Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

186. zk., 2001eko irailaren 25a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasun Saila
5269

LEHIAKETA PUBLIKOA, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuarena, Gipuzkoako Ekialdeko Eskualdeko zenbait zentro pintatzeko lanak kontratatzeko.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Gipuzkoako Ekialdeko Eskualdea, Osakidetza zuzenbide pribatuko erakunde publikoa, Nafarroa hiribidea 14 (7. solairua), 20013 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa), Horniduretako Departamentua. Telefonoa: 943 00 64 27. Faxa: 943 00 64 55.

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Gipuzkoako Ekialdeko Eskualdeko Kudeaketa Ekonomikoko Zuzendaritza.

c) Espediente zenbakia: 030/20/1/0698/O221/ 092001.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Gipuzkoako Ekialdeko Eskualdeko hainbat zentro pintatzeko lanak.

b) Loteak: bai, 6.

c) Gauzatzeko lekua: Gipuzkoako Ekialdeko Eskualdeko hainbat zentro.

d) Gauzatzeko epea: 2001eko abenduaren 31 arte.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:

Guztira: 13.050.000 PTA (78.432,08 euro).

5.– Behin-behineko fidantza:eskatu egingo da.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Agiriak: ikusi 1 a) puntua.

b) Argibideak: ikusi 1 a) puntua.

c) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 2001eko urriaren 11ko 12:00ak.

7.– Kontratistaren betebeharrak:

a) Kaudimen teknikoa eta ekonomiko-finantzarioa egiaztatzen dituzten agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguko karatulako 18. puntua.

8.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2001eko urriaren 15a, 14:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguan adierazitakoak.

c) Aurkezteko lekua: Gipuzkoako Ekialdeko Eskualdeko Kudeaketa Ekonomikoko Zuzendaritzako Postaren Erregistroa, Nafarroa hiribidea 14 (7. solairua), 20013 Donostia-San Sebastián.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea: 3 hilabete eskaintzak irekitzen direnetik kontatzen hasita.

e) Aldaerak: ez dira onartuko.

10.– Eskaintzak irekitzea.

a) Tokia: Osakidetzaren menpeko Gipuzkoako Ekialdeko Eskualdea, Nafarroa hiribidea 14 (7. solairua), Donostia-San Sebastián.

b) Eguna: 2001eko urriaren 25a.

c) Ordua: 11:00ak.

11.– Iragarki-gastuak: esleipendunaren kontura izango dira.

Donostia-San Sebastián, 2001eko irailaren 6a.

Kontratazio Mahaiko lehendakariaren ordezkoa,

CARMEN RODRÍGUEZ RAMÍREZ.


Azterketa dokumentala