
184. zk., 2001eko irailaren 21a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
5204
EBAZPENA, 2001eko uztailaren 19koa, Energia zuzendariarena, "13,2 kV-ko Muskiz TEA, 10. zirkuitua, Muskiz" aireko linea elektrikoan, 15 eta 17 zenbakiko euskarrien artean egin beharreko aldaketa bat egiteko baimena ematen duena eta instalazioa burutzeko proiektua onartzen duena.
Erref.: L-5403 – ASS/AOK
Esp.: ATH-01/43
Iberdrola Distribución, S.A.U. enpresak hala L-5403 – ASS/AOK zenbakidun espedienteari eman zaio hasiera lurralde bulego honetan. Izan ere, enpresa horrek honako eskabidea egin du: aipatutako linea elektrikoa instalatzeko administrazioaren baimena eman eta instalazioa burutzeko proiektua onartzeko. Enpresaren helbide soziala honakoa da: Gardoki kalea, 8, Bilbao. Bestalde, enpresak behar bezala bete ditu Instalazio elektrikoen garraio, banaketa, merkataritza, hornidura eta administrazio prozedurako jarduerak arautzen dituen 1995/2000 Errege Dekretuaren (2000-12-27ko EAO) VII. tituluko II. kapituluan ezarritako izapideak, testu bereko azken xedapenetatik lehenengoan finkatutakoarekin bat etorriz, eta Industriari buruzko uztailaren 16ko 21/1992 Legean eta horrekin bat datozen gainerako legezko xedapenetan xedatutakoaren arabera.
Bestalde, J.M. Alfonso Fayos elkargokideak aurkeztutako proiektua aztertu da. Proiektua Bizkaiko Ingenieri Tekniko Industrialen Elkargo Ofizialak ikus-onetsia dago. Ikus-onespenak 76844 zenbakia du, eta 01.04.23ko data.
Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 131/1999 Dekretuak (1999-02-26ko EHAA) ematen dizkion eskumenez baliatuz, Energia zuzendariak honakoa
EBATZI DU:
Onartzea Iberdrola Distribución, S.A.U. enpresari "13,2 kV-ko Muskiz TEA, 10. zirkuitua," aireko linea elektrikoan, 15 eta 17 zenbakiko euskarrien artean egin beharreko aldaketa baten exekuzio-proiektua eta aldaketaren instalazioa. Hona hemen proiektuaren ezaugarriak:
Aireko linea elektrikoa, zirkuitu bakarrekoa:
– Zerbitzu-tentsioa: 13,2 kV.
– Eroaleak: hiru AL-AC-zkoak, LA-56 motakoak (54,6 mm2).
– Euskarriak: metalezkoak eta hormigoizkoak.
– Luzera: 227 m.
– Hasiera: "Muskiz TEA, 10. zirkuitua" linea elektrikoaren 15. euskarrian.
– Amaiera: linea bereko 17. euskarrian.
Ebazpen hau abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera eta honako baldintza orokor hauek ezarriz eman da:
1.– Obrak onartutako proiektuaren arabera egin beharko dira, dagokionean eskatu eta baimentzen diren aldakuntzekin.
2.– Proiektua burutzeko, instalazioen titularrak honako erakunde hauek emandako baldintza teknikoak kontuan hartu beharko ditu.
3.– Instalazioak abiarazteko epea urtebetekoa izango da, ebazpen hau ematen denetik hasita.
4.– Instalazioen titularrak obrak amaitu izanaren berri emango dio Bizkaiko Lurralde Bulegoari, honek behin betiko azterketa gauzatu eta instalazioak abiarazteko akta egin dezan.
5.– Ebazpen hau udalen edo probintzia-mailako baimen edo lizentzien eta obrak egiteko beharrezkoak diren bestelakoen kalterik gabe eta hauetatik bereiz ematen da eta eskatzailea ez du horiek lortzeko betebeharretik salbuesten. Halaber, hirugarrenek izan litzaketen eskubideen kalterik gabe eta jabetza-eskubidea salbu utziz ematen da.
Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen eta, ondorioz, interesdunak gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio Energia, Antolamendu eta Industria Administrazioko Sailburuordetzari, hilabeteko epearen barruan ebazpen honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita, betiere azaroaren 26ko Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea aldatzen duen 4/1999 Legean ezarritakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2001eko uztailaren 19a.
Energia zuzendaria,
TXABER LEZAMIZ CONDE.
RSS