
184. zk., 2001eko irailaren 21a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Herrizaingo Saila
5196
184/2001 DEKRETUA, irailaren 18koa, Sailburuaren Kabineteko zuzendariak bere kargua utz dezala xedatzen duena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18. artikuluko j) idatz-zatian, 26. artikuluko 6. paragrafoan eta 29. artikuluan ezarritakoaren arabera, Herrizaingo sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2001eko irailaren 18an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
XEDATU DUT:
1. artikulua.– Blas Bermúdez Hernández jaunak, berak hala eskatuta, Landa Garapeneko zuzendari kargua utz dezala, eta, bide batez, egindako lanagatik eskerrak ematea.
2. artikulua.– Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2001eko irailaren 18an.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Herrizaingo sailburua,
JAVIER BALZA AGUILERA.
RSS