Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

186. zk., 2001eko irailaren 25a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
5254

AGINDUA, 2001eko irailaren 10ekoa, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko eta erakunde autonomiadunetako kontabilitatean euroa ezartzeari eta 2001eko urtealdia ixteko eragiketei buruzkoa.

"Euroa sartzeko aldi baterako epea" 1999ko urtarrilaren 1ean hasi zen eta 2001eko abenduaren 31n amaituko da. Epe horretan, euroa eta pezeta biak batera izan ditugu kontuetarako unitate modura eta ordainbide modura. Baina, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko eta bere erakunde autonomiadunetako kontabilitateak pezetetan baino ez du lan egin epe horretan.

2002ko urtarrilaren 1etik aurrera, gure diru-sisteman unitate bakarra egongo da kontuak egiteko: euroa. Eta, horregatik, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko eta bere erakunde autonomiadunetako kontabilitateko informazio-sistemak eurora egokitu behar dira derrigor.

Horregatik guztiagatik eta Administrazioko kontabilitate-lanetan parte hartzen duten organoen lana koordinatu eta arintze aldera, beharrezkoa da kontabilitatea pezetetatik euroetara itzultzeko prozesua arautzea, eta gauza bera urtealdia ixteko eta 2001eko aurrekontu orokorra kitatzeko eragiketei dagokienez.

Horregatik guztiagatik, eta 99/1999 Dekretuak, Ogasun eta Herri Administrazio Saileko egitura eta eginkizunak zehaztekoak, ematen dizkidan aginpideez baliaturik honako hau,

XEDATU DUT:

1. artikulua.– Ezarpen-esparrua.

Agindu hau Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta honako administrazio-erakunde autonomiadun hauetan bete beharrekoa izango da: Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundean, Euskal Herriko Polizi Ikastegian, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundean, Euskal Estatistika Erakundean, Soin-Hezkuntzarako Euskal Erakundean, Emakumearen Euskal Erakundean eta Osalan, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundean.

2. artikulua.– Kontabilitatean euroa sartzeko urratsak.

1.– 2001eko abenduaren 31 arte, kontabilitatearen aldetik pezetatan jasoko da nola betetzen den aurrekontua, eurora egokitzeko aldi baterako epean egin den moduan.

2.– 2002ko urtarrilaren 1etik aurrera, kontabilitatearen aldetik eurotan jasoko da nola betetzen den aurrekontua. Baina 2001eko ordainagiriak eta egiaztagiriak pezetatan agertzen badira, aurrekontua kudeatzeko arduradunek kopuru horiek eurotara itzuli beharko dituzte, biribiltze-araua betez.

3.– Euskal Autonomia Erkidegoko 2001eko urtealdiko aurrekontu orokorraren kitapena eta kontuak eurotan adierazi beharko dira.

4.– Ekonomiaren Informazio eta Kudeaketa Sisteman (IKUS) 1998ko urtarrilaren 1etik aurrera dagoen kontabilitateko informazio guztia euroetara itzuli beharko da. Baina datu-base bat gordeko da hala ere, pezetatan, hasiera batean pezetatan jasotako kontabilitateko mugimenduak non kontsultatua izateko. Aurreraturiko funtsei buruzko informazioa pezetatan eta eurotan egongo da 2001eko abenduaren 31 arte, eta, 2002ko urtarrilaren 1az gero, berriz, eurotan besterik ez.

5.– 2002ko urtarrilaren 1etik aurrera, sailetako aplikazio informatikoetatik datorren informazioa, Ekonomiaren Informazio eta Kudeaketa Sisteman (IKUS) kontabilitateko agiriak sortzeko beharrezko informazioa, euroaren zentimoetan eman beharko da.

3. artikulua.– Ezarritako egutegia.

– 2001eko abenduaren 10a: Kontrol Ekonomikoko Bulegoan kontabilitateko agiriak pezetatan adierazita sartzeko azken eguna, I. eranskinean xedaturik dagoenaren arabera. Egun horretan bertan, jada, ezingo da halako agiririk batere izapidetu Ekonomiaren Informazio eta Kudeaketa Sisteman (IKUS). Sailek eta erakunde autonomiadunek, ordea, 2001eko abenduaren 21era arte izango dute pezetatan adierazitako kontabilitate-agiriak aurre-sartzeko eta izenpetzeko. 2002ko urtarrilean, agiri horiek denak eurotara itzulita geratuko dira.

