Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

186. zk., 2001eko irailaren 25a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
5255

AGINDUA, 2001eko irailaren 10ekoa, Justizia, Lan eta Gizarte Gaietako sailburuarena. Agindu honen bidez, Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundean hutsik dauden zuzendari eta zuzendariorde lanpostuak izendapen askeaz hornitzeko deialdia ebazten da.

2001eko uztailaren 5eko Agindu bidez iragarritako lanpostuak izendapen aske bidez hornitzeko ezarritako prozedura bete egin da (BOE-zk.: 169 eta EHAA-zk.: 136, 2001eko uztailaren 16koa), agindu horretako laugarren oinarria betez eta uztailaren 1eko 6/1985 Aginte Judizialaren Lege Organikoko 455. eta 500.1. artikuluetan eta otsailaren 23ko 296/1996 Errege Dekretuan (horren bidez, Auzitegiko medikuen kidegoaren arautegi organikoa onartzen da) eta urriaren 24ko 1619/1997 Errege Dekretuan (horren bidez, Auzitegiko medikuen kidegoaren arautegi organikoa aldatzen da) ezarritakoaren arabera, honako hau

EBATZI DUT:

Lehena.– Prozedura amaitutzat ematea eta Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundeko Bizkaiko Zuzendaritzaordetzako zuzendariorde lanposturako deialdia hutsik uztea, ez baita eskabiderik egon.

Bigarrena.– Hurrengook izendatzea:

Luis Miguel Querejeta Casares jauna, NAN-zk.: 15.940.919 duena, Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundeko zuzendari.

Víctor Manuel Verano Zapatel jauna, NAN-zk.: 15.931.531 duena, Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundeko Arabako Zuzendaritzaordetzako zuzendariorde.

David del Valle Pérez jauna, NAN-zk.: 15.966.234 duena, Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundeko Gipuzkoako Zuzendaritzaordetzako zuzendariorde.

Hirugarrena.– Agindu honek 20012eko urriaren 1etik aurrera izango ditu ekonomia eta administrazio ondorioak.

Laugarrena.– Agindu honek bide administratiboa amaitzen duenez, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa jar diozaiokete Justizia, Lan eta Gizarte Gaietako sailburuari, hilabeteko epean; bestela, badute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, Estatuaren Aldizkari Ofizialean argitaratzen den biharamunetik aurrera.

Berraztertzeko errekurtsoa jartzen denetik hilabetea igarota berariazko ebazpena eman ezean, errekurtsoa atzera bota dela ulertu beharko da, eta administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea egongo da lehen aipatutako eran.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko irailaren 10a.

Justizia, Lan eta Gizarte Gaietako sailburua,

ANJELES IZTUETA AZKUE.


Azterketa dokumentala