Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

184. zk., 2001eko irailaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
5220

IRAGARKIA, Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Gipuzkoako Lurralde Bulegokoa, Mutriku udalerrian, Mutriku-Casco TEA eta Deba TEA lotuko dituen 13, 2 kV-ko eta zirkuitu bakarreko aireko linea elektrikoa eraikitzeko proiektua jendaurrean jartzen duena.

Instalazio elektrikoen garraio-, banaketa-, merkataritza- eta hornidura-jarduerak eta horiek baimentzeko administrazio-prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko (2000-12-27ko EAO) 1955/2000 Errege Dekretuaren 125 eta 144. artikuluetan ezarritako ondorioei jarraiki eta dekretu horren azken xedapenetatik lehenengoarekin, 1957ko apirilaren 26ko (1957-6-20ko EAO) Nahitaezko Jabegokentzearen Legeko Araudiaren 17. artikuluarekin eta azaroaren 27ko Sektore Elektrikoaren 54/1997 Legearen 53. artikuluarekin (1997-11-28ko EAO) bat etorriz, jendaurreko informaziopean jarri da ondoko linea elektrikoaren proiektua eta, bestalde, administrazio-baimena, onura publikoaren adierazpena eta gauzatze-proiektua onestea eskatu da.

Eskatzailea: Iberdrola, S.A; Donostiako Getaria Kaleko 13. zenbakian du egoitza.

Erreferentzia: 24056/A.T.H. 20/2001

Linearen ezaugarriak: 13,2 kVko zerbitzu-tentsioa, airekoa, trifasikoa eta zirkuitu sinplekoa; LA 78 eroaleak eta altzairuzko euskarriak ditu.

Linearen jatorria: Sakoneta ATZ-ra (Aterpez kanpoko Transformazio-Zentroa) doan linearen 19. euskarria.

Linearen amaiera: Ondarbeltz ATZ-ra doan linearen 10. euskarria.

Linearen luzera: 1746 m.

Linearen ibilbidea: Mutrikuko udal barrutia

Aurrekontua: 7.142.303 PTA (42.926,11 euro)

Hori guztia jendaurrean jakinarazi da, guztiek eta bereziki lurren jabeek eta proiektuak ukituriko gainontzeko titularrek jakin dezaten. Iragarki honen amaieran ukitutako guztien zerrenda sartu da, espedientea Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Gipuzkoako Lurralde Bulegoan (Donostiako Easo Kaleko 10. zenbakian) azter dadin. Interesatuek komeni zaizkien alegazioak aurkez ditzekete; halakorik egitea erabakiz gero, alegaziook bi kopiatan aurkeztuko dituzte bulego horretan hogei eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Donostia-San Sebastián, 2001eko abuztuaren 8a.

Lurraldeko Bulegoko burua,

JAVIER LÓPEZ LARRINAGA.

JABEEN ZERRENDA – RELACIÓN DE PROPIETARIOS
ONDORIOAK JASATEN DITUZTEN ONDASUN EDO ESKUBIDEEN ZERRENDA ZEHATZ ETA BANAN-BANAKAKOA
RELACIÓN CONCRETA E INDIVIDUALIZADA DE BIENES O DERECHOS SUJETOS A EXPROPIACIÓN

Espedientea/Expte. 24056/A.T.H. 20/2001

MUGARRIAK / LINDEROS EROALEAK ZUTABEAK

CONDUCTORES APOYOS

Lursail zk. Udalerria Jabea Helbidea Aurrekoa Hurrengoa Aldi Baterako Hegada Zabal Zortasuna Gutxieneko Zbk. Okupazioa Ebakitzeko

Okupazioa Luzera Fisikoa Altura N.º Ocupaciónzuhaiztia

Finca N.º Termino Propietario Domicilio Anterior Posterior Ocupación Longitud Anchura Servidumbre Mínima m2Arbolado a

Municipal Temporal Vuelo Física m2 talar

m2 m

9 MUTRIKU Sarah Helen Avda. París 1 José Arrazola José Arrazola 200 125 4 m. 1750 12 7 1,09 Ez dauka

Wright Urb. Villa Europa Aldanondo Aldadondo No tiene

41807 Espartinas

Sevilla

12 MUTRIKU Vda. de Rafael Avda. de Francia 3 Francisco Uranga Bidea 600 325 4 m. 4550 12 9 y 10 2,10 Ez dauka

Velarde Arteaga 20012 Donostia Camino No tiene


Azterketa dokumentala