181. zk., 2001eko irailaren 18a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Ogasun eta Herri Administrazio Saila
5155
LEHIAKETA PUBLIKOA, Donostiako Vitoria-Gasteiz kaleko 3an dagoen eraikina transformazio-zentro batez hornitu eta berori instalatzeko.
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Ogasun eta Herri Administrazio Saila.
b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Baliabide Orokorrak).
c) Espediente zenbakia: KM 2001/100.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: eraikin bat transformazio-zentro batez hornitu eta berori instalatzea.
b) Entregatu beharreko unitate kopurua: oinarri teknikoen pleguan aurreikusitakoaren arabera.
c) Loteak: ez.
d) Entregatzeko lekua: Donostiako Vitoria-Gasteiz kalea, 3.
d) Gauzatzeko epea: hilabete eta erdi kontratua izenpetzen denetik eta, nolanahi ere, 2001eko abenduaren 31.
3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleipen era: lehiaketa publikoa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.
Guztira: 10.535.256 PTA (63.318,16 euro).
5.– Fidantzak.–
Behin-behineko fidantza: ez.
6.– Agiriak eta argibideak.
a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza, Kontratazio Batzorde Nagusia (Baliabide Orokorrak).
b) Helbidea: Donostia kalea, 1.
c) Herria eta posta kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.
d) Telefonoa: 945 01 85 17.
e) Faxa: 945 01 87 04.
f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 2001eko urriaren 4a.
7.– Kontratistaren betebeharrak: ez.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2000ko urriaren 5eko 12:00ak.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguan eskatutakoak.
c) Aurkezteko lekua: Kontratazio Batzorde Nagusia (Baliabide Orokorrak), Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea (lehiaketa): hiru hilabete, plikak irekitzen direnetik aurrera.
e) Aldaerak (lehiaketa): ez.
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza, Kontratazio Batzorde Nagusia (Baliabide Orokorrak).
b) Helbidea: Donostia kalea, 1.
c) Herria: Vitoria-Gasteiz.
d) Eguna: 2001eko urriaren 8a.
e) Ordua: 12:00.
10.– Bestelako argibideak.
11.– Iragarkiaren gastuak: lehiaketa honetako lizitazio- eta esleipen-gastuak esleipendunak ordainduko ditu.
Vitoria-Gasteiz, 200eko irailaren 4a.
Administrazio eta Zerbitzu sailburuordea,
CARMELO ARCELUS MÚGICA.