
184. zk., 2001eko irailaren 21a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
5212
DEIALDI PUBLIKOA, Amorebieta-Etxanon babes ofizialeko 32 etxebizitzaren itunpeko sustapena egiteko.
OINARRIAK
I.– Xedea.
Deialdi honen helburua da Amorebieta-Etxanoko udalerrian (Bizkaia) 15 zk.ko Jarduera Unitatean- lehengo maisuen etxeak- babes ofizialeko 32 etxebizitza sustatu eta eraikitzeko III. Oinarrian zehaztutako onurak lehiaketa publiko bidez esleitzea.
II.– Sustapenaren datuak:
A) Lurzatia identifikatzea:
a) 320 m2-ko lurzatia; lau puntu kardinaletan Amorebieta-Etxanoko Udalaren lurzorua du mugakide.
b) 280 m2-ko lurzatia; lau puntu kardinaletan, 3.051 m2-ko finkarengandik banandutako eta Amorebieta-Etxanoko Udalaren lurzorua du mugakide.
Jatorrizko finkaren gainerakoa: 2.711m2-ko lurzatia; iparralde, hegoalde, ekialde eta mendebaldean Amorebieta-Etxanoko Udalaren lurzorua du mugakide.
Bi finkak elkartu egin beharko dira gero, 600 m2-ko lurzatia osatuz. Puntu guztietan, Amorebieta-Etxanoko Udalaren lurzorua izango du mugakide.
Inskripzioa:
a) Durangoko Jabetza-erregistroan, 2.364. finka, 438. liburukia, 41. liburua, 234.folioa.
b) Oinarrizko finka: Durangoko Jabetza-erregistroan, 5.175. finka, 670. liburukia, 79. liburua, 177. folioa.
Euskal Autonomia Erkidegoaren izenean eskrituratzeko zain dago.
B) Kokapena, azalera eta hirigintzako parametroak:
1.– Plangintza:
* Amorebieta-Etxanoko Hiri Plangintzako Arau Subsidiarioak, 1999ko uztailaren 15ean behin betiko onartu zirenak.
* Honakoak dira orube honetako hirigintzako parametro esanguratsuenak:
Etxebizitza kop. 32
Sotoan okupatuko den azalera gehienez: 600 m2
Beheko solairuan okupatuko
den azalera gehienez 600 m2
Goiko solairuetan okupatuko
den azalera gehienez 2.717 m2
Sestra gaineko azalera guztira, gehienez 3.317 m2
Solairu kopurua: B + IV
Beheko solairuaren erabilera: Ekipamendua
2.– Etxebizitzarako azalera erabilgarri estimatua: 1.950,58 m2
3.– Lotutako trastetegietako azalera erabilgarri estimatua: 113,22 m2
4.– Lotutako garajeetako azalera erabilgarri estimatua: 904,05 m2
5.– Merkataritzako lokaletako azalera erabilgarria: 382,47 m2
C) Sustapenaren ezaugarri teknikoak
1.– Eraikiko den etxebizitza kopurua: 32
2.– Eraikiko den lotutako trastetegi kopurua: 32
3.– Eraikiko den lotutako garaje kopurua: 32
4.– Merkataritzako lokal kopurua: 1
5.– Eraikiko diren elementuen ezaugarriak:
* Babes Ofizialeko Etxebizitzen Araudi Teknikoetara egokitu beharko dira eta Behin betiko Kalifikazioa lortu beharko dute, Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritzak onetsiko duen Burutzeko Proiektuaren arabera.
* Lan arriskuak prebenitzeko Araudia betetzea.
* Azaleraren eskubide-hartzaileak sustapen hau burutzeko proiektuaren idazlea, zuzendaritza eta ikuskaritza teknikoa izendatu ahal izango ditu. Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro saileko Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritzak onetsi beharko ditu izendapen horiek.
* Sustapenaren esleipendunak EEZ (Energia Eraginkortasunaren Ziurtagiria) eskatu beharko du BOEn Behin-behineko Kalifikazioarekin batera.
* Ondoren, BOEn Behin betiko Kalifikazio eskatzerakoan, behin betiko EEZ aurkeztu beharko du.