– 2001eko abenduaren 21a: Ekonomiaren Informazio eta Kudeaketa Sistema (IKUS) itxi egingo da, kontabilitatea euroetan jartzeko.

– 2001eko urtarrilaren 9a: Ekonomiaren Informazio eta Kudeaketa Sistema (IKUS) ireki egingo da atzera, datu-basea euroetara bihurturik duela. Egun horretatik aurrera egiten diren kontabilitateko agiri guztiak eurotan adierazita beharko dute egon. II. eranskinean dago zehazturik, 2001eko itxialdia dela-eta, agiri horiek noiz jasoko diren, azken egunez, Ekonomi Kontrolerako Bulegoan.

4. artikulua.– Aurreratutako funtsetatik egin beharreko ordainketetarako baimenduriko kontuak.

Aurreratutako funtsetatik egin beharreko ordainketetarako baimenduriko kontuak 2001eko urtealdian pezetatan kudeatuko dira, eta 2002eko urtarrilaren 1etik aurrera, berriz, eurotan.

Eurotan aurkeztuko da aurreratutako funtsen kontura egiteko ordainketetarako baimendutako kontuen 2001eko urtealdiaren itxialdiaren dokumentazioa.

Aurreratutako funtsen pentzura ordainketak egiteko baimendutako kontuen kontabilitate-saldoa, 2001eko abenduaren 31koa, eurotan erabakitzeko honako hauek aginduko dute: egun horretan eurotan dagoen banku-saldoak eta berdintzeko partida bakoitzari kendu edo gehitu beharreko zenbatekoek euro bihurtuta, III. eranskinarekin bat etorriz.

2001eko abenduaren 31n biribiltzean aldeak sortzen badira Ekonomiaren Informazio eta Kudeaketa Sistemaren (IKUS) eurotako saldoaren eta aurreko prozeduraren arabera kalkulatutako eurotako kontabilitate-saldoaren artean, alde horiek 2001eko aurrekontuaren pentzutan jasoko dira erregistroan aurrekontuko gastu edo sarrera bezala kontzeptu hauetan: 384.00-n ("Euro bihurtzean biribiltzeak ekarritako alde negatiboak") edo 534.00-n ("Euro bihurtzean biribiltzeak ekarritako alde positiboak").

2002ko urtealdirako aurreratutako funtsen zenbatekoa eurotan ezarriko du organo zentral edo periferiko bakoitzerako Ogasun eta Administrazio Publikoko Saileko Finantza Zuzendaritzak

5. artikulua.– Baimendutako kutxak.

Pezetetako baimendutako kutxak, 2001eko abenduaren 31 baino lehenago, baimendutako banku-kontu bakoitzean dagoen saldoa sartuta itxiko dira eta 2002ko urtarrilean zabalduko dira eurotan.

Baimendutako kutxen zenbatekoa, 2002ko urtealdikoa, eurotan ezarriko du Ogasun eta Administrazio Publikoko Saileko Finantza Zuzendaritzak.

6. artikulua.– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko gastuen baimendutako kontuen funtzionamendua.

1.– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa ordezkaritzetako eta zerbitzu periferikoetako gastuen eta transferentzien kontu baimenduak.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa ordezkaritzetako eta zerbitzu periferikoetako gastuen kontu baimenduen kudeaketa ekonomikoa pezetetan egingo da 2001eko urtealdian eta eurotan 2002ko urtarrilaren 1az gero.

Aipatutako kontu baimendu horien itxierako kontabilitate-agiriak, 2001. urtealdiari dagozkionak, eurotan beteko dira eta dokumentazio euskarria pezetatan erantsiko zaie. Salbuespen izango dira kontabilitate-agiriak egiteko beharrezko gastuen justifikazioen laburpenak, saldoa egitekoarenak eta banku-ziurtagiriarenak, abenduaren 31koak, horiek pezetatan eta eurotan jasoko baitira.

Baimendutako kontuen eurotako kontabilitate-saldoak, 2001eko abenduaren 31koak, honako hauek jasoko ditu: egun horretako banku-saldoa, eurotan jasoa, eta berdintze-partida bakoitzari kendu edo gehitu beharreko kopurua, eurotan hori ere, III. eranskinaren arabera.

