
184. zk., 2001eko irailaren 21a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
5224
EDIKTUA, 2001eko abuztuaren 29koa, Lan eta Gizarte Segurantza zuzendariarena, 01.0297.20.02.01.02 zenbakiko errekurtsoaren gainean hartutako ebazpena Montajes Bilbao, S.L. enpresari jakinarazteko.
Nik, Luis Valle Bolinagak, Lan eta Gizarte Segurantza zuzendari naizen aldetik, hau
Jakinarazten dut: Krafft, S.A. enpresak, Montajes Eléctricos Donosti, S.L. enpresak eta Siemens Cerberus, S.A. enpresak Lan eta Gizarte Segurantza zuzendariari aurkeztutako 01.0297.20.02.01.02. zenbakiko errekurtsoaren espedientea amaitu da. Errekurtsoa ezetsi egin da eta, ondorioz, berretsi egin da Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren Gipuzkoako lurralde ordezkariak arau-hauspen batzuengatik jarritako berrehun eta berrogeita hamar mila eta bat (250.001) pezetako isuna (mila bostehun eta bi euro eta berrogeita hamalau zentimo; 1.502, 54). Hautsitakoak: Laneko Arriskuak Prebenitzeari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legearen 45. artikulua eta eraikuntza-lanetan segurtasun eta osasunaren alorrean bete beharreko gutxieneko neurriak ezarri zituen urriaren 24ko 1627/1997 Errege Dekretuaren IV eranksineko C zatiko 3a) eta 3b) puntuak (97-10-25eko EAO), eta horiei lotuta, Eraikuntza, Beira eta Keramikari buruzko Lan Ordenantza onartu zuen 1970eko abuztuaren 28ko Ministeritza Aginduko 196. eta 206. artikuluak. Aipatu erregelamendua indarrean dago 1992ko maiatzaren 4ko Ebazpenaz (97-05-20ko EAO) onartutako Eraikuntzaren Alorreko Hitzarmen Kolektiboaren azken xedapenetako bigarren zenbakiaren indarrez.
Dena dela, enpresari ezin izan diogu ebazpena jakinarazi, saiatu garen arren jasota geneukan azken helbidean (Andres Isasi, 15 zk., Bilbao). Beraz, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.4. artikuluan agindutako moduan jakinarazten zaio, eta ohartarazten zaio ebazpen horrek administrazio bidea amaitzen duela eta haren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakeela, dagokion administrazioarekiko auzietako epaitegian, jakinarazten zaion egunaren biharamunetik aurrera bi hileko epean.
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri edo ez, Krafft, S.A. enpresak, Montajes Eléctricos Donosti, S.L. enpresak eta Siemens Cerberus, S.A. enpresak zigorraren zenbatekoa sartu beharko du Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzak Gipuzkoa Donostia Kutxan duen sarreren kontu baimenduan (2101-0381-00-002786515 kontua), eta sartu ere, hamabost eguneko epean, ebazpen hau jakinarazten zaion egunetik aurrera. Dirua sartzerakoan espedientearen zenbakia eta enpresaren izena adierazi behar ditu.
Betebehar hau konplitu ezean, premiamendu-bideari ekiteko administrazio-egintza hasiko da isun hori kobratzeko. Hori dela eta, premiamendu-errekargua eta atzerepen-korrituak ordaindu beharko ditu enpresak, abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuan ezarritako prozedura aplikatuz (Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketarako Araudia onartu zuen dekretu horrek).
Enpresak horren guztiorren berri izan dezan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.4. artikuluan agindutako moduan argitaratuko da ediktu hau.
Vitoria-Gasteiz, 2001eko abuztuaren 29a.
Lan eta Gizarte Segurantza zuzendaria,
LUIS M.ª VALLE BOLINAGA.
RSS