
184. zk., 2001eko irailaren 21a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
5213
LEHIAKETA PUBLIKOA, Hernanin babes ofizialeko 30 etxebizitza eta 24 etxebizitza sozialen itunpeko sustapena egiteko.
OINARRIAK
I.– Xedea
Deialdi honen helburua da Hernanin (Gipuzkoa), "La Florida" 16.7 SUI Sektorean babes ofizialeko 30 etxebizitza eta 24 etxebizitza sozial sustatu eta eraikitzeko III. Oinarrian zehaztutako onurak lehiaketa publiko bidez esleitzea.
II.– Sustapenaren datuak:
A) Lurzatia identifikatzea
16.7 SUI Sektoreko 8.640 m2ko azalerako lurzatia: Iparraldean, bide publikoa; Hego eta Ekialdean, trenbiderako linea-ezarpena eta RENFE, hots, jatorrizko finka; Mendebaldean, Venta Berri eta SPASA enpresak.
Inskripzioa: 2.059. liburukia, 469. liburua, 201. orria, 23.374. finka, 1. inskripzioa.
B) Kokapena, azalera eta hirigintzako parametroak:
1.– Plangintza:
* Hernaniko Hiri Plangintzako Arau Subsidiarioak, 1994ko uztailaren 19an behin betiko onartu zirenak. 16.7 Sektorean Arau Subsidiarioen aldaketa puntual bat egin zen, 1998ko abenduaren 9an behin betiko onartu zena.
2.– Etxebizitzarako azalera erabilgarri estimatua: 3.718,30 m2
3.– Lotutako trastetegietako azalera erabilgarri estimatua 435,50 m2
4.– Lotutako garajeetako azalera erabilgarri estimatua 702, 00 m2
C) Sustapenaren ezaugarri teknikoak
1.– Eraikiko den etxebizitza kopurua: (54) 3.718,30 m2
– Erregimen orokorreko B.O.E. (30) 2.063,50 m2
– Etxebizitza sozialak (24) 1.654,80 m2
2.– Eraikiko den lotutako trastetegi kopurua: (54) 435,50 m2
– BOE-ei lotutakoak: (30) 253,10 m2
– ES-ei lotutakoak: (24) 182,40 m2
3.– Eraikiko den lotutako garaje kopurua:(54) 702,00 m2
– BOE-ei lotutakoak: (30) 398,00 m2
– Etxeb. sozialei lotutakoak: (24) 304,00 m2
4.– Eraikiko diren elementuen ezaugarriak:
* Babes ofizialeko etxebizitzen araudi teknikoetara egokitu beharko dira eta behin betiko kalifikazioa lortu beharko dute Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritzak onetsiko duen burutzeko proiektuaren arabera.
* Lan arriskuak prebenitzeko araudia betetzea.
* Azaleraren eskubide-hartzaileak sustapen hau burutzeko proiektuaren idazlea, zuzendaritza eta ikuskaritza teknikoa izendatu ahal izango ditu. Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro saileko Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritzak onetsi beharko ditu izendapen horiek.
* Sustapenaren esleipendunak EEZ (Energia eraginkortasunaren ziurtagiria) eskatu beharko du BOEn behin-behineko Kalifikazioarekin batera.
Ondoren, BOEn behin betiko kalifikazio eskatzerakoan, behin betiko EEZ aurkeztu beharko du.
* Sustapena-zuzeneko eraikuntza, edo sustapena-eraikuntzako enpresa osoa kontratatzeko sistemaren bidez burutu ahal izango dira obrak; egiten den eskaintzan zehaztuko da zein sistema aukeratu den. Lehiatzen duena ez den eraikuntzako enpresa osoa kontratatzeko sistemaren kasuan, enpresa horren nortasuna adierazi beharko da eta kontratuaren agiriak ere erantsi beharko dira. Halaber, Administrazio publikoarekin aurrekontu berdineko obrak kontratatzeko eskatzen zaien sailkapen berbera (C-2-e) eskatuko zaie eraikuntzako enpresei, eta zerga-betebeharrak eta gizarte segurantza bete dituela egiaztatu beharko dute.
* Eraikina amaitu ondoren, beharrezkoa izango da Babes Ofizialeko Etxebizitzaren plaka jartzea. Plaka hori dagokion Lurralde Ordezkaritzak jaso ahal izango du sustatzaileak, ondoren trokelatzeko. Plaka trokelatu eta jartzeko gastuak sustatzailearen kargura izango dira.
7.– Gauzatu beharreko urbanizazioaren ezaugarriak:
"Urbanizatzeko proiektua, II. fasea" lehiaketa publikoaren esleipendunaren kargura izango da, hala zehazten baitu eraikuntzako oinarrizko proiektuarekin batera esleipendunari emango zaion urbanizatzeko proiektuak. Halaber, urbanizatzeko lanak burutzerakoak bete egin beharko da baldintza tekniko eta juridikoen pleguetako III.3.D atalean xedatutakoa.