2001eko abenduaren 31n biribiltzean aldeak sortzen badira Ekonomiaren Informazio eta Kudeaketa Sistemaren (IKUS) eurotako saldoaren eta aurreko prozeduraren arabera kalkulatutako eurotako kontabilitate-saldoaren artean, alde horiek 2001eko aurrekontuaren pentsutan jasoko dira erregistroan aurrekontuko gastu edo sarrera moduan kontzeptu hauetan: 384.00-n ("Euro bihurtzean biribiltzeak ekarritako alde negatiboak") edo 534.00-n ("Euro bihurtzean biribiltzeak ekarritako alde positiboak").

2001. urtealdian hirugarrenek egindako ordainketen zerrendak eurotan jasoko dira foru-ogasunei informazioa emateko.

2.– Finantza-autonomia duten ikastetxeen kontu baimenduak.

Finantza-autonomia duten ikastetxeen gastuen kontu baimenduen kudeaketa ekonomikoa pezetetan egingo da 2001eko urtealdian eta eurotan 2002ko urtarrilaren 1az gero.

Finantza-autonomia duten ikastetxeen kontabilitate-agiriak, 2001. urtealdiari itxierari dagozkionak, eurotan beteko dira eta dokumentazio euskarria pezetatan erantsiko zaie. Salbuespen izango dira kontabilitate-agiriak egiteko beharrezko gastuen eta sarreren laburpenak eta diruzaintzako amaiera-saldoa egitekoarenak, horiek pezetatan eta eurotan jasoko baitira.

Finantza-autonomia duten ikastetxeen kontabilitate-saldoa, 2001eko abenduaren 31koa, ikastetxe bakoitzaren kontuen pezetatako kontabilitate-saldoak euro bihurtuta adieraziko dira.

Ekonomiaren Informazio eta Kudeaketa Sistemako (IKUS) finantzaketa-kontuko saldoaren eta ikastetxeetako diruzaintzako kontabilitate-saldoaren artean, 2001eko abenduaren 31n biribiltzea dela-eta sortutako aldeak 2001eko aurrekontuari egotziko zaizkio aurrekontuko sarrera edo gastu moduan, kontzeptu hauetan: 384.00-n ("Euro bihurtzean biribiltzeak ekarritako alde negatiboak") edo 534.00-n ("Euro bihurtzean biribiltzeak ekarritako alde positiboak").

2001eko urtealdiaren itxieran eragina izango luketen diruzaintzako mugimenduak ekiditearren, honako arauak bete beharko dira:

– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak edo beste edozein sailek finantzatutako ikastetxeentzako funtsak, 2001eko aurrekontuaren pentzutakoak, 2001eko abenduaren 15a baino lehen sartuko dira ikastetxe horien kontu baimenduetan.

– 2001eko abenduaren15a baino lehenago itzuliko dizkiote ikastetxeen funtsak Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiari lurralde-ordezkaritzek beren baimendutako kontuetatik.

– 2000/2001 ikasturtearen amaieran ixten duten ikastetxeek beren diruzaintzako gerakina 2001eko abenduaren 15a baino lehenago igorriko dute lurralde ordezkaritzetako kontuetara.

Ikastetxeek 2001eko azken hiruhilekoaren PFEZgatiko egindako atxikipenak pezetetan eta pezetak euro bihurtuta adieraziko dira.

7. artikulua.– Sarrera-kontu baimenduak.

Sarrera-kontu baimenduen ekonomiaren kudeaketa pezetatan egingo da 2001. urtealdian, eta eurotan 2002ko urtarrilaren 1etik aurrera.

2001. urtealdian onartutako eta/edo kitatutako eskubideei buruz 2002. urtealdian izapidetutako kontabilitate-agiriak eta 2001. urtealdia ixteko egindako agiriak eurotan egin behar dira, eta horiei pezetatan egindako agiri euskarri guztiak gehitu behar zaizkie; sarreren kitapenetako zenbateko osoekin ez da horrela egin behar, kontabilitate-agiriak egiteko oinarri baitira, ez eta bankuko egiaztagiriekin ere, eurotako balioa jasota dutela pezetatan adierazi behar baitira.

2001eko abenduaren 31ko dataz baimendutako sarrera-kontuetako eurotako kontabilitateko saldoa egun horretan agertzen den eurotako bankuko saldoarekin zehaztuko da, euro bihurtutako berdintze-partida bakoitzeko zenbatekoa gehituta edo gutxituta, III. eranskinarekin bat etorriz.

