Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

184. zk., 2001eko irailaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Euskal Herriko Unibertsitatea
5200

EBAZPENA, 2001eko abuztuaren 23koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearena, Isabel de Marco Rodríguez andrea "Ingeniaritza Kimikoa" jakintza-arloan unibertsitateko katedradun izendatzeko dena. Plaza horretarako deialdia 2000ko irailaren 5eko Ebazpenaren bidez egin zen (irailaren 21eko "Estatuko Buletin Ofiziala").

Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen 2000ko irailaren 5eko Ebazpenaren bidez deialdia egin zen unibertsitateko irakasleen plazak betetzeko (2000ko irailaren 21eko "Estatuko Buletin Ofiziala"). Lehiaketa epaitu behar zuen batzordea Errektoregoaren 2001eko apirilaren 28ko Ebazpenaren bidez izendatu zen (2001eko maiatzaren 25eko "Estatuko Buletin Ofiziala"). Kontuan hartuta Unibertsitate Erreformarako abuztuaren 25eko 11/1983 Lege Organikoak dioena 42. artikuluan eta berau garatzen duten gainerako xedapenak; ikusita interesatuak bete egin dituela irailaren 26ko 1888/1984 Errege Dekretuaren 5. artikuluaren 2. atalean aipaturiko betebeharrak, 13. artikuluaren 1. puntuan ezarririko epean; eta gorago aipaturiko batzordeak egin duen proposamena jasota,

Errektorego honek, ondoko hau Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko unibertsitateko katedradun izendatzea ebatzi du: Isabel de Marco Rodríguez andrea, NAN-zk.: 16.032.954, jakintza-arloa: "Ingeniaritza Kimikoa", saila: "Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurugiroarena".

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari eta zuzenean aurkatu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzietarako aretoan. Horretarako bi hilabeteko epea egongo da, ebazpen hau argitaratzen denetik kontatzen hasita. Aurretiaz Unibertsitateko errektore jaunari jakinarazi beharko zaio.

Leioa, 2001eko abuztuaren 23a.

ERREKTOREA.
Eskumenak eskuordetuta, (00/06/14ko Ebazpena, 2000ko uztailaren 10eko "Euskal Herriko Agintaritzaren

Aldizkaria")

Irakasleen errektoreordea,
VÍCTOR URRUTIA ABAIGAR.

Azterketa dokumentala