8.– Epeak:
Lehiaketa publikoa esleitu den egunetik hasi eta gehienez ere hilabeteko epean, azaleraren eskubide-hartzaileak honako agiriak aurkeztu beharko ditu: Eraikitzeko udal-lizentzia, babes ofizialeko etxebizitzen behin behineko kalifikazioa eta Lanak Burutzeko Proiektua, Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritzak onesteko.
Behin behineko kalifikazioa eman eta gehienez ere hilabeteko epean, azaleraren eskubide-hartzaileak proiektatutako eraikuntzako lanekin hasi beharko du.
Behin behineko kalifikazioa eman eta gehienez ere 24 hilabeteko epean, azaleraren eskubide-hartzaileak eraikuntza-lanak amaitu egin beharko ditu eta babes ofizialeko behin betiko kalifikazioa eskatu.
9.– Eraikuntzako Proiektuan edo Urbanizatzeko Proiektuan edozein aldaketa egiteko Finantza Plangintza eta Kudeaketarako Zuzendaritzaren onespena beharko da. Aurretik, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritzako Zerbitzu teknikoek aldeko txostena egin beharko dute Eraikuntzako Proiektuaren kasuan, eta Lurraldearen Antolamendurako Zuzendaritzako Zerbitzu Teknikoek, urbanizatzeko proiektuaren kasuan.
D) Sustapenaren ezaugarri ekonomikoak:
1.– Babes ofizialeko 30 etxebizitzak eta 24 etxebizitza sozialak esleitzeko edo lehenengo aldiz saltzeko gehienezko prezioa, azalera erabilgarriaren metro karratua:
– BOE: 155.000 PTA m2/erab.
– ES: 110.000 PTA m2/erab.
2.– Esleitzeko edo lehenengo aldiz saltzeko gehienezko prezioa, babes ofizialeko etxebizitzei lotutako eranskinen azalera erabilgarriaren metro karratua: 60.000 PTA m2/erab.
Esleitzeko edo lehenengo aldiz saltzeko gehienezko prezioa, etxebizitza sozialei lotutako eranskinen azalera erabilgarriaren metro karratua: 50.000 PTA m2/erab.
3.– Eraikuntzaren kontrata-aurrekontu estimatua (BEZ gabe): 481.949.771 PTA.
4.– Urbanizazioaren kontrata-aurrekontu estimatua (BEZ gabe): 55.415.211 PTA.
5.– Sustatzaileari metro karratuko gehienez emango zaion mailegu kualifikatua: Etxebizitza arloko finantza neurriei buruz indarrean dagoen araudian xedatutakoa aplikatzetik lortzen dena.
6.– Etxebizitzen esleipendunek bete behar dituzten baldintzak: Etxebizitzen esleipendunek bete behar dituzten gutxieneko baldintzak, eta horiek sailkatzeko prozedura indarrean dagoen araudiaren araberakoak izango dira: 306/2000 Dekretua, 2000ko abenduaren 26koa, babes ofizialeko etxebizitzen eta, etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko finantza neurriei buruzkoaren araberakoak; baita Dekretu hori garatzeko araudiaren araberakoak ere.
III.– Sustapenean onurak pilatzea
A.– Lurzorua erosi eta urbanizatzea:
a) Azalera eskubidea eratzea, honako kontraprestazioarekin: Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailari, milioi bat (1.000.000) pezetako zenbatekoa, gehi dagokion BEZ, ordainduko zaizkio Azalera Eskubidea eratu izanaren eskritura publikoa eman den egunean.
b) Urbanizatzeagatik gehienez emango den dirulaguntza 55.415.211 PTAkoa izango da.
B.– Asistentzia teknikoagatik gehienez emango den dirulaguntza:
a) Ekarpenak espezietan:
– Eraikuntzako Oinarrizko Proiektua emango zaio lehiaketaren esleipendunari.
Eraikuntza Burutzeko Proiektua Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailak emango dion Oinarrizko Proiektuaren arabera garatuko da, eta Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritzak onetsi beharko du.
– Urbanizatzeko Proiektua emango zaio lehiaketa publikoaren esleipendunari.
Urbanizazioa Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak emaniko Urbanizatzeko Proiektuaren arabera egin beharko da.
b) Zerbitzu-sariak:
– Eraikuntza Burutzeko Proiektuaren zerbitzu-sari teknikoak diruz lagunduko dira, gehienez ere, 33.219.619 pezetako zenbatekoaz.
– Urbanizatzeko Proiektuaren zerbitzu-sari teknikoak(zuzendaritza, ikuskaritza eta koordinazioa) diruz lagunduko dira, gehienez ere, 1.870.000 pezetako zenbatekoaz.
