 kA-koak.

– Transformadoreak: trifasiko bat, 400 kVAko eta 13,2/0, 42-ko transformazio-erlazioduna.

– Hozteko sistema: naturala, olio-bainuan.

Ebazpen hau abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera eta honako baldintza orokor hauek ezarriz eman da:

1.– Obrak onartutako proiektuaren arabera egin beharko dira, dagokionean eskatu eta baimentzen diren aldakuntzekin.

2.– Proiektua burutzeko, instalazioen titularrak honako erakunde hauek emandako baldintza teknikoak kontuan hartu beharko ditu.

3.– Instalazioak abiarazteko epea urtebetekoa izango da, ebazpen hau ematen denetik hasita.

4.– Instalazioen titularrak obrak amaitu izanaren berri emango dio Bizkaiko Lurralde Bulegoari, honek behin betiko azterketa gauzatu eta instalazioak abiarazteko akta egin dezan.

5.– Ebazpen hau udalen edo probintzia-mailako baimen edo lizentzien eta obrak egiteko beharrezkoak diren bestelakoen kalterik gabe eta hauetatik bereiz ematen da eta eskatzailea ez du horiek lortzeko betebeharretik salbuesten. Halaber, hirugarrenek izan litzaketen eskubideen kalterik gabe eta jabetza-eskubidea salbu utziz ematen da.

Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen eta, ondorioz, interesdunak gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio Energia, Antolamendu eta Industria Administrazioko Sailburuordetzari, hilabeteko epearen barruan ebazpen honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita, betiere azaroaren 26ko Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea aldatzen duen 4/1999 Legean ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko uztailaren 23a.

Energia zuzendaria,

TXABER LEZAMIZ CONDE.


Azterketa dokumentala