Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

184. zk., 2001eko irailaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
5223

EDIKTUA, 2001eko abuztuaren 29koa, Lan eta Gizarte Segurantza zuzendariarena, 00.0586.48.02.01.02. zenbakiko errekurtsoaren gainean hartutako ebazpena Galquoin Bilbao, S.L. enpresari jakinarazteko.

Nik, Luis Valle Bolinagak, Lan eta Gizarte Segurantza zuzendari naizen aldetik, hau

Jakinarazten dut: Galquoin Bilbao, S.L. enpresak Lan eta Gizarte Segurantza zuzendariari aurkeztutako 00.0586.48.02.01.02. zenbakiko errekurtsoaren espedientea amaitu da. Errekurtsoa ezetsi egin da eta, ondorioz, berretsi egin da Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren Bizkaiko lurralde ordezkariak arau-hauspen birengatik jarritako bostehun mila eta bi (500.002) pezetako isuna (hiru mila eta bost euro eta zazpi zentimo; 3.005,07). Hautsitakoak: lehena, Laneko Arriskuak Prebenitzeari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legearen 16. artikulutik 20. artikulura (95-11-10eko EAO), eta horiei lotuta Prebentzio Zerbitzuen Erregelamendua onartu zuen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuaren 3. artikulutik 9. artikulura (97-01-31ko EAO); eta bigarrena, azaroaren 8ko 31/1995 Legearen 30. artikulutik 31. artikulura, eta horiei lotuta, urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuaren 10. artikulutik 16. artikulura.

Dena dela, enpresari ezin izan diogu ebazpena jakinarazi, saiatu garen arren jasota geneukan azken helbidean (San Jeronimo hiribidea, 10-12 Erandio, Bizkaia). Beraz, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.4. artikuluan agindutako moduan jakinarazten zaio, eta ohartarazten zaio ebazpen horrek administrazio bidea amaitzen duela eta haren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakeela, dagokion administrazioarekiko auzietako epaitegian, jakinarazten zaion egunaren biharamunetik aurrera bi hileko epean.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri edo ez, Galquoin Bilbao, S.L. enpresak zigorraren zenbatekoa sartu beharko du Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak Bilbao Bizkaia Kutxan duen sarreren kontu baimenduan (2095-0631-54-2203005921 kontua), eta sartu ere, hamabost eguneko epean, ebazpen hau jakinarazten zaion egunetik aurrera. Dirua sartzerakoan espedientearen zenbakia eta enpresaren izena adierazi behar ditu.

Betebehar hau konplitu ezean, premiamendu-bideari ekiteko administrazio-egintza hasiko da isun hori kobratzeko. Hori dela eta, premiamendu-errekargua eta atzerepen-korrituak ordaindu beharko ditu enpresak, abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuan ezarritako prozedura aplikatuz (Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketarako Araudia onartu zuen dekretu horrek).

Enpresak horren guztiorren berri izan dezan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.4. artikuluan agindutako moduan argitaratuko da ediktu hau.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko abuztuaren 29a.

Lan eta Gizarte Segurantza zuzendaria,

LUIS M.ª VALLE BOLINAGA.


Azterketa dokumentala