C.– 24 etxebizitza sozialak sustatzeagatiko gastu bezala gehienez emango den dirulaguntza, etxebizitza sozial horien kostu osoaren %10 izango da: 27.430.021 pezeta.
D.– Gehienez jasoko den dirulaguntza: 117.934.851 pezetakoa. Kopuru horren urtez urteko banaketa honako hau izango da: 59.426.786 PTA 2001. urtean; 29.713.393 PTA 2002. urtean, eta 28.794.672 PTA 2003. urtean.
IV.– Onurak jasotzea
Sustapena dagoen lurzoruen gaineko azalera eskubidea formalizatzeko Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren Aginduarekin batera doan Baldintza Pleguari jarraituko zaio.
Sustapena urbanizatzeko kostuari dagokion dirulaguntza, dagokion obra-egiaztagiria aurkeztu ondoren ordainduko da.
Zerbitzu-sari teknikoei dagokien dirulaguntza, horien kostua dagozkien zerbitzu-sarien minutak aurkeztuz egiaztatu ondoren ordainduko da.
Itunpeko etxebizitzak direnean, Eraikuntza Burutzeko Proiektua, aldez aurretik, Sail honetako Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritzak onetsi dezan eskatuko da, deialdian adierazitako gehienezko epean.
Sustapenaren gastuei dagokien dirulaguntza, sustatzaileak eskatzen duenean ordainduko da, betiere, gastuak justifikatu ondoren.
V.– Agiriak eta eskaintzak
Dei egindako lehiaketa zuzentzen duten Baldintza Pleguek, Klausula Administratiboak, eta Burutzeko Proiektuak eskaintzaileen eskura daude Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan.
Eskaintzak Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Erregistro Nagusian aurkeztuko dira ( Donostia-San Sebastián 1, 2. solairua –Lakua II eraikina- Vitoria-Gasteiz) 2001eko urriaren 9ko 13:30 ordura arte. Klausula administratibo berezien pleguan aipatzen diren gainerako agiriekin batera doan proposamen-ereduaren arabera aurkeztuko dira eskaintzak.
VI.– Proposamenak irekitzea
Aurkeztutako proposamenak Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren lokaletan irekiko dira (Donostia-San Sebastián 1, beheko solairua, ( Lakua II eraikina) 2. aretoa) 2001eko urriaren 10eko 12:30 orduetan.
VII.– Esleipena
Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Finantza Plangintza eta Kudeaketarako Zuzendariak Ebazpena emango du III. Oinarrian aipatutako onurak abantailarik handieneko eskaintzari esleitzeko, edo lehiaketa hutsik deklaratzeko, dagozkion Baldintza Pleguetan ezarritako baremoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2001eko irailaren 11.
Finantza Plangintza eta Kudeaketarako Zuzendaria,
CLARA IZURIETA OLAIZOLA.
ERANSKINA
Proposamen-eredua
.................................................jaunak/ andreak, ..............................an bizi eta .............. NAN zk. dudanak, neure izenean, edo ................an egon, eta ............... telefono zk eta ............... IFK dituen enpresaren ordezkari gisa, honako hau
ADIERAZTEN DUT
I.– Izan dudala ............... eguneko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (......zk.) argitaratu den iragarkiaren berri, ............... ko itunpeko sustapenaren onurak esleitzeko helburua duen lehiaketarena.
II.– Halaber ezagutzen ditudala Baldintza Tekniko eta Juridikoen Plegua, Klausula Administratibo Berezien Plegua, Eraikuntzako Oinarrizko Proiektua, Urbanizatzeko Proiektua eta lehiaketa hau zuzenduko duten gainerako agiriak. Horiek guztiak espreski hartzen ditut neure gain eta men egiten diet.
III.– Ordezkatzen dudan enpresak, ireki, jarri eta lanean aritzeko indarrean dagoen araudiak eskatzen dituen baldintza eta betebehar guztiak betetzen dituela.
IV.– Eskaintza honen helburua den sustapenari dagokionez, honako baldintza ekonomikoak proposatzen ditut:
a) Etxebizitza saltzeko prezioa: ............... pezeta metro karratu erabilgarria.
b) Lotutako trastetegiak saltzeko prezioa: ............... pezeta metro karratu erabilgarria.
c) Lotutako garajeak saltzeko prezioa: ............... pezeta metro karratu erabilgarria.
d) Eraikuntzaren Kontrata burutzeko aurrekontua:
e) Kontzeptu guztien kostua guztira: ................
f) Sustapen-sistema: ................
g) Hobekuntzak, daudenean. Deskribapena eta balorazio ekonomikoa.
............., 2001eko ....... (r )en ...... a
Izpta.:
NAN
RSS