Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

142. zk., 2001eko uztailaren 24a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Zegamako Udala
4229

IRAGARKIA, Bihurgune zuzenketa GI-2637 errepidean eta Oria ibaiaren uholdeen aurkako defentsa eta bideratze proiektua (Intxausti) behin-behingoz onartzeari buruzkoa.

Gobernu Batzordeak, 2001eko ekainaren 25ean egin zuen bilkuran behin-behingoz onartu du "Bihurgune zuzenketa GI-2637 errepidean eta Oria ibaiaren uholdeen aurkako defentsa eta bideratze proiektua (Intxausti)".

Honela, iragarki hau iragarki oholean, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen da, iragarkia azkenekoz argitaratzen duen aldizkarian azaldu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita 15 eguneko epean, edonork proiektu hori aztertu eta egoki dituen alegazioak aurkeztu ahal izango dituelarik. Baldin eta epe horretan inolako erreklamazio edo alegaziorik aurkezten ez bada behin-betirako onartutzat iritziko da adierazitako proiektua.

Zegama, 2001eko uztailaren 3a.

ALKATEA.

Azterketa dokumentala