
184. zk., 2001eko irailaren 21a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
5225
EDIKTUA, 2001eko abuztuaren 29koa, Lan eta Gizarte Segurantza zuzendariarena, 01.0132.48.01.01.02 zenbakiko espedientearen gainean hartutako ebazpena Vegesma, S.L. enpresari jakinarazteko.
Nik, Luis Valle Bolinagak, Lan eta Gizarte Segurantza zuzendari naizen aldetik, hau
Jakinarazten dut: Montajes y Suministros Myc Elorza, S.L. enpresaren aurka hasitako 01.0132.48.01.01.02 zenbakiko espedientea amaitu da, eta hartutako ebazpenean ebatzi da Montajes y Suministros Myc Elorza, S.L. enpresaren aurkako 116/01 arau-hauspenaren aktan (01.0132.48.01.01.02 SH-397/01 esp.) jasotako zigor-proposamena onartzea, eta bost milioi eta pezeta bateko (5.000.001) zigorra jartzea (hogeita hamar mila eta berrogeita hamar euro eta hirurogeita bat zentimo; 30.050,61). ). Vegesma, S.L. enpresa, bestalde, zigorraren erantzule solidario da. Hautsitakoak: batetik, eraikuntza-lanetan segurtasun eta osasunaren alorrean bete beharreko gutxieneko neurriak ezarri zituen urriaren 24ko 1627/1997 Errege Dekretuaren 10.b eta 11.1 artikuluetako a) eta c) idatz-zatiak eta IV eranskineko C zatiko 3.b) puntua, eta horiei lotuta, Laneko Arriskuak Prebenitzeari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legearen 6, 14, eta 15. artikuluetan orohar ezarritakoa eta hurrengo artikulu bateragarrietan ezarritakoa; eta bestetik, Langileen Estatutuko 4.2.d) eta 19. artikuluak (Testu Bategina, martxoaren 24ko 1/1995 Erregeren Legegintza Dekretua).
Dena dela, enpresari ezin izan diogu ebazpena jakinarazi, saiatu garen arren jasota geneukan azken helbidean (Kale Nagusia, 17 zk., 3., 10. dept. Bilbao). Beraz, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 58. artikuluan eta hurrengoetan agindutako moduan jakinarazten zaio, eta ohartarazten zaio ebazpen horrek administrazio bidea ez duela amaitzen eta haren aurka gorajotzeko errekurtsoa jar diezaiokeela Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Gaietako Lan eta Gizarte Segurantza sailburuordeari, interesatuaren lurralde historikoko lurralde ordezkaritzaren bitartez, ebazpena jakinarazten zaion egunaren biharamunetik aurrera hilabeteko epean. Hala dago ezarrita azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta hurrengoetan.
Gora-jotzeko errekurtsoa jarri edo ez, aipatutako enpresa bietako batek zigorraren zenbatekoa sartu beharko du Justizia, Lan eta Gizarte Gaietako Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak Bilbao Bizkaia Kutxan duen sarreren kontu baimenduan (2095-0631-54-22-0300592-1 kontua), eta sartu ere, hamabost eguneko epean, ebazpen hau jakinarazten zaion egunetik aurrera. Dirua sartzerakoan espedientearen zenbakia eta enpresaren izena adierazi behar ditu.
Betebehar hau konplitu ezean, premiamendu-bideari ekiteko administrazio-egintza hasiko da isun hori kobratzeko. Hori dela eta, premiamendu-errekargua eta atzerepen-korrituak ordaindu beharko ditu enpresak, abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuan ezarritako prozedura aplikatuz (Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketarako Araudia onartu zuen dekretu horrek).
Enpresak horren guztiorren berri izan dezan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.4. artikuluan agindutako moduan argitaratuko da ediktu hau.
Vitoria-Gasteiz, 2001eko abuztuaren 29a.
Lan eta Gizarte Segurantza zuzendaria,
LUIS M.ª VALLE BOLINAGA.
GOZO TALDE, S.C.L.
RSS