* Sustapena-zuzeneko eraikuntza edo sustapena-eraikuntzako enpresa osoa kontratatzeko sistemaren bidez burutu ahal izango dira obrak; egiten den eskaintzan zehaztuko da zein sistema aukeratu den. Lehiatzen duena ez den eraikuntzako enpresa osoa kontratatzeko sistemaren kasuan, enpresa horren nortasuna adierazi beharko da eta kontratuaren agiriak ere erantsi beharko dira. Halaber, Administrazio publikoarekin aurrekontu berdineko obrak kontratatzeko eskatzen zaien sailkapen berbera (C-2-e) eskatuko zaie eraikuntzako enpresei, eta zerga-betebeharrak eta gizarte segurantza bete dituela egiaztatu beharko dute.
* Eraikina amaitu ondoren, beharrezkoa izango da Babes Ofizialeko Etxebizitzaren plaka jartzea. Plaka hori dagokion Lurralde Ordezkaritzak jaso ahal izango du sustatzaileak, ondoren trokelatzeko. Plaka trokelatu eta jartzeko gastuak sustatzailearen kargura izango dira.
* Oinarrizko Proiektua (Sailak emango duena) garatzeko Eraikuntza Burutzeko Proiektuak honako araudia bete beharko du:
– 68/2000 Dekretua, apirilaren 11koa, hiri-inguruneen, espazio publikoen, eraikinen eta informazio eta komunikazioko sistemen irisgarritasun-baldintzei buruzko arau teknikoak onartzen dituena.
– Agindua, 2000ko uztailaren 12koa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, gasezko ur-berogailu eta galdaren instalazio indibidualetan konbustioak sortutako gasen hustuketa arautzen duena.
6.– Gauzatu beharreko urbanizazioaren ezaugarriak:
Barneko urbanizazioa lehiaketa publikoaren esleipendunaren kontura egingo da, Eraikuntzako Oinarrizko Proiektuan zehaztutakoaren arabera.
7.– Epeak:
Lehiaketa publikoa esleitu den egunetik hasi eta gehienez ere hilabeteko epean, azaleraren eskubide-hartzaileak honako agiriak aurkeztu beharko ditu: Eraikitzeko udal-lizentzia, babes ofizialeko etxebizitzen behin behineko kalifikazioa eta Lanak Burutzeko Proiektua, Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritzak onesteko.
Behin behineko kalifikazioa eman eta gehienez ere hilabeteko epean, azaleraren eskubide-hartzaileak proiektatutako eraikuntzako lanekin hasi beharko du.
Behin behineko kalifikazioa eman eta gehienez ere 18 hilabeteko epean, azaleraren eskubide-hartzaileak eraikuntza-lanak amaitu egin beharko ditu eta babes ofizialeko behin betiko kalifikazioa eskatu.
8.– Eraikuntzako Proiektuan edozein aldaketa egiteko Finantza Plangintza eta Kudeaketarako Zuzendaritzaren onespena beharko da. Aurretik, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritzako Zerbitzu teknikoek aldeko txostena egin beharko dute.
D) Sustapenaren ezaugarri ekonomikoak:
1.– Esleitzeko edo lehenengo aldiz saltzeko gehienezko prezioa, etxebizitzaren azalera erabilgarriaren metro karratua: 170.000,- PTA/m2
2.– Esleitzeko edo lehenengo aldiz saltzeko gehienezko prezioa, etxebizitzari lotutako eranskinen azalera erabilgarriaren metro karratua: 60.000,- PTA/m2
3.– Kontrata-aurrekontu estimatua (BEZ gabe): 323.870.400 PTA.
4.– Sustatzaileari metro karratuko gehienez emango zaion mailegu kualifikatua: Etxebizitza arloko finantza neurriei buruz indarrean dagoen araudian xedatutakoa aplikatzetik lortzen dena.
5.– Etxebizitzen lehenengo erosleek bete behar dituzten baldintzak: Etxebizitzen lehenengo erosleek bete behar dituzten gutxieneko baldintzak, eta erosle horiek sailkatzeko prozedura, 2000ko abenduaren 26an Lurralde, Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuak emandako Aginduaren araberakoa izango da.
III.– Sustapenean onurak pilatzea
A.– Azalera eskubidea eratzea, honako kontraprestazioarekin.:
Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailari, milioi bat (1.000.000) pezetako zenbatekoa, gehi dagokion BEZ, ordainduko zaizkio Azalera Eskubidea eratu izanaren eskritura publikoa eman den egunean.
B.– Asistentzia teknikoagatik gehienez emango den dirulaguntza:
a) Lehiaketa publikoaren esleipendunari Eraikuntzako Oinarrizko Proiektua emango zaio.
Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailak emango dion Oinarrizko Proiektuaren arabera garatuko da eraikuntza Burutzeko Proiektua, eta Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritzak onetsi beharko du.
b) Zerbitzu-sariak:
Eraikuntza Burutzeko Proiektuaren zerbitzu-sari teknikoak diruz lagunduko dira, gehienez ere 24.985.400 pezetako zenbatekoaz.
C.– Gehienez jasoko den 24.985.400 pezetako dirulaguntza 2001. urteko aurrekontu-ekitaldiaren kargura ordainduko da.
IV.– Sustapenaren kargak.
Itunpeko sustapenaren esleipendunak Babes ofizialeko 32 etxebizitzen sustapenean aurreikusitako ekipamendurako merkataritza lokalaren azalera eman beharko dio Amorebieta-Etxanoko Udalari, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren izenean (merkataritza lokalaren azalera hitz emandakoa baino handiagoa edo txikiagoa bada, ordaindu egingo da dagokion partea; 30.000 PTA/m2)
V.– Onurak jasotzea
Sustapena dagoen lurzoruen gaineko azalera eskubidea formalizatzeko Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren Aginduarekin batera doan Baldintza Pleguari jarraituko zaio.
Zerbitzu-sari teknikoei dagokien dirulaguntza, horien kostua dagozkien zerbitzu-sarien minutak aurkeztuz egiaztatu ondoren ordainduko da.
VI.– Agiriak eta eskaintzak
Dei egindako lehiaketa zuzentzen duten Baldintza Pleguek, Klausula Administratiboak, eta Burutzeko Proiektuak eskaintzaileen eskura daude Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan.
Eskaintzak Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Erregistro Nagusian aurkeztuko dira ( Donostia-San Sebastián 1, 2. solairua –Lakua II eraikina- Vitoria-Gasteiz) 2001eko urriaren 8ko 13:30 ordura arte. Klausula Administratibo Berezien Pleguan aipatzen diren gainerako agiriekin batera doan proposamen-ereduaren arabera aurkeztuko dira eskaintzak.
VII.– Proposamenak irekitzea
Aurkeztutako proposamenak Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren lokaletan irekiko dira (Donostia-San Sebastián 1, beheko solairua, (Lakua II eraikina) 2. aretoa) 2001eko urriaren 9ko 12:30 orduetan.
VIII.– Esleipena.
Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Finantza Plangintza eta Kudeaketarako Zuzendariak Ebazpena emango du III. Oinarrian aipatutako onurak abantailarik handieneko eskaintzari esleitzeko, edo lehiaketa hutsik deklaratzeko, dagozkion Baldintza Pleguetan ezarritako baremoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2001eko irailaren 11.
Finantza Plangintza eta Kudeaketarako Zuzendaria,
CLARA IZURIETA OLAIZOLA.
ERANSKINA
Proposamen-eredua
........................jaunak/ andreak,
Adierazten dut
I.– Izan dudala ......... eguneko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (.......zk.) argitaratu den iragarkiaren berri, .......... ko itunpeko sustapenaren onurak esleitzeko helburua duen lehiaketarena.
II.– Halaber ezagutzen ditudala Baldintza Tekniko eta Juridikoen Plegua, Klausula Administratibo Berezien Plegua, Eraikuntzako Oinarrizko Proiektua eta lehiaketa hau zuzenduko duten gainerako agiriak. Horiek guztiak espreski hartzen ditut neure gain eta men egiten diet.
III.– Ordezkatzen dudan enpresak, ireki, jarri eta lanean aritzeko indarrean dagoen araudiak eskatzen dituen baldintza eta betebehar guztiak betetzen dituela.
IV.– Eskaintza honen helburua den sustapenari dagokionez, honako baldintza ekonomikoak proposatzen ditut:
a) Etxebizitza saltzeko prezioa:......... pezeta metro karratu erabilgarria.
b) Lotutako trastetegiak saltzeko prezioa:..........pezeta metro karratu erabilgarria.
c) Lotutako garajeak saltzeko prezioa:..........pezeta metro karratu erabilgarria.
d) Eraikuntzaren Kontrata burutzeko aurrekontua:..............
e) Kontzeptu guztien kostua guztira:
f) Sustapen-sistema:
g) Hobekuntzak, daudenean. Deskribapena eta balorazio ekonomikoa.
..................., 2001eko ............. (r )en ......a
Iztpa.:
NAN
RSS