Ekonomiaren Informazio eta Kudeaketa Sistemako (IKUS) finantzaketa-kontuko saldoaren eta eurotan baimendutako kontuko kontabilitateko saldoaren artean (kontabilitateko saldoa goiko prozeduraren arabera kalkulatu behar da), 2001eko abenduaren 31n biribiltzea dela-eta sortutako aldeak 2001eko aurrekontuari egotziko zaizkio aurrekontuko sarrera edo gastu moduan, kontzeptu hauetan: 384.00-n ("Euro bihurtzean biribiltzeak ekarritako alde negatiboak") edo 534.00-n ("Euro bihurtzean biribiltzeak ekarritako alde positiboak").

8. artikulua.– Kontabilitatea bihurtzean biribiltzea dela-eta sortutako aldeak.

Ekonomiaren Informazio eta Kudeaketa Sisteman (IKUS) jasotako eragiketetan 2001eko abenduaren 31ren aurretik euro bihurtzearen ondorioz sortutako biribiltze-aldeak gauzatzen diren unean bertan jaso behar dira aurrekontuko gastu edo sarrera moduan kontzeptu hauetan: 384.00-n ("Euro bihurtzean biribiltzeak ekarritako alde negatiboak") edo 534.00-n ("Euro bihurtzean biribiltzeak ekarritako alde positiboak").

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehenengoa.– Eurora ohitzeko arautegiarekin bat etorriz, pezetak euro bihurtzeko, 166,386 pezeta berdin euro bat bihurketa-tasa aplikatuko da, eta euro-zentimorik hurbilenera egingo da goitiko zein azpitiko biribiltzea.

Bigarrena.– 2002ko urtarrilaren 1etik aurrera, 2001. urteko eta aurretikoetako urtealdiei dagozkien ordainketen itzulera guztiak aurrekontu arrunteko diru-sarrera moduan hartu behar dira eta "Itzulerak" 380.00 kontzeptuari egotzi; eta 2001. urteko eta aurretikoetako urtealdiei dagozkien sarreren itzulera guztiak aurrekontu arrunteko gastu moduan hartu behar dira.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eman zaio agindu hau martxan jartzeko beharrezko jarraibideak eta zirkularrak emateko baimena.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko irailaren 10a.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUZABEITIA BELDARRAIN.

I. ERANSKINA

Kontabilitate-agiriak, 2001eko urtealdikoak, pezetatan jasotzeko azken egunak

– 2001eko azaroaren 12a da azken eguna honako agiri hauek jasotzeko:

a) Aurrekontuak aldatzeko agiriak; salbuespen izango dira I. kapituluko gastuei dagozkien agiriak, baldin eta nominan gerta daitezkeen gorabeherak zuzentzeko beharrezkoak badira. Era berean, kontabilitate-inputazioa egokitzeko beharrezko diren aldaketa teknikoak ere egin ahal izango dira.

b) Gastu-baimenei dagozkien "A" agiriak, baldin eta hainbat kudeaketa-fasetan burutu beharrekoak badira; salbuespen izango dira I. kapituluko gastuei dagozkien agiriak, baldin eta nominan gerta daitezkeen gorabeherak zuzentzeko beharrezkoak badira.

– 2001eko azaroaren 30a da azken eguna honako agiri hauek jasotzeko:

a) Kontratu eta diru-laguntzei dagozkien "D" agiriak, baldin eta aurretiaz fiskalizatu beharrekoak eta II., IV., VI. eta VII. kapituluetan jasotzekoak badira.

b) "AD", "D", "O" eta "DO" agiriak, baldin eta Administrazioko erakunde autonomiadunei, Zuzenbide Pribatuko erakunde publikoei eta baltzu publikoei egindako transferentziei badagozkie eta IV. eta VII. kapituluetan jasotzekoak badira. Era berean, "R", "RI" y "MI" agiriak ere bai, erakunde autonomiadunetakoak izanik, aipatutako kapitulu berberei badagozkie.

c) "D", "O" y "DO" agiriak, VIII. kapituluan jasotzekoak diren akzio-erosketei dagozkienak.

d) Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari lotutako laguntza-zentroetarako funtsak eskatzeko "ET" agiriak, gero justifikatu beharrekoak.

– 2001eko abenduaren 10a da azken eguna honako agiri hauek jasotzeko:

a) "D", "O" eta "ADO" agiriak, VIII. kapituluan jasotzekoak diren gastuei dagozkienak; salbuespen izango dira aurreko puntuan jakinarazitakoak.

b) Nomina aldez aurretik hartzeko "ADO" eta "EO" agiriak. Hortik aurrera tramitatutakoak hurrengo urtealdian jasoko dira.

c) "RI", "P/" eta "EI" agiriak, taloi bidez egindako diru-sarrerei dagozkienak. Hortik aurrera jasotakoak hurrengo urtealdian jasoko dira.

