Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

188. zk., 2001eko irailaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
5300

EBAZPENA, 2001eko uztailaren 20koa, Lehendakaritzaren idazkariarena, 2001 urteko "Andrés de Irujo" Saria emateko egiten dena.

"Andrés de Irujo" Saria ekainaren 6ko 98/2000 Dekretuak sortu zuen eta atzerriko euskal presentziari buruzko sortze edo ikerketa lanak saritzeko da. Aurtengo deialdia 2001eko otsailaren 15eko Ebazpenaren bidez egin zen (EHAA, 43 zk., 2001eko martxoaren 1ekoa).

Dekretu honen 5. artikuluan aurreikusitako eta 2001eko martxoaren 29ko Ebazpenaren bidez osatutako Epaimahaiak saria esleitzeko proposamena egin zuen, 2001eko uztailaren 18an izandako bileran.

Beraz, Sari hau arautzen duen Dekretuaren 6. artikuluan xedatzen denari men eginez, hauxe

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– 2001eko Andrés de Irujo Saria, "Centro Vasco Gure Etxea de Tandil ¿la punta de un gran iceberg?" lanari ematea.

Bigarrena.– Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du; hala ere, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke organo berean hilabeteko epean; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean. Epeok ebazpen hau Euskal herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko uztailaren 20a.

Lehendakaritzaren idazkaria,

JESUS PEÑA MARTINEZ.


Azterketa dokumentala