
184. zk., 2001eko irailaren 21a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
5206
EBAZPENA, 2001eko uztailaren 11koa, Energia zuzendariarena, Barakaldoko udalerrian 13,2 kV-ko linea elektriko bat instalatzeko baimena ematen duena eta instalazioa burutzeko proiektua onartzen duena.
Erref.: L-5417 - ATH-2001/58 ASS /AOK
Iberdrola Distribución, S.A.U. enpresak hala eskatuta espedienteari eman zaio hasiera lurralde bulego honetan. Izan ere, enpresa horrek honako eskabidea egin du: linea elektriko bat eta transformazio zentro bat instalatzeko administrazioaren baimena eman eta instalazioa burutzeko proiektua onar diezaiotela. Enpresaren helbide soziala honakoa da: Gardoqui-8, Bilbon. Bestalde, enpresak behar bezala bete ditu Instalazio elektrikoen garraio, banaketa, merkataritza, hornidura eta administrazio prozedurako jarduerak arautzen dituen 1995/2000 Errege Dekretuaren (2000-12-27ko EAO) VII. tituluko II. kapituluan ezarritako izapideak, testu bereko azken xedapenetatik lehenengoan finkatutakoarekin bat etorriz, eta Industriari buruzko uztailaren 16ko 21/1992 Legean xedatutakoaren arabera.
Bestalde, Raul Herraez Fernandez industria ingenieriak aurkeztutako proiektua aztertu da. Proiektua Bizkaiko Industri Ingenierien Elkargo Ofizialak ikus-onetsia dago. Ikus-onespenak 2087 zenbakia du, eta 01-05-04ko data.
Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 131/1999 Dekretuak (1999-02-26ko EHAA) ematen dizkion eskumenez baliatuz, Energia zuzendariak honakoa
EBATZI DU:
Baimena ematea Iberdrola Distribución, S.A.U. enpresari Barakaldoko udalerrian 13,2 kV-ko linea elektriko bat instalatzeko eta horiek burutzeko proiektua onartzea. Hona hemen linearen ezaugarriak:
Aireko linea elektrikoa, zirkuitu bakarrekoa.
– Zerbitzu-tentsioa: 13,2 kV.
– Eroaleak: Hiru aluminio-altzairuzkoak, LA-56 motakoak (54, 4 mm2).
– Euskarriak: metalezkoak eta hormigoizkoak.
– Luzera: 94 m.
– Hasiera: "Landaburu-Retuerto, 7. zirkuitua" lineako 1=0 zenbakiko euskarrian.
– Bukaera: linea bereko 2. euskarrian.
Bestalde, ebazpen hau bat dator abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan xedatutakoarekin, eta honako baldintza hauek ezartzen ditu:
1.– Baimendutako proiektuaren arabera egin beharko dira obrak. Edozelan ere, eskatu eta baimentzen diren aldaketak ere onartuko dira.
2.– Instalazioen jabeak bete egin beharko ditu proiektua burutzean honako erakunde hauek finkatutako baldintza teknikoak: Barakaldoko udala eta Telefonica de España.
3.– Obrak hasteko epea urtebetekoa izango da, ebazpen hau ematen denetik kontatzen hasita.
4.– Obrak bukatzen direnean, instalazioen titularrak Bizkaiko Industriako Lurralde Bulegoan eman beharko du horren berri, hartara obrei behin betiko onarpena eman diezaieten eta jarduera martxan jartzeko akta egin dezaten.
5.– Baimen honek ez du zerikusirik obrak egiteko beharrezkoak diren udal edo probintzia eskumeneko bestelako baimen nahiz lizentziekin. Izan ere, eskatzaileak eskatu egin beharko ditu bestelako baimen nahiz lizentzia horiek, hala badagokio. Era berean, baimen hau ematen da hirugarrenek izan dezaketen eskubideei eta jabetza eskubideari kalterik egin gabe.
Ebazpen honek ez du administrazio-bidea bukatzen, eta ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Energia, Antolamendu eta Administrazioko sailburuordeari. Horretarako hilabete bateko epea egongo da, ebazpen hau jakinarazten den egunaren biharamunetik hasita; izan ere hala agintzen du 4/1999 Legeak aldatu zuen Herri Administrazioaren Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak.
Vitoria-Gasteiz, 2001eko uztailaren 11.
Energia zuzendaria,
TXABER LEZAMIZ CONDE.
RSS