
184. zk., 2001eko irailaren 21a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Ogasun eta Herri Administrazio Saila
5201
169/2001 DEKRETUA, abuztuaren 31koa, Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua, S.A. (SPRI) sozietateari Sprilur, S.A. sozietatearen kapital zabalkuntzan parte hartzeko baimena ematen diona eta Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioari lehentasunezko harpidetza-eskubideari uko egiteko baimena ematen diona.
Sprilur S.A. sozietateak erabaki du sozietatearen kapitala zabaltzea sei milioi hamar mila eta ehun eurotan (6.010.100) (999.996.499 PTA).
Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua sortzeari buruzko ekainaren 10eko 5/1981 Legearen 4.2 artikuluak xedatutakoaren arabera, sozietate honek parte hartu ahal izango du berariaz interesatzen zaion enpresen kapital sozialean, baina aldez aurretik Eusko Jaurlaritzaren baimena beharko du eta kasu bakoitzean ezartzen diren baldintzak bete beharko ditu.
Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzuko Administrazio Kontseiluak 2001eko ekainaren 26an erabaki zuen Eusko Jaurlaritzari baimena eskatzea Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua sozietateari baimena eman diezaion —5/1981 Legearen 4.2 artikuluan xedatutakoa kontuan hartuta—, Sprilur, S.A. sozietatearen kapital zabalkuntzan parte hartzeko, sei milioi hamar mila eta ehun (6.010.100) eurotako (999.996.499 PTA) balioa duten akzioak harpidetuz. Zenbateko hori sozietatearen kapital sozialaren %100 da. Era berean, aurreko paragrafoan xedatutakoa betez, horretarako baimena eskatu diote Jaurlaritzari.
Ondorioz, Ogasuna eta Herri Administrazio sailburuaren eta Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2001eko abuztuaren 31n egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
XEDATU DUT:
1. artikulua.– Baimena ematea Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua, S.A. sozietateari Sprilur, S.A. sozietatearen kapital zabalkuntzan parte hartzeko , sei milioi hamar mila eta ehun (6.010.100) eurorekin (999.996.499 PTA). Zenbateko hori sozietatearen kapital zabalkuntzaren %100 da. Bestalde, harpidetza egiten den unean bertan zenbateko horren %25 ordain du beharko da eta gainontzeko %75 ordaintzeko zenbatekoak eta epeak zehazteko ardura Sprilur, S.A. sozietatearen Administrazio-Kontseiluari eskuordetuko zaio.
2. artikulua.– Baimena ematea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari Sprilur, S.A. sozietatearen kapital zabalkuntzan parte hartzeko duen lehentasunezko eskubideari uko egin diezaion.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu honek ondorioak izango ditu onartzen den egunean bertan.
Vitoria-Gasteizen, 2001eko abuztuaren 31n.
Lehendakaria,
JUAN JOSE IBARRETXE MARKUARTU.
Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,
IDOIA ZENARRUZABEITIA BELDARRAIN.
Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua,
JOSU JON IMAZ SAN MIGUEL.
RSS