
184. zk., 2001eko irailaren 21a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizi Administrazioa
Getxoko Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
5211
EDIKTUA, zenbateko bat eskatzeko 359/00 prozedurari buruzkoa.
Getxoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko idazkari María Jesús Alcorta andreak hauxe
JAKINARAZTEN DUT:
Groupama Ibérica Seguros y Reaseguros S.A. enpresaren eskariz, zenbateko bat eskatzeko exekuzio prozesua egin dela epaitegi honetan (359/00 zenbakia) Augusto Poy Casañas eta María Victoria Rodríguez Tolego jaun-andreen aurka. Prozesu horretan zera erabaki da, segidan aipatzen diren ondasunak hogei egunez enkante publikoan jartzea, bertan aipatzen diren tasazio-prezioetan:
Enkantean jarriko diren ondasunak eta horien balioespena
– Negurigane kaleko pisu bat (46. zenbakia, 3. solairua, ezkerra). Erregistroko datuak: Bilboko 10. Jabetza Erregistroko 1526 liburukia, Leioako 248 liburua, 24 folioa, 8872 finka.
Seigarren zenbakia.– Hirugarren solairuko ezkerreko etxebizitza.– 105,85 m2-ko azalera erabilgarria eta 126,84 m2-ko azalera eraikia du tituluan eta 105,83 m2-ko azalera erabilgarria eta 126,82 m2-ko azalera eraikia kalifikazioan. Mugak: iparraldetik, eskailera-burua eta eskailera-kaxa eta solairu berbereko erdiko etxebizitza; hegoaldetik, taldeko bigarren etxea eta lur librea; ekialdetik, eskailera-burua eta lur librea eta mendebaldetik lur librea eta solairu berbereko erdiko etxebizitzako zatitxo bat.
Enkantearen aurrekontua hogeita bi milioi pezetakoa izango da (22.000.000).
Enkantea epaitegi honetan egingo da 2001eko urriaren hamaseiko 10:00etan (Foruak kalea, 10).
Enkantearen baldintzak:
1.– Lizitatzaileek baldintza hauek bete behar dituzte:
1.a Behar bezala identifikatzea.
2.a Enkantearen baldintza orokorrak eta berariazkoak ezagutzen dituztela aitortzea.
3.a Epaitegi honek BBVA bankoan duen gordailu eta kontsignazio kontuan (4767 zka., 18 gakoa) ondasunen tasazio-balioaren %30a sartu dela edo balio horretako banku-bermea aurkeztu dela egiaztatzen duen agiria aurkeztea. Lizitatzaileari, gordailua egiteko, diru guztia edo zati bat beste norbaitek eman badio, horrela adieraziko da agirian, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 652 artikuluaren 2. paragrafoan xedatutakoaren ondorioetarako.
2.– Exekutatzaileak baino ezin izango du posturarik egin, eta beretzat gordeko du errematea hirugarren bati uzteko eskumena.
3.– Enkantea iragartzen denetik egiten den arte aurkeztu ahal izango dira posturak gutun-azal itxian eta aipatutako baldintzak beteta.
4.– Posturarik onena balorazioaren % 70aren bestekoa edo handiagoa bada, errematea posturarik onena egin duenaren alde egingo da. Txikiagoa bada, berriz, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 670. artikuluak esandakoa beteko da.
5.– Arrazoi sendoengatik edo epaitegi honi egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik enkantea egun eta ordu horretan egin ezin bada edo oker batengatik igandean edo jaiegunean jarri bada, hurrengo egun baliodunean egingo da, ordu berean, salbu eta larunbata bada.
Getxon (Bizkaia), bi mila eta bateko uztailaren hogeian.
IDAZKARI JUDIZIALA.
RSS