Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

184. zk., 2001eko irailaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
5219

IRAGARKIA, 2001eko abuztuaren 20koa, Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Bizkaiko Lurralde Bulegoko buruarena. Honen bidez, jendaurrean jartzen da ondoren aipatzen den instalazio elektrikoa: lurrazpiko linea elektrikoa Barakaldoko udalerrian.

Bizkaiko Garraio Partzuergoak eskatuta, jendaurrean jartzen da ondoren zehazten den instalazioa, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. artikuluan aurreikusitakoaren ondorioetarako eta testu bereko azken xedapenetatik lehenengoan finkatutakoarekin bat etorriz. Errege Dekretu horrek energia elektrikoaren garraio, banaketa, merkataritza, horniketa jarduerak eta horiek instalatzeko baimenen prozedurak arautzen ditu.

Erref.: L- 5.459 ass/sm

Esp.: AT-H-H-2001/102

Lana egingo den tokia: Barakaldoko udalerria

Aurrekontua: 5.581.013 PTA.

Helburua: Bizkaiko Garraio Partzuergoaren indar elektriokoaren eskaerari erantzutea.

EZAUGARRIAK:

Lur azpiko linea elektrikoa, zirkuitu bikoitza.

Zerbitzu-tentsioa: 30 kV.

Eroaleak: 3(1x240) mm2 aluminiozkoak.

Luzera: 160 m.

Jatorria: 537 zenbakidun "Metro de Ansio" maniobra zentroan.

Amaiera: "Metro de Ansio" subestazioan.

Goian aipatutako instalazioaren administrazio baimena eskatzen da.

Instalazio-proiektua jendaurrean azaltzen da Bilbon, Concha jenerala kaleko 23-5. solairuan dagoen lurralde bulego honetan, inork aztertu eta erreklamaziorik egin nahi badu. Erreklamazioak bi aletan aurkeztu beharko dira eta hogei eguneko epearen barruan, iragarkia argitaratzen den biharamunetik hasita.

Bilbao, 2001eko abuztuaren 20a.

Lurralde Bulegoko burua,

JOSÉ ANDRÉS BLASCO.


Azterketa dokumentala