II. ERANSKINA

Kontabilitate-agiriak, 2001eko urtealdikoak, eurotan jasotzeko azken egunak

– 2002ko urtarrilaren 21a da azken eguna honako agiri hauek jasotzeko:

a) "AD", "D", "DO", "O" eta "ADO" agiriak, I. eta II. eranskinotako beste atal batzuetan berariaz aipatu ez badira.

b) Nominan gerta daitezkeen gorabeherak zuzentzeko beharrezkoak diren agiri guztiak.

c) "RI", "MI" eta "P/" agiriak, 2001eko urtealdiko diru-sarrera guztiei dagozkienak, aurrekontuz kanpo "Aplikatzeko zain dauden diru-sarrerak" kontuan kontabilizatutakoak, baldin eta hurrengo paragrafoko a) eta b) idatz-zatietan jakinarazitakoak ez badira.

d) Zerbitzu Periferikoek 2001eko abenduaren 31 baino lehen aitortu, likidatu eta, hala badagokio, ingresatutako eskubideak likidatzeko agiriak, BEZ sartuta duten operazioei eta bere kontabilitate-agiriei dagozkienak.

e) Aldez aurretik emandako funtsen kontura ordainketak egiteko eskuordetuta dauden kontuak ixteko agiriak, betiere, honako xedapen hauek oinarritzat hartuta: batetik, Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiak irailaren 30ean emandako 211/1997 Dekretua, eta, bestetik, aldez aurretik emandako funtsak arautzeko Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuak 2000ko martxoaren 30ean emandako Agindua.

– 2002ko urtarrilaren 31 da azken eguna honako agiri hauek jasotzeko:

a) "O" agiriak, VI. kapituluan jasotzekoak diren lan-egiaztagiriei dagozkienak; horiekin batera, "R" edo "RI" agiriak, lanak zuzentzeko eta ikuskatzeko tasari dagozkionak.

b) Zerbitzu Periferikoek 2001eko abenduaren 31 baino lehen aitortu, likidatu eta, hala badagokio, ingresatutako eskubideak likidatzeko agiriak, BEZ sartuta duten operazioei ez dagozkienak. Era berean, ordura arte jasotako fidantzak eta gordailuak eta horiei dagozkien kontabilitate-agiriak ere bai.

c) Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailekoak izanik, finantza-autonomia duten ikastetxeetako diru-sarreren eta –irteeren likidazio-agiriak, beti ere, Ekonomia Kontrolerako Bulegoak 1999ko azaroaren 25ean egindako barne-jakinarazpena (4/99) eta 2000ko urriaren 19koa (2/00) oinarritzat harturik.

d) Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko lurralde-ordezkaritzetako baimendutako gastu-kontuak ixteko agiriak, Ekonomia Kontrolerako Bulegoak 2000ko abenduaren 29an egindako barne-jakinarazpena (6/00) oinarritzat harturik.

e) Bestelako kontabilitate-agiriak, I. eta II. eranskinotako idatz-zatietan berariaz aipatu gabe geratutakoak.

f) Betetze-mailari buruzko txostena, 2001. urterako aurreikusitako helburuak noraino bete diren zehazteko.

III. ERANSKINA
Baimendutako kontuetan 2001eko abenduaren 31n kontabilitate-saldoa eurotan kalkulatzeko orria

Kopurua, pezetatan Kontrabalioa, eurotan

Bankuko saldoa 2001/12/31n

Minus

– Ordainketak, guk geuk kontabilizatu ditugunak

eta bankuak ez.

– Kobrantzak, bankuak kontabilizatu dituenak

eta guk ez.

Plus

– Ordainketak, bankuak kontabilizatu dituenak

eta guk ez.

– Kobrantzak, guk geuk kontabilizatu ditugunak

eta bankuak ez.

Kontabilitate-saldoa 2001/12/31n

Nork egina: Nork ikuskatua:

Eguna:

Oharrak:

– Berdintzeko partidak banan-banan jarriko dira eurotan.

– Eranskin honetatik eurotan ateratzen den emaitza, horixe izango da jasoko den zenbatekoa Ekonomia Kudeaketako Sisteman (IKUS).


Azterketa dokumentala