
184. zk., 2001eko irailaren 21a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
5218
IRAGARKIA, 2001eko abuztuaren 7koa, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Gipuzkoako Lurralde Bulegoko buruarena. Honen bidez, jendaurrean jartzen da Zegamako udalerrian egin beharreko honako proiektu hau: aireko eta lur azpiko linea elektrikoa (30 kV), Irumugeta transformazio-zentrora joango dena.
Energia elektrikoaren garraio, banaketa, merkataritza, horniketa jarduerak eta horiek instalatzeko baimenen prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren (2000/12/27ko EAO) 125. artikuluan, testu bereko azken xedapenetatik lehenengoan finkatutakoarekin bat etorriz, segidan aipatzen den linea elektrikoa ezartzeko proiektua jendaurrean jartzen da, Administrazioaren baimena eskatzen baita.
Eskatzailea: Eusko Jaurlaritza – Herrizaingo Saila
Erreferentzia: R.S. 34738/A.T.H. 47/2001
Kokagunea: Zegama.
Aireko eta lur azpiko linearen ezaugarriak:
– Zerbitzu-tentsioa: 30 K.V.
– Eroaleak: 6 LA 110; 24 m-ko luzerarekin airez doan zatian; RHVS 3x95 + 1x50 H16A12 kable isolatua 5.063 m-ko luzeran aireko zatian; eta 230 m-ko luzera lur azpiko zatian.
– Hasiera: Iberdrola S.A.-ko Ormaiztegi-Alsasua linearen T-79 euskarria.
– Bukaera: Irumugeta T.Z.
Beren burua kaltetutzat ikusten duten guztiek proiektua aztertu eta idatzizko alegazioak aurkezteko aukera izango dute. Alegazioen hiruna ale aurkeztu beharko dira Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzaren Bulegoan, helbide honetan: Easo kalea, 10, Donostia. Alegazioak aurkezteko hogei eguneko epea izango da iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Donostia-San Sebastián, 2001eko abuztuaren 7a.
Lurralde Bulegoko burua,
JAVIER LÓPEZ LARRINAGA.
RSS