Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

184. zk., 2001eko irailaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
5221

EDIKTUA, 2001eko abuztuaren 29koa, Lan eta Gizarte Segurantza zuzendariarena, 00.0602.48.02.01.02 zenbakiko errekurtsoaren gainean hartutako ebazpena Construcciones y Servicios PDK ROHA, S.L. enpresari jakinarazteko.

Nik, Luis Valle Bolinagak, Lan eta Gizarte Segurantza zuzendari naizen aldetik, hau

Jakinarazten dut: Angel Garcia Arroyo, S.L. enpresak eta Construcciones y Servicios PDK ROHA, S.L. enpresak Lan eta Gizarte Segurantza zuzendariari aurkeztutako 00.0602.48.02.01.02. zenbakiko errekurtsoaren espedientea amaitu da. Errekurtsoa ezetsi egin da eta, ondorioz, berretsi egin da Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren Bizkaiko lurralde ordezkariak Angel Garcia Arroyo enpresari arau-hauspen batzuengatik jarritako hirurehun eta berrogeita hamar mila (350.000) pezetako pezetako isuna (bi mila ehun eta hiru euro eta berrogeita hamalau zentimokoa; 2.103,54). Construcciones y Servicios PDK ROHA, S.L. enpresa, bestalde, zigorraren erantzule solidario da. Hautsitakoak: Langileen Estatutuari buruzko Legearen Testu Bategina onartu zuen martxoaren 24ko 1/1995 Erregeren Legegintza Dekretuaaren 4.2.d) eta 19. artikuluak; Laneko Arriskuak Prebenitzeari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legearen 14. eta 15. artikuluak, eraikuntza-lanetan segurtasun eta osasunaren alorrean bete beharreko gutxieneko neurriak ezarri zituen urriaren 24ko 1627/1997 Errege Dekretuaren C zatiko a) puntuarekin lotuta (urriaren 25eko EAO); Laneko Segurtasun eta Higienearen Ordenantza Nagusiaren 51.2 eta 59.3 artikuluak (martxoaren 16ko eta 17ko EAO); behe-tentsioari buruzko Erregelamendu Elektroteknikoa onartu zuen irailaren 20ko 2413/1973 Errege Dekretuko 22. artikuluko g) letra (urriaren 9ko EAO; erregelamendu hori urriaren 9ko 2295/1985 Errege Dekretuaz aldatu zen, abenduaren 12ko EAO) eta Osagarrizko Zuzentarau Teknikoa, MIE-BT 028 , 4. ap. eta MIE-BT 021, 2.8 ap., bai eta Segurtasun Planaren xedapenak ere.

Dena dela, enpresari ezin izan diogu ebazpena jakinarazi, saiatu garen arren jasota geneukan azken helbidean (Francisco Macia, 11 zk., 6., 2. dep. Bilbo). Beraz, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.4. artikuluan agindutako moduan jakinarazten zaio, eta ohartarazten zaio ebazpen horrek administrazio bidea amaitzen duela eta haren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakeela, dagokion administrazioarekiko auzietako epaitegian, jakinarazten zaion egunaren biharamunetik aurrera bi hileko epean.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri edo ez, Angel Garcia Arroyo enpresak edo Construcciones y Servicios PDK ROHA, S.L. enpresak zigorraren zenbatekoa sartu beharko du Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak Bilbao Bizkaia Kutxan duen sarreren kontu baimenduan (2095-0631-54-2203005921 kontua), eta sartu ere, hamabost eguneko epean, ebazpen hau jakinarazten zaion egunetik aurrera. Dirua sartzerakoan espedientearen zenbakia eta enpresaren izena adierazi behar ditu.

Betebehar hau konplitu ezean, premiamendu-bideari ekiteko administrazio-egintza hasiko da isun hori kobratzeko. Hori dela eta, premiamendu-errekargua eta atzerepen-korrituak ordaindu beharko ditu enpresak, abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuan ezarritako prozedura aplikatuz (Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketarako Araudia onartu zuen dekretu horrek).

Enpresak horren guztiorren berri izan dezan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.4. artikuluan agindutako moduan argitaratuko da ediktu hau.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko abuztuaren 29a.

Lan eta Gizarte Segurantza zuzendaria,

LUIS M.ª VALLE BOLINAGA.


Azterketa dokumentala