Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

142. zk., 2001eko uztailaren 24a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Bakioko Udala
4227

IRAGARKIA, Bakioko Udalbatzak 2001eko bagilaren 27an emandako Ebazpenarena, "P" sektorearen Plan Partzialari jagokon Artzalde-1 Jardununea gauzatzeko ukitutako ondasunen eta eskubideen okupazinoaren aurretiko akta egiteko eguna zein dan ezarten dauana.

Udalak, 2000ko abenduaren 27an egindako bilkuran, erabagi eban "P" sektorearen Plan Partzialari jagokon Artzalde-1 Jardununea burutzeko ukitutako ondasun eta eskubideak eskuratzeko derrigorrezko desjabetzapen espedienteari hasikera emotea.

2001eko bagilaren 5ean hartutako 106/2001 Dekretuaren bidez eta Derrigorrezko Desjabetzapenen ganeko Legearen 52. artikuluan eta Euskal Herriko Lurralde Antolamenduaren ganeko Legearen 26.ean ezarritakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Gobernu Kontseiluak adierazo eban Bakioko Udalak lehenbailehen hartu behar ebazala "P" sektorearen Plan Partzialari jagokon Artzalde-1 Jardununea burutzeko beharrezkoak izan eta horretarako espedientean zehaztu eta bakoiztu diran ondasun eta eskubideak.

Horretarako, erantsitako zerrendan agertzen diran ondasun eta eskubideen titularrei dei egiten jake ukitutako lurzatiak okupatu aurretiko akta eta, bidezkoa izanez gero, erazko okupazinoak egiteko, beti be adierazotako egun eta orduetan eta Bakioko Udaletxera aldez aurretik agertu ostean. Horrek, dana dala, ez deutso kalterik ekarriko lurzatira bertara joateari, beharrezko izan eta interesatuek halantxe eskatuz gero.

Ekitaldi horretara ukituak beraiek edo euren izenean jarduteko behar besteko eskuespena daukan pertsona batek ordezkatuta joan beharko dabe eta titulartasuna benetakotzen daben agiriak ekarri (eskritura publikoak, pribatuak, Jaubetza Erregistroaren ziurtagiriak edo informazino oharrak, etab.) bai eta eskubideak benetakotzen dabezan bestelako agiriak be. Hori guztiori dala eta, perituak eta notarioak be bertaratu ahal izango dira egoki erizten bajako.

Era berean, Derrigorrezko Desjabetzapenaren ganeko Legearen Araudiko 56-2. artikuluan ezarritakoagaz bat etorriz, erantsitako zerrendan agertzen ez diran interesatuek zein eskubide errealen edota interes ekonomikoen titularrek alegazinoak idatziz aurkeztu ahal izango dabez Bakioko Udaletxean, harik eta okupazinoa egin aurretiko aktak egiteko adierazotako eguna izan arte, beti be ukitutako ondasun eta eskubideak zerrendatzean sortu ahal izan ziran okerrak zuzentzeko.

Derrigorrezko Desjabetzapen Espedientea

Proiektua: "P" Sektorearen Plan Partzialari jagokon Artzalde-1 Jardununea

Ukitutako Ondasunen Behin Betiko Zerrenda

Jaubea: Maria Jesus Bidasolo Renteria andrea.

Helbidea: Bakio, Zubiaur auzoa, 11.a.

Desjabetu beharreko azalera: 12.884 m2.

Identifikazinoa: Arau Subsidiarioetako "P" Plan Partzialaren Artzalde-1 Jardununearen zatia dan lur urbanizagarria.

Kokapena: Artzalde eta Zubiaur auzoak.

Desjabetu beharreko azaleraren mugak: Iparraldean, Artzalde auzoko 8 eta 9. Pabilioiak eta Antonio Llagunoren oinordekoen lurrak; Sortaldean, Esrepona ibaia; Sartaldean, María Jesús Bidasolo Renteria andrearen finka nagusia; eta, Hegoaldean, Bakioko Udalaren finka eta Estepona ibaia. Mungiatik Bakiorako errepide orokorrak zeharkatzen dau lurra.

Okupazinoaren aurretiko akta egiteko eguna eta ordua: 2001eko abuztuaren 3an, goizeko 10etan.

Bakio, 2001eko bagilaren 29a.

Alkatea,
JOSÉ DOMINGO RENTERÍA FERNÁNDEZ.

Azterketa dokumentala