
184. zk., 2001eko irailaren 21a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila
5209
171/2001 DEKRETUA, abuztuaren 31koa, "Orion N-634ko PK 13,580 eta PK 13,870 artean espaloia zabaltzeko, hobetzeko eta eraikitzeko proiektuaren" eraginpean dauden ondasun eta eskubideak Gipuzkoako Foru Aldundiak, nahitaezko desjabetzearen onuradun gisa, lehenbailehen okupatu behar dituela adierazten duena.
Garraio eta Errepide Diputatuaren 1999eko urriaren 26ko Foru Aginduaren arabera, "Orion N-634ko PK 13,580 eta PK 13,870 artean espaloia zabaltzeko, hobetzeko eta eraikitzeko proiektua" garatzeko desjabetu behar diren ondasun eta eskubideak hasiera batean jendaurrean jartzea erabaki zen. Era berean, 2001eko maiatzaren 22an Eusko Jaurlaritzari nahitaezko desjabetzearen eraginpean dauden ondasun eta eskubideak lehenbailehen okupatu beharrekotzat adieraz ditzan eskatzea erabaki zen, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Lehenbailehen okupatu beharreko ondasun eta eskubideak banan-banan jarrita eta xehatuta agertzen dira espedientean jasotako zerrendan. Zerrenda horretan ondasun eta eskubide hauek zein diren jakiteko behar besteko datu biltzen dira. Zerrenda jendaurrean jarri zen zegokion garaian; arrazoibide-idazki bat aurkeztu zitzaion eta arrazoibidea administrazio-espedientean jasoarazten den moduan ebatzi zen.
Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Zerbitzu Teknikoek proposatutako lurren erabilpenak eta indarrean dauden hirigintza-arloko legeak bat datozela egiaztatu dute eta aldeko iritzia eman dute.
Orioko hirigunetik Orio itsasadarraren ezkerraldean dagoen Gazte Aterpetxera N-634 errepidetik doazen oinezkoek duten bide-segurtasuneko arazoa dela-eta, okupazioa luza ezinezkotzat jotzen da.
Hori dela-eta, aipatutako lanak burutzeak Eusko Jaurlaritzak xede horretarako beharrezko ondasunak lehenbailehen okupatzekotzat adieraz ditzan justifikatzen du.
Euskal Herriko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26.1.f) artikuluan xedatzen denaren arabera, Eusko Jaurlaritzari dagokio nahitaez desjabetu beharreko ondasun eta eskubideak lehenbailehen okupatu beharrekoak direla adieraztea, betiere desjabetzeak honako hauek hartzen dituenean: jardute-unitate osoak, lurraldearen hirigintza-antolamenduari dagozkion sistema orokorrak edo antolamendu horren elementuren bat, edo hiri-lurrean egin beharreko banakako egintzak. Goian aipatutako Lege horren 26.2. artikuluan ezarritakoaren arabera, orduko Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko sailburuari dagokio horretarako proposamena Jaurlaritza Kontseiluan aurkeztea.
Ondorioz, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritza Kontseiluak 2001eko abuztuaren 31n egindako bilkuran aztertu ondoren, hauxe
XEDATU DUT:
Artikulu bakarra.– Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan eta Euskal Herriko Lurralde Antolakuntzari buruzko Legearen 26. artikuluan xedatutakoari jarraituta, "Orion N-634ko PK 13, 580 eta PK 13,870 artean espaloia zabaltzeko, hobetzeko eta eraikitzeko proiektua" burutzeko beharrezkoak diren eta horretarako hasitako espedientean zehaztuta eta banan-banan agertzen diren ondasun eta eskubideak Gipuzkoako Foru Aldundiak, nahitaezko desjabetzearen onuradun gisa, lehenbailehen okupatu behar dituela adieraztea.
Donostia-San Sebastianen, 2001eko abuztuaren 31n.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburua,
JOSEBA AZCARRAGA RODERO.
RSS