Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

184. zk., 2001eko irailaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
5222

EDIKTUA, 2001eko abuztuaren 29koa, Lan eta Gizarte Segurantza zuzendariarena, 01.0095.01.01.01.02 zk.dun espedientearen gaineko Ebazpena Jayez Inarki, S.L. enpresari jakinarazteko dena.

Nik, Luis M.ª Valle Bolinaga-k, Lan eta Gizarte Segurantza zuzendari naizenez, honako hau jakinarazten dut:

Jayez Inarki, S.L. enpresari irekitako 01.0095.01.01.01.02 zk.dun espedientea amaitu eta gero, ebazpena eman da, zeinetan batetik 19/01 zk.dun Arau-hauste Aktan jasotako zehazpen-proposamena berretsi egiten baita, eta, bestetik, sei milioi eta berrehun mila (6.200.000) pezetako (hogeita hamazazpi mila berrehun eta hirurogeita hiru euroko) zehazpena ezartzen baita, ondoko legeetan eta errege dekretuan ezarritakoa urratzearren: Laneko Arriskuak Prebenitzeari buruzko Legea (15., 16., 17., 18. eta 19. artikuluak); azaroaren 8ko 31/1995 Legea (95-11-10eko EBO); Laneko Ekipoak Erabiltzeari buruzko uztailaren 18ko 1215/1997 ED (3. eta 5. artikuluak) (abuztuaren 7ko EBO)..

Bere azken egoitza ezagunean, Vitoria-Gasteizko Heraclio Alfaro kaleko 2-7.ean, enpresa interesatuari ebazpena jakinarazteko ahalegin egin arrean, ezin izan da egin, eta idazki honen bitartez, Herri-Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio-Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.4 artikuluan jasotakoaren araberako jakinarazpena egiten da. Enpresa horri, halaber, honako hauek jakinarazten zaizkio: aipatu ebazpenak ez duela amaitzen administrazio-bidea, eta Lurralde Historikoko Ordezkaritzaren bidetik gora jotzeko errekurtso aurkez diezaiokeela Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari, delako ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik harako hilabeteko epearen barruan, beti ere 30/1992 Legeko 114. eta hurrengo artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriaz.

Interesatua gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko eskubidez baliatzen ez bada, errekurtso hori aurkezteko epearen barruan pagatu beharko du zehapena, ondoko kontuan eta espedientearen zenbakia adieraziaz: Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren Lurralde-Ordezkaritzak diru-sarreretarako daukan kontu baimendua —Banco Bilbao Vizcaya-ko 0182-5685-01-0000232003 zk.dun Kontua, Vitoria-Gasteizko Dato kaleko bulegoa.

Eta esandako hori egiten ez badu, aipatu zehapenarena kobratzeko premiamenduzko administrazio-egintza abiaraziko da eta premiamendu-errekargua eta berandutza-interesak sortuko dira, beti ere Euskal Autonomia Erkidegoaren Dirubilketaren Erregelamendua onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuan ezarritako prozedura erabiliaz.

Eta aipatu enpresari jakinarazpena egiteko balio dezan, Herri-Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio-Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.4 artikuluan zehaztutako eran argitaratu beharko da ediktu hau.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko abuztuaren 29a.

Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

LUIS M.ª VALLE BOLINAGA.


Azterketa dokumentala