Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

184. zk., 2001eko irailaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
5195

186/2001 DEKRETUA, irailaren 18koa, Kabinetearen zuzendaria izendatzen duena.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18. artikuluko j) idatz-zatian, 26. artikuluko 6. paragrafoan eta 29. artikuluan ezarritakoaren arabera, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2001eko irailaren 18an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

1. artikulua.– Igone Martínez de Luna andrea Kabinetearen zuzendari izendatzea.

2. artikulua.– Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2001eko irailaren 18a.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

M.ª ANGELES IZTUETA AZKUE.


Azterketa dokumentala