Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

184. zk., 2001eko irailaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
5217

IRAGARKIA, 2001eko abuztuaren 2koa, Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Gipuzkoako Lurralde Bulegoko buruarena. Honen bidez jendaurreko informaziopean jartzen da Irungo udalerrian egin beharreko honako proiektu hau: 13,2 kV-ko eta zirkuitu bakarreko lur azpiko linea elektrikoak; 1) Mujika T.Z. Perurestan T.Z.ekin lotzea eta Eskortza T.Z.-rako deribazioa, 2) Anaka-Mújica T.E.A. linearen lur azpiko pasabidea 5 eta 16. euskarrien artean eta Recorrido Renfe T.Z. -rako deribazioa.

Energia elektrikoaren garraio, banaketa, merkataritza, horniketa jarduerak eta horiek instalatzeko baimenen prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren (2000/12/27ko EAO) 125. artikuluan, testu bereko azken xedapenetatik lehenengoan finkatutakoarekin bat etorriz, segidan aipatzen den linea elektrikoa ezartzeko proiektua jendaurrean jartzen da, Administrazioaren baimena eskatzen baita.

Eskatzailea: Iberdrola, S.A.

Erreferentzia: RI.20/24045 - ATH.39/01 - M.c.

Kokapena: Irun.

Lur azpiko eta zirkuitu bakarreko lineen ezaugarriak:

Zerbitzu-tentsioa: 13,2 kV.

Eroaleak: 3 AL 150.

Luzera: 1.485 m.

Hasiera: Múgica T.Z. eta Anaka-Mujika T.E.A. linearen 5. euskarria

Amaiera: Peruresta T.Z., Anaka.Mujika T.E.A. linearen 16. euskarria, eta Eskortza T.Z. eta Recorrido Renfe T.Z.

Aurrekontua: 12.194.236 PTA (73.288,83 euro).

Beren burua kaltetutzat ikusten duten guztiek proiektua aztertu eta alegazioak aurkez ditzakete idatziz eta hiru kopiatan Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Gipuzkoako Lurralde Bulegoan (Donostia, Easo Kalea, 10 zk.), hogei eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Donostia-San Sebastián, 2001eko abuztuaren 2a.

Lurralde Bulegoko burua,

JAVIER LOPEZ LARRINAGA.


Azterketa dokumentala